César Ritz

César Ritz (Niederwald (Suitza), 1850eko otsailaren 23a - Küssnacht, Luzernatik gertu (Suitza), 1918ko urriaren 24a) ostalari suitzarra 1914ra arte iraun zuen luxuzko turismoaren egile nagusinetako bat izan zen. XIX. mendearen lehen herena eta XX.aren hasieran, bera izan zen errege, aberats eta pertsonaia ospetsuak erakartzen zituen presentzia.

César Ritz

(1897)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCésar Jean Ritz
JaiotzaNiederwald (en) Itzuli, 1850eko otsailaren 23a
Herrialdea Suitza
HeriotzaKüssnacht (SZ), 1918ko urriaren 24a (68 urte) (68 urte)
Hobiratze lekuaNiederwald (en) Itzuli
Père Lachaise hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta hotel manager (en) Itzuli

Biografia eta negozioak

César Ritz Niederwalden jaio zen, Suitzan, 1850eko otsailaren 23an. Abeltzain familia baten senan jaio zen eta, 1867an, Parisera joan zen bizitzera. Familiako hamahirugarren semea zenak Fidelité hotela izan zuen lehen lana eta, gero, tabena batean eta menuak ematen zituen jatetxe batean aritu zen.

1870ean, Frantzia-Prusia Gerra bezperan, Voisin Etxean sartu zen eta, zerbitzari lanak ikasteaz gain, nazioarteko klientela ere ezagutu zuen: Galesko printzea, Nigra kondea, Sarah Bernhardt, antzerki vedettak... Egia esan, garai hartan, emakume eleganteak ez ziren jatetxetara joaten.

1872an, Parisko Splendiden zegoen lanean eta, geroxeago, Vienan, Nazioarteko Erakusketa zen garaian. Nizako Hotel Handian ere aritu zen eta, pixkanaka, kargu hobeak hartzen joango zen.

1874an, mâitre zen Righi-Kulm hotelean eta Pfyffer d’Altishofen ostalari suitzarra ezagutu zuen, Luzernako Gran Hotel Nacional sortuko zuena, alegia.

Koartoan bainu gelak sartu zituen lehena izan zen eta bezeroa bereziki ondo atenditzen saiatu zen. Ostalaritza goitik behera aldatuko zuen. Luzernako Nacionaletik Trouvilleko Roches-Noiresra joan zen, Baden-Badengo Grand Hotelera, Frankfurter-Hof, Salsomaggioreko Termatara, Palermoko Villa-Hygeia, Wiesbadengo August-Victoria, Mentongo Iles-Britaniques eta, azkenean, Londresko Savoy hotelera. Jabeak gonbidatu zuen bere jatetxea zuzentzera eta, 1889an, Ritz zuzendari zen, 1898ra arte postu horretan mantendu zelarik.

Bere ekimenez, eraiki zituzten kapital ingelesek Londresko Carlton eta Parisko Ritz. Eta, azkenean, bere zuzendaritzapean eraikiko dira Ritz Hotelak nonahi, Madrilen, Kairon edo Johannesburgon.

Ritzen garrantzia kontzeptu aldaketan datza: zerbitzu osoa eta pertsonalizatua, koarto zabalak, dekorazio zaindua eta luxuzkoa -kortinak, alfonbrak, hauts poteak, ura zeukaten tokadoreak...-, bainugela koartoan bertan, argi indirektoa, pintura ormetan aurreko paperak kenduz... eta bezeroa atenditzeko harrera zerbitzu zentralizatua.

Asko zaindu zuen sukaldea -Auguste Escoffier sukaldariarekin elkartu zen, adibidez- eta ardoen kalitatea, jatetxe fin eta jale gutxientzako mahaiak ezarriz. Bere langileak jerakiaren arabera joango dira jantzita, kamarero soila eta mâitrea uniformeak bereizten dituelarik.

Parisko Ritz hotela da hotel hauen adibide nagusia, Windsor duke-dukesen suitea edo Coco Chanelen apartamentu pribatua. Madrilgoa belle époque arkitekturan kokatzen da eta, 1919an Bartzelonan eraikitakoa, berriz, tradizionalagoa. 1927an Bostonen inauguratutako Ritz-Carlton luxuaren eredu izaten jarraitzen du. Eta, azkenik, Londreskoa, César Ritzek ez zuena zuzenean ezagutuko [1].

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: César Ritz Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.