Buztintze
Buztintze[1][lower-alpha 1] Buztintze-Hiriberri udalerriko herri bat da, Euskal Herriko Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta, Garazi eskualdean.
Buztintze | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Buztintzeko Jasokuntzeko eliza | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Garazi | ||
Udalerria | Buztintze-Hiriberri | ||
Administrazioa | |||
Mota | herria | ||
Izen ofiziala | Bustince | ||
Posta kodea | 64220 | ||
Herritarra | buztintzear | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°11′18″N 1°10′48″W | ||
Azalera | 0,26 km² | ||
Garaiera | 199 metro | ||
Distantzia | 7,0 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia |
Antzina, udalerri propioa izan zen, baina 1793. urtean Hiriberri udalerri zaharrarekin bat egin zuen Buztintze-Hiriberri udalerria sortzeko.
Bertako biztanleak buztintzearrak dira.
Izena
Buztintze beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Bustince ("buztánz" ahoskatua)[2]
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
- Bustintz (1307)
- Buztinçe (1350)
- Buztintz (1366)
- Buztinz (1513)
- Buztince (1621)
- Beata Maria de Bustince (1686)
- Bustinze (1703)
Geografia
Buztintze Arzubiko ibarran dago.
Ingurune naturala
Herriko lurretan jaiotzen da Jaxubiko erreka.
Auzoak
- Agerrea
- Agerreberria
- Gorostialde
- Gorostiaga
- Irazabalea
- Gaztelugaine
- Barnetxea
- Doneztebe
Historia
1793. urtean, Buztintze eta Hiriberri udalerriek bat egin zuten Buztintze-Hiriberri udalerri berria sortzeko.
Oharrak
- /bus̻tiɲts̻e/ ahoskatua (laguntza)
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.