Butroe (ibaia)
Butroe[1] ibaia Morga (Bizkaia) udalerrian jaiotzen da, Bizkargi mendiaren magalean. Plentzia herrian itsasoratzen da, meandro zabalak eratu ondoren eta azken zati horri Plentziako itsasadarra ere esaten zaio. Bertan dago Txipio izeneko padura, errepideak bitan banatzen duena.[2]
Butroe | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 24,5 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°24′42″N 2°56′59″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 175 km² |
Bokalea () | Bizkaiko golkoa |
Bizkaiko golkora iritsi arte 24,5 kilometroko ibilbidea egiten du. Arroak 175 km2 karratu ditu, eta batez besteko ur emaria 3 m3/segundokoa da.
Herri hauetatik pasatzen da: Errigoiti, Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika, Mungia, Gatika, Jatabe, Urduliz, Plentzia eta Barrika.
Butroeko gaztelua ibaitik gertu dago ibaiaren azken zatian itsasadarra baino lehenago.
Hainbat errota mugitzen ditu Butroe ibaiak, besteak beste: Arrietako Olatxu, Gamiz-Fikako Errotabarri, Mungiako Erdisubi eta olabarri, Meñakako Mendieta eta Errotabarri.[3]
Erreferentziak
- Euskal Herriko ibaien zerrenda. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-05-01).
- (Gaztelaniaz) ADEVE. Ría de Butrón. (Noiz kontsultatua: 2017-11-01).
- Uraren Euskal Agentzia. (pdf) Emari ekologikoen erregimena ezartzeko hitzartze prozesua. Butroe unitate hidrologikoa.. (Noiz kontsultatua: 2017-11-01).
Ikus, gainera
- Bizkaiko ibaien zerrenda
- Butroe ibaiko itsasadarra Plentzian
- Plentziara heltzen
- Gamizeko Errotabarri errota
- Butroe ibaia Gamizen
- Butroe ibaia Fruizen