César Alierta
César Alierta Izuel (Zaragoza, Espainia, 1945eko maiatzaren 5a - ibidem, 2024ko urtarrilaren 10a) espainiar enpresaburu eta abokatua izan zen.
César Alierta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaragoza, 1945eko maiatzaren 5a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Zaragoza, 2024ko urtarrilaren 10a (78 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Cesáreo Alierta Perela |
Ama | Juana Izuel Labad |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Business School (en) Zaragozako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua eta enpresaburua |
Enplegatzailea(k) | Telefonica |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Finantza eta Ekonomia Zientzien Errege Akademia |
Bizitza
Bere aita, Césareo Alierta, Zaragozako alkatea izan zen 1960ko hamarkadan, baita Real Zaragoza futbol taldeko lehendakaria ere. Bere anaia, Mariano Alierta, Espainiako Alderdi Popularreko senataria eta Zentro Demokratikoaren Batasuneko diputatua izan zen Espainiako Kongresuan.
César Zuzenbidean lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean 1967an. Hiru urte geroago, Enpresen Kudeaketan master titulua lortu zuen New Yorkeko Columbiako Negozio Eskolan.
1996an José María Aznar Espainiako presidenteak Tabacalera enpresa publikoko presidente izendatu zuen. Aliertak erakundea pribatizatzeari ekin zion eta 1999an Seita enpresarekin fusionatu zuen Altadis sortzeko. Presidente zenean delitu egin zuen. Hori dela eta, Justiziak Tabacalera Auzia izeneko kasua ireki zuen delituak epaitzeko. Izan ere, karguaz baliatzea leporatu zioten enpresako akzioak informazio pribilegiatua erabiliz erosteagatik. 2009an Madrilgo Auzitegiak aske utzi zuen delitua preskribitu zelako.[1]
2000n José María Aznar Espainiako presidentearen gobernuaren ekimenez Telefónica telekomunikazio-enpresako lehendakari izendatu zuten, Juan Villalongaren lekukoa hartuz. Ia 16 urtez egon zen lehendakaritzan, 2000ko uztaila eta 2016ko apirila bitartean.[2]
Erreferentziak
- «Alierta aske geratuko da Tabacalera auzitik» Berria 2009-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
- Martin, Xabier. (2016-03-30). «Soslaia: César Alierta. José María Aznarren lagun zaharra» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).