C
C edo ze euskal alfabetoko hirugarren letra da, eta badu aldaera bat: ç (ze hautsia). C (larriz) eta c (xehez) idazten da. Ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez den arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezko delarik, euskal alfabetoan sartu zuen Euskaltzaindiak.[1]
- Artikulu hau euskal alfabetoko 3. letrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «C (argipena)».
Euskal alfabetoa | |
---|---|
A a • B b • C c • (Ç ç)1 • D d E e • F f • G g • H h • I i • J j K k • L l • M m • N n • Ñ ñ • O o P p • Q q • R r • S s • T t • U u V v • W w • X x • Y y • Z z | |
Digramak: dd • tt • ts • tx • tz | |
Beste irudikapen batzuk | |
Bandera | |
Braille | ⠉ |
ASL | |
Kodeak | morse kodea: -.-. NATO alfabeto fonetikoa: Charlie Braille ASCII (en) : C |
1ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan. |
Cz idaztez diren hitzen adibide gisa honako hauek ditugu: campus, collage, copyright, corpus, Cáceres, Cagliari, Quebec...
Erromatar zenbakeran, C letrak 100 zenbakiaren balioa du. Kimikan karbonoaren sinboloa da. Informatikan programazio-lengoaia ezaguna da C.
Ez da nahastu behar С letra zirilikoarekin, sigma greziar letratik eratortzen dena.
Jatorria
C letrak G letraren jatorri berbera du, hortik eratortzen baita. Semitek (feniziar, arabiar eta hebrearrek, besteak beste), gimel izena ematen zioten, habaila baten forma zuen hieroglifo egiptoarrarengatik. Baliteke, hala ere, hiruki forma horrek gamelu baten konkorra izatea, gamal deitua hizkuntza semitikoetan.
Gamma greziar hizkia etruriar alfabetoak bereganatu zuen, /k/ soinua adierazteko. Etruriar alfabeto arkaikoek forma eman zuten, hasieran, eta forma klasikoan. Latinera igarotzean 'c' forma hartu zuen. Latinezko literatura klasikoan c, k eta q letrak erabiltzen ziren /k/ eta /g/ soinuak adierazteko. q erabiltzen zen O eta U bokalen aurretik, k A bokalaren aurretik eta c E eta I bokalen aurretik[2].
III. mendean Espurio Karbilio libertoak erabaki zuen C letrari lerro berri bat gehitzea /ɡ/ soinua adierazteko. Honela jaio zen G letra, eta C geratu zen soilik /k/ soinua adierazteko. Garai horretatik aurrera, G letra gammaren baliokidea izango litzateke eta C letra kapparena.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: 17. araua, Euskal alfabetoaren letren izenak.
- Sihler, Andrew L.. (1995). New comparative grammar of Greek and Latin. Oxford Univ. Press ISBN 978-0-19-508345-3. (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).