Butxako gudua

Butxako gudua, 2022ko Ukrainako inbasioaren barruan, Butxa hiria kontrolatzeko helburua izan zuen Kieveko erasoaldiaren parte izan zen gudua da., Errusiako Indar Armatuen eta Ukrainako Lurreko Indarretako elementuen artekoa. Guduak 2022ko otsailaren 27tik urte bereko martxoaren 31ra arte iraun zuen, eta Errusiako Indarren erretiratzearekin amaitu zen. Gudua, gainera, Kiev, Ukrainako hiriburua, inguratzeko taktika handiago baten parte izan zen ere.[13][14]

Butxako gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Data2022ko otsailak 27martxoak 31
LekuaButxa, Kiev Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak50°33′N 30°13′E
EgoeraUkrainak irabazi
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Buruzagiak
Errusia Gennadi Baiur [7]
Errusia Azatbek Omurbekov[8][oh 1]
Ukraina Anatolii Fedoruk[9]
Indarra
Errusiako Indar Armatuak
  • Errusiako Lurreko Indarrak
    • Arma Konbinatuen 35. Armada
      • Errifle Motorizatuen 64. Brigada[7]
    • Arma Konbinatuen 36. Armada
  • Errusiako Indar Aerogarraiatuak
    • Guardiako Aire Erasoko 76. Dibisioa[7]
      • Guardiako Aire Erasoko 104. Errejimentua[7]
      • Guardiako Aire Erasoko 234. Errejimentua[7]
    • Guardiako Aire Erasoko 56. Errejimentua[7]

Errusiako Guardia Nazionala[10]

Ukrainako Indar Armatuak

  • Ukrainako Lurreko Indarrak
  • Ukrainako Aireko Indarrak
Ukraina Boluntario zibilak
Galerak
ezezaguna ezezaguna
 Ukrainaren arabera: 412 zibil hil[11]
 NBEren arabera: 50 zibil heriotz dokumentatu[12]

Ukrainako Indar Armatuek Errusiaren aurrerapenari eutsi zioten hiriburuko mendebaldeko Irpin, Butxa eta Hostomel aldirietan;[13] ondorioz, Butxa Kiev Oblasteko Estatuko Administrazioak Kiev Oblasteko leku arriskutsuen gisa izendatu zituen tokietako bat izan zen.[15] Errusiako Indarrek Butxatik erretiratu ondoren, Errusiako Armadak eginiko "ageriko ankerkerien" informazioak nazioarteko arreta erakarri zuten gudurantz.

Aurrekariak

Artikulu nagusia: «Antonov Aireportuko gudua»
Artikulu nagusia: «Hostomelgo gudua»

Otsailaren 25ean, Errusiako Indarrek Hostomelgo aldirietatik eta bere aireportutik, ipar-mendebaldetik, aurrera egin zuten, Ivankiven ukrainar defentsak partzialki hautsi ondoren. Aurrera egitean, aireportua bereganatu eta herrian base militar bat ezarri zuten ere. Hostomelen ukrainar erresistentzia etengabea izan bazen ere, Errusiako Indarrak hegoalderantz aurrera egiten hasi ziren, ondoko Irpin eta Butxa hiriak harrapatzeko, Kiev inguratzeko helburuarekin.[13]

Gudua

2022ko otsaila

Otsailaren 27an, Errusiako Lurreko Indarrak Butxarantz aurreratu ziren,[16][17] paraxutistak, tankeak, ingeniaritza militarreko unitateak eta Arma Konbinatuen 36. Armadaren erreserbak osaturiko indarrarekin.[14] Errusiako indarrek, gainera, Erantzun Azkarreko Unitate Bereziko (SOBR) eta Helburu Bereziko Unitate Mugikorreko (OMON) unitateak ere bazituen, Errusiako Guardia Nazionalaren bi polizia-indar berezi direnak.[18] Errusiaren artilleriak hiria bonbardatu zuen ere, hainbat eraikin eta azpiegitura kaltetuz. Bizilagun batzuek ur-, gas- eta elektrizitate-eskuratzea galdu zuten, bonbardaketen ondorioz.[16][17]

Errusiako Indarren elementu batzuek Butxa zeharkatu eta aldameneko Irpin hirirantz aurrera egin zuten.[14][19] Errusiako unitate blindatu bat Butxan kokaturiko Afganistango Gerrarako memorial bati eraso egiten ari zela grabatu zuten, APC-itxura zuena.[20][21] Andrii Tsaplienko kazetari ukrainarrak, gero, jakinarazi zuen Errusiako Indarrek ibilgailu zibil bati eraso ziotela, gizon bat hil eta beste bat zaurituz.[22]

Butxako Vokzalna kaleko errusiar konboi bat, suntsiturik.
Butxa ondoko Txaiky herrian dagoen industria-eraikin bat, espray-aparra zuena, errusiar misil batek jo zuen.

Ukrainako Indarrek misil- eta artilleria-bonbardaketak zein aire-erasoak erabili zituzten Errusiaren Butxarako aurrerapenak geldiarazteko.[23] Ukrainako Estatuko Komunikazio Berezien Zerbitzuak jakinarazi zuenez, Ukrainako artilleriak Errusiako ibilgailu blindatuen konboi bat bonbardatu zuen; Ukrainako Gobernuaren arabera, erasoan Errusiaren ekipamenduko 100 unitate baino gehiago suntsitu zirela esan zuen.[24][25] Ukrainako Indarrek Butxa eta Irpin lotzen zituen zubi bat suntsitu zuten ere, OMON-ofizial bat hil eta Errusiako Indarrek Irpinera aurreratzea eragotziz.[18][22]

Oleksii Arestovych-ek, Ukrainako funtzionario batek, esan zuen Butxako bizilagun batzuk Errusiako Indarren aurka borrokatzen hasi zirela, Errusiaren ibilgailu eta soldaduei molotov-koktelak jaurtiz. Anton Heraxtxenko-k, Ukrainako beste funtzionario batek, adierazi zuenez, bizilagunek Errusiako ibilgailu blindatuen zutabe bati eraso zioten, gutxienez ibilgailu bati su emanez.[23]

Geroago, otsailaren 27an, Ukrainako agintariek Butxako bizilagunei ohartarazi zieten ez zitezela hiritik kanpora ateratzen ari ziren autobusetara igo, Ukrainako funtzionarioek ez baitzuten ebakuazio-prozedurarik hasi. Ukrainako funtzionarioek Errusiako Indarren plan baten parte zela esan zuten, non errusiarrek zibilak giza-ezkutu gisa erabiliko zituzten autobusen atzetik jarraituz, Kievera sartzeko helburuarekin.[26] [27]

Otsailaren 28an, Anatolii Fedoruk-ek, Butxako alkateak, Errusiaren ibilgailu erreak erakusten dituen bideo bat argitaratu zuen. Fedorukek esan zuenez, ukrainarrek ez zuten biktimarik jasan borrokan zehar.[28]

2022ko martxoa

Martxoaren 1ean, suntsitutako eta abandonatutako Errusiaren ekipamenduen argazkiak Ukrainako komunikabideen bitartez zirkulatzen hasi ziren; horietako batzuek, Butxa "suntsitutako ekipamendu errusiarraren hilerri" gisa deskribatu zuten.[29][30][31][32]

Martxoaren 2an, Ukrainako Gobernuak laguntza humanitarioa bidaltzen hasi zen Bucha ingurura.[33] Hurrengo egunean, Kiev Oblast Estatuko Administrazioak Butxa eta Irpinen ebakuazioak iragarri zituen. Egun hartan 1,500 emakume eta haur baino gehiago trenez ebakuatu zirela jakinarazi zuten ere, beste 250 bat autobusez ebakuatu zituzten bezala.[34][35] Ukrainako funtzionarioek jakinarazi zutenez, ebakuazioak konplikatuak izan ziren, borroketan trenbide batzuk suntsitu baitziren.[36]

Beranduago, martxoaren 3an oraindik, Ukrainako Lurreko Indarrek iragarri zuten ukrainar indarrek Errusiak bereganatutako hiri-eskualdeak berreskuratu zutela; hala, bideo bat argitaratu zen, non ukrainar soldaduek Ukrainako bandera altxatzen zuten udaletxearen ondoan.[37][38][39][40] Ukrainako larrialdi-taldeek elektrizitatea berreskuratu zuten ere hirian.[37][38] Errusiako Indarrek Butxa barruan borrokan jarraitu zuten, ukrainar indarrek lehen hauek uxatu eta hiriaren kanpoaldera bultzatu zituzten arte.[41][42]

Martxoaren 4an, Fedorukek baieztatu zuen hiria ukrainar kontrolpean jarraitzen zuela, errusiar indarrek etengabe erasoak egiten zituzten arren.[43] Errusiako Indarrek armarik gabeko hiru zibil ukrainar hil zituzten, txakur-janaria txakur-aterpe batera eraman berri eta auto batean etxera bueltan zihoazenean.[44]

Martxoaren 5erako, Errusiako Indarrek Butxa erasotzen jarraiatzen zuten.[45] Geroago, egun hartan, Arestovytxek adierazi zuen Errusiako Indarrek Butxa eta Hostomel bereganatu zituztela, eta ez zietela utzi zibilei hiritik ateratzen.[46] Egun horretako goizeko 07:15ak aldera, bi familia zeramatzaten kotxe-pare bat ikusi zuten soldadu errusiarrek, eta konboiari tiro egiten hasi ziren; ondorioz, bigarren ibilgailuan zihoan gizon bat hil zuten. Aurrealdeko autoa ere tiroz jo zuten, autoari su eman eta bi haur eta haien ama hil zituzten.[47]

Martxoaren 6an, Errusiak hiriaren aurkako bonbardaketak areagotu zituen, hildako zibil batzuk eraginez. Butxako Udalak jakinarazi zuen zibilak sotoetan aterpea hartzen ari zirela, eta hiriak ezin izan zuela laguntza humanitarioa jaso etengabeko bonbardaketen ondorioz.[48][49] Svoboda Irratiak jakinarazi zuenez, hiri okupatua hornidurarik gabe zegoen, bai eta soldadu errusiarrak zibilak hiltzen ari zirela.[50] Hurrengo egunean, Errusiako Indarrek hiru unitate blindatu zabaldu zituzten Butxan, Irpinerako aurrerapena prestatzeko helburuarekin.[51] Geroago, Irpingo alkate-ohiak –Volodymyr Karplyuk– Errusiako Indarrek Butxako Beira Plastikoen eta Zuntzaren Ikerketa Institutua suntsitu zutela adierazi zuen, azetona eta beste produktu kimiko batzuen keak askatuz.[52]

Martxoaren 8an, Fedorukek adierazi zuen ukrainar indarrek Butxan borrokan jarraitzen zutela, bai eta lurraldea berreskuratzea lortu zutela ere. Era berean, Errusiako Indarrek hiriko errepide nagusi guztien kontrola zuten; halaber, bonbardaketak areagotu zituzten eta ez zieten Buyxako bizilagunei beren etxetik irteten uzten.[53][54][55] Geroago, martxoaren 8an oraindik, indar okupatzaileek kalera irteteko baimena eman zien zibilei denbora-tarte mugatu batez, gorpuak kaletik kendu eta janaria prestatzeko. Hala ere, hiriak oraindik ez zuen elektrizitaterik, Errusiako Indarrek azpiestazio elektriko guztien kontrola zutelako.[56]

Martxoaren 9an, ukrainar indarrek eskala handiko ebakuazio bat egin zuten Kiev Oblast osoan, Butxan barne; ondorioz, Kieveko Oblastean zehar 20,000 zibil ebakuatu zituzten.[57] Kiev Oblasteko Estatuko Administrazioaren arabera, Butxako egoera "tentsiotsutzat" jo zuen, azkenaldian gertatutako borroken eta ebakuazio-prozesuen ondorioz.[58]

Martxoaren 12an, Butxako Udalak jakinarazi zuen Errusiako Indarrek hiria guztiz okupatu zutela. Udalak adierazi zuenez, Errusiako indarrek ez zieten bizilagunei beren etxetik irteten uzten eta, batzuetan, zibilei tiro egiten zietela.[1] Hiri-kontrola bereganatu arren, zibil batzuk 20 autobusez osatutako konboi batean hiritik ateratzea lortu zuten.[59]


Hiriaren errusiar kontrola

Butxako eliza baten zegoen hobi komunetik gorpuak atera ziren apirilaren 8an.

Martxoaren 13an, bizilagunek 67 pertsona lurperatu zituzten Butxako eliza baten ondoan zegoen hobi komun batean. Ehortzitakoetako horietatik, Errusiako artilleriak hildakoak, batzuk ezin izan ziren identifikatu.[2][3][60][61] Geroago, Errusiako soldadu batzuk hiri-etxeak arpilatzen ikusi zituzten.[62]

Martxoaren 15erako, Errusiako Indarrak udaletxea okupatzen hasi ziren, eraikin barruan langileak harrapatuz; halere, biharamunean askatu zituzten barruko zibilak.[63] Bien bitartean, Obozrevatelek bideo bat argitaratu zuen, non etxebizitza-bideetan eta garajeetan aparkatuta zeuden errusiar ibilgailu blindatu abandonatuak ikus zitekeen.[64][65]

Martxoaren 16an, Ukrainako Armadaren arabera, bere indarrek kontraerasoa hasi zuten Errusiak bereganatutako Kiev inguruko eremuen aurka, Butxa barne.[66]

Kanpoko bideoa
YouTube logo
YouTubera igotako bideoa
Polizia Nazionalaren indar bereziak Butxako hiria garbitzen ari dira Ukrainako Polizia Nazionala

Martxoaren 22an, Kieveko Eskualdeko Administrazio Militarreko buruak, Oleksandr Pavlyuk, Butxa eta Hostomel Errusiako Armadaren kontrolpean zeudela adierazi zuen eta, beraz, momentu hartan, Ukrainako erasoaldirik bertan ezin zela egin. Ukrainako Armadaren zeregin nagusia, momentu horretan, Errusiako Indarrek Irpin ibaia zeharkatzea eragoztea zen.[67]

Ukrainaren kontrol-berreskuratzea

Martxoaren 29an, Errusiako Defentsa Ministroorde Aleksandr Fomin-ek iragarri zuen Errusiako Armadak bere jarduera militarra murriztuko zuela Kiev eta Txernihivetik gertu.[68] Martxoaren 31rako, Ukrainako Indarrak Butxarantz mugitzen ari ziren eremuan errusiarren erretiratze orokor baten testuinguruan; ondorioz, bertako errusiar tropekin borroka gogorrak piztu ziren.[4]

Biharamunean, Oleksandr Pavliuk-ek, Kieve Eskualdeko Ukrainako Administrazio Militarreko buruak, Butxa Barrutia gehienbat berreskuraturik zegoela jakinarazi zuen. Haren arabera, Errusiar tropak atzera egiten saiatzen ari ziren, ukrainarrak erasotzen jarraitzen zuten bitartean; gauzak horrela, borrokak Butxa iparraldean eta Hostomel–Butxa–Vorzel ardatzean jarraitzen zuen.[6] Bien bitartean, Anatolii Fedoruk alkateak zein Gerraren Azterketarako Institutuak jakinarazi zuten Butxa erabat berreskuratu zutela Errusiako indarrengandik martxoaren 31rako.[5][69]

Butxako masa-hilketak

Artikulu nagusia: «Butxako sarraskia»

2022ko apirilaren 1ean, indar errusiarrak hiritik erretiratu ondoren, Butxa hirian gertatutako ustezko "sarraski" baten argazki- eta bideo-materiala agertu zen.[70][71]

Hiri-alkatearen arabera, hiriko 400 biztanle baino gehiago hilda aurkitu zituzten.[72] Argazki-frogek erakusten zuten zibilen gorpuak, eskuak bizkarrean lotuta zituztenak lerrokaturik, gertutik tirokatu zituztela, itxuraz, prozedura sumarioak gertatu zirela frogatzen zuena.[73] Radio Free Europeren ikerketa batek baieztatu zuen kanpamentu baten azpian soto bat erabili zela ere tortura-kamera gisa.[74] Gorpu asko aurkitu zituzten mutilaturik eta erreta,[75] eta hamalau urte arteko neskek salatu zuten soldadu errusiarrek bortxatu egin zituztela.[76]

Ukrainak Butxan gertatutakoa ikertzeko eskatu dio Nazioarteko Zigor Auzitegiari, inbasioari buruz egiten ari den ikerketaren esparruan, Errusiak gerra-krimenak edo/eta gizadiaren aurkako krimenak egin dituen argitzeko.[77][78] Errusiako agintariek, bestalde, ukatu egin dute erantzukizuna, eta Ukrainak erakutsitako gertakariaren irudiak faltsuak zirela esan eta sarraskia bera bandera faltsuko operazio gisa deskribatu dute.[79][80] Hilotzen bideo eta argazkiak Mendebaldeko albiste faltsutzat jo dituzte, bai eta Ukrainako agintarien probokazio edo muntaia gisa.[81] Hainbat talde eta komunikabideren arabera, gezurtatze horiek faltsuak dira.[oh 2] Era berean, egoiliarren testigantza ezberdinek Errusiako Indar Armatuei egozten diete hilketen errua.[88][89][90]

Oharrak

  1. Errifle Motorizatuen 64. Brigadako buru bezala, Butxako hiltzaile izengoitiaz ere ezaguna.
  2. Besteak beste, hurrengo taldeek aurkeztu zituzten errusiar gezurtatzeen ezeztatzeak: Bellingcatek,[82] Deutsche Wellek,[83] BBCk,[84] Associated Pressek,[85] AFPk[86] eta The New York Timesek.[87]

Erreferentziak

  1. КАЛАТУР, АНАСТАСИЯ. (12 March 2022). «Напуганы и деморализованы: депутат из Бучи рассказала о моральном состоянии захватчиков города» Pravda.
  2. (Ingelesez) «Mass graves in Ukraine: Battered cities are digging makeshift burial sites» BBC News 2022-03-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  3. (Ingelesez) «As it happened: US warns China against support for Russia» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  4. (Ingelesez) Luxmoore, James Marson and Matthew. (2022-03-31). «Ukrainian Troops Push Forward as Russian Forces Regroup and Give Back Control of Chernobyl» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  5. (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, APRIL 1» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  6. (Ukraineraz) «Павлюк: на Київщині від військ РФ звільнені Броварський район і більша частина Бучанського» Радіо Свобода (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  7. https://www.rferl.org/a/bucha-war-crimes-military-units/31789259.html
  8. https://www.newsweek.com/russia-ukraine-war-azatbek-omurbekov-putin-bucha-1695385
  9. https://www.msn.com/en-us/news/world/mayor-of-bucha-on-slain-civilians-we-e2-80-98get-the-impression-e2-80-99-russian-troops-had-e2-80-98green-light-from-putin-e2-80-99/ar-AAVQCom
  10. https://www.rferl.org/a/russian-soldiers-ukraine-cannon-fodder-governor/31739187.html
  11. https://www.bbc.com/news/live/world-europe-61185469?ns_mchannel=social&ns_source=twitter&ns_campaign=bbc_live&ns_linkname=6263e42d77811a20d37c9562%26Bucha%20counts%20toll%20of%20Russian%20occupation%262022-04-23T11%3A39%3A03.068Z&ns_fee=0&pinned_post_locator=urn:asset:4d1cadc5-17ab-4c6c-bc1a-b879aefab0d3&pinned_post_asset_id=6263e42d77811a20d37c9562&pinned_post_type=share
  12. https://www.ndtv.com/world-news/russia-ukraine-war-bucha-killings-united-nations-documented-50-unlawful-killings-in-bucha-amid-war-2910337
  13. (Ingelesez) «Latest Military Situation in Ukraine, 27 February 2022 (Map Update)» Islamic World News 27 February 2022.
  14. Clark, Mason; Barros, George; Stepanenko, Kateryna. (27 February 2022). «Russia-Ukraine Warning Update: Russian Offensive Campaign Assessment, February 27, 2022» Critical Threats.
  15. «Буча, Ірпінь, Гостомель: Кулеба назвав найнебезпечніші місця Київської області» depo kyiv 2 March 2022.
  16. «Немає води та зв'язку: жителі Бучі розповіли про ситуацію у місті після обстрілів» TCH 28 February 2022.
  17. «У Бучі під Києвом тривають бої, колона ворога проривається до столиці (відео)» Konkurent 27 February 2022.
  18. (Ingelesez) 'Sent As Cannon Fodder': Locals Confront Russian Governor Over 'Deceived' Soldiers In Ukraine. .
  19. Орлова, Віолетта. (27 February 2022). Бої за Ірпінь, Бучу, та Гостомель: що відбувається в цих населених пунктах на Київщині. .
  20. Лисичкіна, Любава. (27 February 2022). «Буча є Буча. Як російські окупанти вступили в бій з пам'ятником афганцям» Big Kyiv.
  21. (Ingelesez) Tiefenthäler, Ainara; Willis, Haley; Cardia, Alexander. (27 February 2022). «Videos show Russian losses on outskirts of Kyiv.» The New York Times ISSN 0362-4331..
  22. Горбач, Наталія. (27 February 2022). «Колона окупантів заблокована: ЗСУ підірвали міст між Бучею та Ірпенем (ВІДЕО)» Depo Kyiv.
  23. «Advisor to the President of Ukraine: Russian invaders broke through into Bucha, Irpin, and Hostomil, their advance was stopped» pravda 27 February 2022.
  24. Davidovich, Joshua. (27 February 2022). «Ukraine says it destroyed Russian military convoy outside of Kyiv» The Times of Israel.
  25. Russian invasion update: Artillery destroys Russia's Group V in Kyiv region. 27 February 2022.
  26. «Данилов – жителям Бучи: Не садитесь в автобусы для "эвакуации", это подвох россиян для входа в Киев, чтобы пустить их перед собой» censor.net 27 February 2022.
  27. «Окупанти хочуть використати дітей та жінок з Бучі як "живий щит"» Ukrinform 27 February 2022.
  28. Ворона, Галина. (28 February 2022). «У Бучі знищили колону ворожої техніки – відео від мера Федорука» Big Kyiv.
  29. «Сожженная российская техника, одежда, армейский паек. Появились новые фото и видео из Бучи» HB 1 March 2022.
  30. «Разбитая техника российских оккупантов на улицах Бучи. ВИДЕО+ФОТОрепортаж» censor.net 2 March 2022.
  31. «Фото: Буча перетворилася на кладовище знищеної техніки агресора» UA 2 March 2022.
  32. «Улица в Буче превратилась в "кладбище" для уничтоженной вражеской техники РФ» Antikor 2 March 2022.
  33. Орлова, Віолетта. (2 March 2022). Київ відправив гуманітарну допомогу в місто Буча на підступах столиці. .
  34. «ІРПІНЬ ТА БУЧА – УКРАЇНСЬКІ!» КИЇВСЬКА ОБЛАСНА ДЕРЖАВНА АДМІНІСТРАЦІЯ 3 March 2022.
  35. БАЛАЧУК, ІРИНА. (3 March 2022). «З Ірпеня і Бучі вивезли понад 1,5 тисячі жінок і дітей, з Фастівщини – ще 500» Pravda.
  36. Буча, Ірпінь, Гостомель і Ворзель: що відбувається в найгарячіших точках Київщини. 3 March 2022.
  37. «В Буче не только подняли флаг, но и восстановили электроэнергию» 24tv 3 March 2022.
  38. Ворона, Галина. (3 March 2022). «Важлива перемога! Бучу звільнили від окупантів» Big Kyiv.
  39. «Буча – наша! ЗСУ підняли український прапор у місті (відео)» Segodnya 3 March 2022.
  40. Барабан, Анна. (3 March 2022). «Еще один украинский город освобожден от российских нацистов: видео» Telegraf.
  41. РОЩИНА, ЕЛЕНА. (3 March 2022). «Бои поблизости Бучи не утихают 4 часа, вышли кадыровцы – мэр» Pravda.
  42. «Снова было горячо в Буче, Гостомеле и Ирпене: оккупанты безуспешно пытались прорвать оборону» 24tv 3 March 2022.
  43. «Місто Буча залишається українським – мер» Ukrinform 4 March 2022.
  44. Myroniuk, Anna. (8 March 2022). «Russian soldiers murder volunteers helping starving animals near Kyiv» The Kyiv Independent.
  45. «Появилось видео боев в Буче под Киевом с высоты птичьего полета» 24tv 5 March 2022.
  46. Tim Lister; Josh Pennington; Julia Hollingsworth; Radina Gigova. (6 March 2022). «Fears grow for safety of civilians fleeing Ukrainian cities after deadly explosion at checkpoint» CNN.
  47. (Ingelesez) «'It is a war crime': two young boys among neighbours shot dead during attempted evacuation» The Guardian 2 April 2022.
  48. БАЛАЧУК, ИРИНА. (6 March 2022). «Враг беспощадно обстреливает Бучу, убивает даже детей, город в осаде – городской совет» Pravda.
  49. Буча в осаде: российские войска обстреливают жилые кварталы, город просит помощи. RBC 6 March 2022.
  50. «Поранені діти в підвалах: хто чекає на зелений коридор з Бучі, Ірпеня, Бородянки» Radio Svoboda 6 March 2022.
  51. «Оккупанты готовятся к наступлению на Вышгород, Гостомель, Ирпень, Сумы и Запорожье, – оперативная информация Генштаба ВСУ по российскому вторжению на 12:00 7 марта» Censor.net 7 March 2022.
  52. (Ingelesez) «Fiberglass institute blown up in Bucha, chemical fumes go up in sky – Irpin ex-mayor Karpliuk» Interfax-Ukraine.
  53. КАЛАТУР, АНАСТАСИЯ. (8 March 2022). «Мэр Бучи рассказал об ужасной ситуации в городе» Pravda.
  54. «Буча снова была под массированным артобстрелом» 24tv 8 March 2022.
  55. «Заложники российских оккупантов: Буча под Киевом фактически находится в осадном положении» TCH 8 March 2022.
  56. «Буча в огне: оккупанты разрешили убрать с улиц трупы погибших горожан, вопрос с "зеленым коридором" не решен» Ukrainenews.fakty 8 March 2022.
  57. «До 20 тысяч человек были эвакуированы из Бучи, Ирпеня, Гостомеля, Ворзеля и других городов Киевской области» TCH 10 March 2022.
  58. «Житомирська траса, Буча, Ірпінь, Макарів – найнебезпечніші напрямки Київщини» Ukrinform 10 March 2022.
  59. «Сумы, Буча, Гостомель: в Украине 12 марта идет эвакуация мирных жителей. ВИДЕО» Censor.net 12 March 2022.
  60. «У Бучі поховали в братській могилі людей, які загинули внаслідок обстрілу окупантів» nv.ua 13 March 2022.
  61. «В Буче в братской могиле похоронили 67 мирных жителей» TCH 13 March 2022.
  62. «Они жили хорошо, не чета нам: под Киевом оккупанты задерживают мирных жителей и хвастаются мародерствами (перехваченный разговор)» TCH 13 March 2022.
  63. «Occupiers release volunteers previously captured in Bucha – city council» Interfax-Ukraine 16 March 2022.
  64. Тимченко, Олег. (15 March 2022). «В Буче оккупанты прячут бронетехнику во дворах местных жителей. Видео» Obozrevatel.
  65. «У КОЖНОМУ ДВОРІ – БРОНЕМОТЛОХ ОКУПАНТІВ: У МЕРЕЖІ ПОКАЗАЛИ, ЯКИЙ ВИГЛЯД МАЄ БУЧА – ВІДЕО» 5.ua 16 March 2022.
  66. Alan Cullison; Isabel Coles; Yaroslav Trofimov. (16 March 2022). «Ukraine Mounts Counteroffensive to Drive Russians Back From Kyiv, Key Cities» The Wall Street Journal.
  67. «Буча и Гостомель под контролем РФ. ВСУ дали задачу не дать врагу перейти реку Ирпень и пойти на Киев» strana.today.
  68. «Russia says it will sharply cut military activity near Kyiv, Chernihiv» reuters 29 March 2022.
  69. (Ingelesez) Kyiv satellite town Bucha recaptured by Ukraine, mayor says. Yahoo!.
  70. «In Bucha, Ukraine, evidence of torture, beheadings by Russian soldiers - The Washington Post» web.archive.org 2022-04-07 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  71. (Ingelesez) «Bucha: reports emerge of Russian war crimes in Ukrainian town outside Kyiv» www.nationalworld.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  72. (Ingelesez) Reuters. (2022-04-12). «Mayor of Ukraine's Bucha says 403 bodies found so far» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  73. (Ingelesez) «Explained: What happened in Ukraine’s Bucha, and was it ‘genocide’?» The Indian Express 2022-04-07 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  74. (Ingelesez) Inside An 'Execution Cellar' In Ukraine. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  75. (Ingelesez) News, A. B. C.. «In Bucha, Ukraine, burned, piled bodies among latest horrors» ABC News (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  76. (Ingelesez) «Women and girls as young as 14 report being raped by Russian soldiers» uk.news.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  77. (Ingelesez) Agencies. (2022-04-03). «Retreat of Russian forces uncovers evidence of possible war crimes» EL PAÍS English Edition (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  78. (Ingelesez) «War Crimes Watch: Hard Path to Justice in Bucha, Ukraine, Atrocities» FRONTLINE (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  79. (Gaztelaniaz) «La matanza de Bucha muestra la barbarie de la guerra de Putin» El País 2022-04-03 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  80. (Ingelesez) «Russia denies military forces killed Bucha civilians in Ukraine» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  81. (Ingelesez) Reuters. (2022-04-03). «Russia denies killing civilians in Ukraine's Bucha» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  82. (Ingelesez) «Russia’s Bucha “Facts” Versus the Evidence» bellingcat 2022-04-04 (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  83. https://www.dw.com/en/fact-check-atrocities-in-bucha-not-staged/a-61366129
  84. https://www.bbc.com/news/60981238
  85. https://apnews.com/article/fact-checking-847134637960
  86. https://factcheck.afp.com/doc.afp.com.327R8KF
  87. (Ingelesez) Browne, Malachy; Botti, David; Willis, Haley. (2022-04-04). «Satellite images show bodies lay in Bucha for weeks, despite Russian claims.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  88. (Ingelesez) «Ukraine war: Bucha deaths 'not far short of genocide' - PM» BBC News 2022-04-06 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  89. (Ingelesez) Gardner, Simon; Bensemra, Zohra; Boumzar, Abdelaziz. (2022-04-02). «Russian retreat leaves trail of dead civilians in Bucha, a town near Kyiv» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  90. (Errusieraz) ««Стреляли либо в затылок, либо в сердце». Рассказ свидетеля казней жителей Бучи в оккупации» Вот Так (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.