Cámbiame
Cámbiame telebista-saio bat da, eta bertara joaten diren pertsonen itxura aldatzea da programaren helburua.[1] Saioa, Carlota Correderak aurkeztua, La Fábrica de la Tele produkzio etxeak ekoizten du eta Telecinco katean emititzen da astelehenetik ostiralera 14:20tik 15:05era. 2015eko ekainaren 15an estreinatu zen, eta lehen emanaldiak 1.636.000 ikusle eta 13,8%ko ikusle-kuota bildu zuen.
Cámbiame | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Izenburua | Cámbiame | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Atalak | 672 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | makeover reality television series (en) ![]() | |||
Hizkuntza | gaztelania | |||
Antzezlea(k) | ||||
Cristina Rodríguez (en) ![]() Natalia Ferviú (en) ![]() Pelayo Díaz Zapico (en) ![]() | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | La Fábrica de la Tele (en) ![]() | |||
Aurkezlea | Carlota Corredera eta Marta Torné | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | ![]() | |||
Hasiera-data | 2015eko ekainaren 15a | |||
Amaiera-data | 2018ko apirilaren 13a | |||
![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
Historia
Divinity katean emititzen diren makeover generoko Estatu Batuetako saioen arrakasta ikusita, Mediaset España enpresak horrelako estiloko programa bat sortzea erabaki zuen 2015 urtearen hasieran. Ideiari eutsiz, otsailean telebista-saioaren lehen atala grabatu zuen La Fábrica de la Tele produkzio etxeak.[2]
Hurrengo hilabeteetan ez zen programa honen inguruko berri nabarmenik izan, baina bertan parte hartzeko promozioak eta iragarkiak egin ziren Sálvame saioan. Apirilean entretenimendu-programa onena bezala izendatu zuen MIP TV-k.[3] Beranduago, maiatzean, Cámbiame saioko aurkezlea Marta Torné izango zela iragarri zen, eta Cristina Rodríguez, Pelayo Díaz eta Natalia Ferviú estilistak.[4]
Telecinco eta Divinity kateak aldi berean estreinatu zuten telebista-saioa, 2015eko ekainaren 15ean, 14:20an. Hortik aurrera, egunero emititzen da programa, astelehenetik ostiralera.[5] 2016ko abenduaren 9an Marta Torné aurkezleak Cámbiame utzi zuela iragarri zen, eta, honen ordez, 2017ko urtarrilaren 9tik aurrera, Carlota Correderak aurkezten du saioa.[6]
Taldea
Aurkezleak
- Marta Torné (Saioak: 1 - 374)
- Carlota Corredera (Saioak: 375 - 672)
Estilistak
Estilista | Informazioa | Saioak |
---|---|---|
![]() | Zineko, antzerkiko eta telebistako jantzitegiaren arduraduna | (1 - 477; 508 - 672) |
![]() | Blogaria, argazkilaria eta moda disenatzailea | (1 - 619; 645 - 672) |
![]() | Modako editorea, DJ-a eta it-girla | (1 - 622) |
![]() | Diseinatzailea | (478 - 507; 625 - 672) |
![]() | Estilista | (620 - 672) |
![]() | Ile-apaintzailea eta makillatzailea | (660 - 661) |
Programak
Denboraldia | Atalak | Estreinaldia | Amaiera | Aurkezlea | |
---|---|---|---|---|---|
1 | 294 | 2016ko ekainaren 15a | 2016ko irailaren 2a | Marta Torné | |
2 | 233 | 2016ko irailaren 5a | 2017ko irailaren 1a | Marta Torné - Carlota Corredera | |
3 | 92 | 2017ko irailaren 4a | 2018ko urtarrilaren 26a | Carlota Corredera | |
4 | 53 | 2018ko urtarrilaren 29a | 2018ko apirilaren 13a | Carlota Corredera | |
Guztira | 672 | 2015 | 2018 | Marta Torné - Carlota Corredera |
Erreferentziak
- 'Cámbiame' saioaren fitxa, FormulaTV web orrialdean (Gaztelaniaz)
- Mediaset enpresak 'Cámbiame' saioa sortzea onartzen du (Gaztelaniaz)
- 2015eko telebista-saiorik berrienak (Gaztelaniaz)
- Marta Torné izango da 'Cámbiame' saioko aurkezlea (Gaztelaniaz)
- Telecinco kateak 'Cámbiame' estreinatuko du ekainaren 15ean (Gaztelaniaz)
- Marta Tornék 'Cámbiame' utzi du, eta honen ordez Carlota Correderak aurkeztuko du saioa (Gaztelaniaz)