Buztanikara zuri

Buztanikara zuria[1] (Motacilla alba) motacillidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasian eta iparraldeko Afrikan bizi dena.[2]

Buztanikara zuri
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaMotacillidae
GeneroaMotacilla
Espeziea Motacilla alba
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Zabalera0,26 m
Eguneko zikloaeguneko
Motacilla alba alba

Euskal Herrian oso arrunta den zuri-beltz koloreko txori honek gorputz arina eta isats eta hanka luzeak ditu. Habiagile arrunta Euskal Herri osoan. Zelai eta landa eremuetan ez ezik, gizakiagandik gertu ere aurkituko dugu askotan: teilatuetan, huntzez estalitako paretetako zuloetan, errepide bazterretan, herriguneetako berdeguneetan, golf zelaietan...[3][4] 18 cm luze da eta 23 gramo pisatzen du. Ohitura du alarma ohatsekin belatzak, belatz gorriak eta zapelatzak salatzeko, baita beraien atzetik joateko eta egiteko ere.[5]

Letoniako hegazti nazionala da.

Beste izen batzuk

Oinez ibiltzen denean buztan luzea gora-behera nabarmen kulunkatzen duenez beste hainbat izen ditu beti ibilkera horrekin lotuta. Adibidez: Bizkaiko herri batzuetan eperdikara eta txantxaloka izenak hartzen ditu.[6][7] Nafarroan ipurdantzari. Baina beste izen-aldaera asko ere jaso ditu: Apaiztxori, Buztainka, Buztalinkera, Buztanika, Buztanluze, Damatxori, Errekatxori, Ildotxori, Itzain-txori, Karreteratxori, Labradore, Txirrita, Urtxori.[4]

Taxonomia

Buztanikara zuriak hamaika azpiespezie ditu:

Izena Hedapena Irudia
Motacilla alba alba Europa osoa, Iberiar penintsulatik Ural mendietara
Motacilla alba yarrellii Britainia Handia eta Irlanda
Motacilla alba dukhunensis Mendebaldeko Siberia eta ekialdeko Kaspiar itsasoa
Motacilla alba persica Iran
Motacilla alba subpersonata Maroko
Motacilla alba personata Hindu Kush, Tian Shan, Altai mendiak
Motacilla alba alboides Himalaia
Motacilla alba baicalensis Baikal eta Mongolia
Motacilla alba ocularis Siberia, ekialdeko Errusia eta Alaska
Motacilla alba lugens Ekialdeko Errusia, Kamtxatka, Kurilak, Sakhalin, Japonia
Motacilla alba leucopsis Txina, Koreako penintsula, Taiwan, Japonia, India eta Ozeania

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
  2. BirdLife International (2008). Motacilla alba. IUCN 2008. IUCN Red List of Threatened Species
  3. Jon., Larrañaga,. ([1996]). Euskal herriko fauna : (ornodun lehortarrak) : anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak. Elhuyar Kultur Elkartea ISBN 8487114091..
  4. Buztanikara zuria. Txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2017-08-30).
  5. de Vicente de Viana, Joseba Gurutz. (2009). Kristina Enea-Gladys Parkea. Historia-Flora-Fauna. Haritzalde Naturzaleen Elkartea, 524-525 or. ISBN 978-84-613-2455-2..
  6. «Eperdikara», Orotariko Euskal Hiztegia.
  7. «Txantxaloka», Orotariko Euskal Hiztegia.

Kanpo estekak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.