Busturialdeko Ur Partzuergoa

Busturialdeko Ur Partzuergoa ur-hornikuntza eta saneamenduaz arduratzen den Bizkaiako erakunde publikoa da. 1992an sortu zen Busturialdeko udalen erabakiz[1]. Bere eskumen nagusien artean dago ur-hornidura, ur zikinen arazketa, edateko uren tratamendua eta abonatuen kudeaketa[2].

Gaur egun 16 udalerrik osatzen dute partzuergo hau: Arteaga, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Ibarrangelua, Mendata, Murueta, Ajangiz, Muxika, Busturia, Sukarrieta, Mundaka, Kortezubi, Arratzu eta Bermeo.

Uraren kudeaketaz arduratzeaz gain, sentsibilizazio kanpainak ere egiten ditu, bereziki haur eta nerabeen artean, besteak beste ikastetxeetan banatzeko material didaktikoa sortuz[3].

Erreferentziak

  1. Nor gara | Busturialdeko Ur Partzuergoa. (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  2. Zer egiten dugu? | Busturialdeko Ur Partzuergoa. (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  3. Sentsibilizazioa | Busturialdeko Ur Partzuergoa. (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).

Kanpo estekak

Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.