Ceret
Ceret (frantsesez Céret) Ipar Kataluniako hegoaldeko udalerri bat da, administratiboki Frantziako Ekialdeko Pirinioak departamenduan kokatua, Okzitania eskualdean, Pirinioen iparraldeko magalean. Vallespir izeneko eskualdearen hiriburua da. Gerezien Hiria goitizenaz ezaguna da Ceret. Bertakoei cérétans (frantsesez) edo ceretans (katalanez) deritze, eta els sac-i-corda ezizena dute. 7291 biztanle zituen 1999an, eta ezaguna da bere Arte Modernoaren Museoagatik (Museu d’Art Modern edo Musée d'art moderne de Céret). Udaletxearen ondoan dago, eta Picassoren eta beste margolari batzuen artelanak ditu.
Ceret | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Okzitania | ||||||||||
Departamendua | Ekialdeko Pirinioak | ||||||||||
Alkatea | Michel Coste (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Céret | ||||||||||
Posta kodea | 66400 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°29′17″N 2°45′05″E | ||||||||||
Azalera | 37.86 km² | ||||||||||
Altuera | 154 m | ||||||||||
Mugakideak | Maçanet de Cabrenys, Maureillas-las-Illas, Reynès, Oms, Vivès, Sant Joan de Pladecorts eta Palol (en) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 7.648 (2021eko urtarrilaren 1a) −105 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 202,01 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Banyoles, Lüchow eta Almonte | ||||||||||
Hizkuntza ofiziala | katalan | ||||||||||
ceret.fr |
Café Pablo kafetegiak Pablo Picassoren omenez du izena, eta XX. mendearen lehen erdialdean zenbait artista famatu gaur egun ere irekita dagoen Le Grand Café kafetegian biltzen ziren.
Margolari eta eskultore askok izan dute bizilekua eta lantokia Cereten. 1910 urtean heldu zen Manolo Hugué margolari eta eskultorea, Picassoren adiskidea; 1911. urtean etorri zen Pablo Picasso, eta geroago Max Jacob poeta, idazle eta margolaria, bai eta Georges Braque margolaria ere.
Arte Modernoaren Museoaz eta kafe ospetsuez gain, Cereten badira beste toki interesgarri batzuk: Font-Frède, Saint-Ferréol ermita, Arkeologia Museoa, Deabruaren zubia (Pont du Diable, XIV. mendekoa), Kaputxinoen konbentoa, Frantziako eta Espainiako ateak, eta Saint-Pierre eliza.
Gainera, mendiko ibilbide ugari egin daitezke Pirinioetan barrena, igerilekua badu, eta udan Tech (Katalanez Tec) ibaira edo herrian bertan dagoen ur-jauzi batera joatea aukera dago. Turismo bulegoa du.
Geografia
Iruditegia
- Cereteko kalea, bere kanalekin
- Errepublika plaza eta Maréchal Joffre ibilbidea
- Kale nagusia, Grand Café kafetegiaren ondoan
- Herriko kalea, Les Arcades atzean daudelarik