Cáceresko Plaza Nagusia

Caceresko Plaza Nagusia hiriko Alde Zaharrean sartzeko bide nagusia da. Plaza arkupedun handia eta monumentala da. Ekialdean harresiarekin egiten du muga, Bujacoko dorrea, Izarraren arkua eta Pulpioten dorrearrekin. Hegoaldean, udaletxea eta Balbosen foroa dago eta Pintores kalearen hasiera, Cáceresko ibilbide komertzial nagusia, alegia. 2011an berritu egin zen plaza.

Cáceresko Plaza Nagusia
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaCáceresko probintzia
UdalerriaCáceres
Koordenatuak39°28′30″N 6°22′18″W
Map

    Historia

    Mendetan plaza hau hiriko gune nagusia izan da. Hasiera batean bi gune nagusien arteko eremua zen: Alde Zaharra, batetik, harresietatik kanpoko auzoak, bestetik, hau da Santiago elizaren ingurukoa eta Coriako Atariaren ingurukoa. Garai horretan eremu, pixkat aldapatsua izanik, azokak, festak eta feriak egiteko toki egokia zen. Ondorioz, hasierako hiriaren erdigunea zen Santa Maria eliza ingurutik, eremu horretara pasa zen. Denborarekin Plaza Nagusia bezala birmoldatu zen. Bertan 1869an Ignazio Maria Mitxelena euskal arkitektoak eraikitako udaletxea ikus daiteke.[1][2]

    Plazako eraikinak garai desberdinetakoak dira, zaharrenak XVI. mendekoak, esaterako arkupeak. Orokorrean, herri-arkitektura da nagusi. Eraikin asko azken bi mendeetan aldatuak izan dira. Eraikin gehienek hiru solairu dituzte eta azken urteetan karez zurituta edukitzeko ohitura zabaldu da.

    Turismo

    Plaza honetan aktibitate asko antolatzen dira. Arkupeetan jatetxe eta taberna ugari dago.

    Iruditegia

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.