Buster Keaton
Joseph Francis Buster Keaton (Piqua, Kansas, AEB, 1895eko urriaren 4a - Woodland Hills, Kalifornia, AEB, 1966ko otsailaren 1a) zinema mutu komikoaren zuzendari eta aktore estatubatuar garrantzitsuenetarikoa izan zen. Bere ezaugarri garrantzitsuenetarikoa bere aurpegi adierazgabea izan zen, bere akrobaziekin batera. Buster (suntsitzaile) izenordea, bere babeslea izan zen Harry Houdinik ezarri zion, hiru urte zituela eskailera batetik erori eta ezer gertatu ez zitzaiola ikusi zuenean.
Buster Keaton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joseph Frank Keaton |
Jaiotza | Piqua (Kansas), 1895eko urriaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Beverly Hills |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Woodland Hills, 1966ko otsailaren 1a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Aita | Joe Keaton |
Ama | Myra Keaton |
Ezkontidea(k) | Natalie Talmadge (1921eko maiatzaren 31 - 1932ko uztailaren 25a) Eleanor Keaton (en) (1940 - 1966) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, zinema ekoizlea, idazlea, film-muntatzailea, gidoilaria, komediantea, stunt performer (en) , telebista-aktorea, antzerki aktorea, Mimoa, film-zuzendaria, aktorea eta errealizadorea |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 165 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Harold Lloyd eta Roscoe Arbuckle |
Izengoitia(k) | Frigo |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada 40th Infantry Division (en) |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
busterkeaton.com | |
|
Hastapenak
Zinema asmatu zen urte berdinean jaio zen Keaton, vaudevillen hezia, eta hiru urte zituenetik bere gurasoekin ("Hiru Keatondarrak") antzezten hasi zen. Bere gurasoek Mohawk Medicine Companykoak ziren, Houdini bezala, eta kasualidadea medio, Kansasen zeuden Buster jaio zenean. Bere aita kazetari izan zen Mendebaldean, eta Myra bere emaztearekin batera, akrobazien ikuskizun bat gauzatzen zuen. Hau, nahiko harrigarria omen zen, non Keaton txikia eszenatokiko alde batetik bestera jaurtia izan ondoren zapaldua izaten zelako. Esketxaren izena "Giza-Espartzua" zen, eta honen ondorioz Buster zauritugabea izaten zela ziurtatzeko, orduko autoritateengatik galdekatuak izan ziren bere gurasoak.
Zinema
Antzerkigintzan izen pixka bat hartzen ari zela, Keaton, orduan hasiberria zen Zinemarengatik interesa erakusten hasi zen. Probatzea erabaki, eta Fatty Arbuckleren taldera gehitu zen. Arbuckleri, Busterrek zuen fisikoari esker egiten zituen akrobazia komikoek atentzioa deitu, eta bere pelikuletako bigarren aktore bezala jarri zuen.
Busterrek, Winter Garden Theatretik asteko 250 dolar ordaintzeko proposamen bati uko egin zion, 40 dolarretako pelikulak egiteko. Orduan, Keaton eta Fatty lagun bikainak egin ziren, eta 1917an hauen lehen filma etorri zen: The Butcher Boy, 1917. Ordutik, Keaton zinemaren teknika aztertzen hasi zen: pelikula motak, objetiboak, eta beste zenbait aspektu.
Fattyrekin beste bost pelikula egin eta gero, talde guztia Kaliforniara joan zen eta bertan ezagutu zuen Natalia Talmadge ezaguna. Nataliarekin ezkondu ostean, beste bi alditan ezkondu zen, Mae Scribbensekin 1933an eta Eleanor Harrisekin 1940an.
Film luzeak
1918an Lehen Mundu Gerrarako deitua izan zen, eta Frantzian zazpi hilabete eman zituen bertako tropentzako ikuskizunak egiten. Infekzio baten ondorioz, erdi gor itzuli zen Estatu Batuetara. Fatty bere lehen film luzea prestatzen ari zen, eta Joseph Schenckek bere produkzio-etxea eskaini zion bere pelikulak egin ahal izateko. Kasualitatez, garai hartan justuan Fattyk zinema oso gutxi egiten zuen, besteak beste Virginia Rappe aktorearen heriotz eta bortxaketaz leporatua izan zelako.
Arrakasta
1921 eta 1923 urteen artean, The Saphead film luzea eta 19 film labur grabatu zituen Busterrek. Ekoizlez aldatu zuenean, 1923 eta 1928 urteen artean, beste 10 film luze grabatu zituen. Urte hauetan, bere pelikulen gaineko kontrol osoa izan zuen, eta nahiz eta produkzio-etxeko akzio bat bera ere ez izan, Busterrek lokomotora zaharrak, edo trasatlantikoak eska zitzakeen. Honen guztiaren ondoren, bere pelikulen sormenaren kontrola galdu zuen.
Hainbat komedia serietan parte hartzeak ospea eta arrakasta ekarri zion, eta goia 20. hamarkadan heldu zuen. Bere hasierako arrakastak mundu osotik zabaldu zion ospea, soilik Charlie Chaplin eta Harold Lloyd bezalakoen atzetik, nahiz eta hauekin harreman estua izan, hala nola, beste hainbat artista ezagunekin, Douglas Fairbanks eta Rodolfo Valentinorekin adibidez.
Film ezagunenak
Buster Keatonen pelikula ezagunen artean, Our Hospitality (1923), Sherlock Jr. (1924), The Navigator (1924), Seven Chances (1925), The General (1926), Steamboat Bill Jr. (1928) eta The Cameraman (1928) daude.
The General
The General filmari buruz, Estatu Batuetako Gerra Zibila, Gone with the Wind pelikulak baino hobeto islatzen zuela esan zioten. "Batzuk nobeletara jotzen duten bitartean, beste batzuk Historiara jotzen dute argumentu bila" erantzun zuen Keatonek.
Pelikula, William Pittenger idazlearen benetako gertaera batean oinarritzen zen: Batasunaren soldaduen Tren konfederatu baten bahiketa. Hollywoodetik hegoaldeko soldadu protagonista txartzat har zezaketelakoan, Keatonek ikuspegia aldatu zion istorioari. Pelikula osoan zehar, gagentzako lekurik ez da ageri azalean, garaiko film guztietan bezala, gidoia ongi josia zegoelako. Oregongo basoetan grabatu zen, eta lokomotoraren suarengatik, suteak piztu ziren bertako basoetan. Efektu espezialen aldetik, film harrigarria izan zen, lokomotora amildegi batetik erortzerakoan adibidez.
Pelikulan, gizon mehe, bakarti, txiki eta hauskorra bere lokomotora eta maite duen neskaren bila ageri da. Gaur egun, zinemaren artelan handienetarikoen artean dagoen film honek izugarrizko porrot komertziala izan zuen orduan.
Amaiera
Keatonen zoritxarrerako, honen produkzio unitate MGMk 1928an hartu zuen, eta ondorioz Jimmy Duranterekin egindako hainbat film arrakastatsu -penagarri, Busterren iritziz - egin zituzten. Soinua irudiarekin ezkondu zenean, Keatonek alkoholari ekin zion gainditu ezina zitzaion egoerari aurre egiteko. Egindako guztia galdu eta 1930eko hamarkada ezkutatuta eman zuen MGMren hainbat filmentzako gagak idazten - tartean Marx anaien ezagunetariko batzuk -.
Billy Wilderren Sunset Boulevarden (1950), eta Limelight (1952) pelikulan, bere azken agerraldiak egin zituen, zinemaren gloria zahar bat eta Chaplin bezala hain zuzen ere. Orduan, jendeak arreta gehiago eskaini zion bere lan harrigarriari, eta telebistarako iragarkiak eta zuzeneko emankizunekin hasi zen. Beste agerraldi interesgarri bat, Around the World in Eighty Days (1956) pelikulakoa izan zen, Cantinflasekin batera. Bertan tren bateko gidari bezala agertzen da (The General pelikularen omenez).
Bere azken agerraldia, 1965eko Veneziako Mostran izan zen, bere azken lana aurkezten: Film (Alan Schneider). Bertan, estraineko aldiz drama bat antzeztu zuen, eta publikoaren aldetik goraipatua izan zen. Bost hilabete beranduago, 70 urte zituela, Los Angeleseko bere etxean hil zen.
Filmografia
Roscoe "Fatty" Arbucklerekin egindako film laburrak
- The Butcher Boy (1917)
- The Rough House (1917)
- His Wedding Night (1917)
- Oh Doctor! (1917)
- Coney Island (1917)
- A Country Hero (1917)
- Out West (1918)
- The Bell Boy (1918)
- Moonshine (1918)
- Good Night, Nurse! (1918)
- The Cook (1918)
- Back Stage (1919)
- The Hayseed (1919)
- The Garage (1919)
Lehen film luzea
- The Saphead (1920) Herbert Blanché
Film Laburrak
- One Week (1920)
- Convict 13 (1920)
- The Scarecrow (1920)
- Neighbors (1920)
- The Haunted House (1921)
- Hard Luck (1921)
- The 'High Sign' (1921 benetako bere lehen zuzendari lana)
- The Goat (1921)
- The Playhouse (1921)
- The Boat (1921)
- The Paleface (1922)
- Cops (1922)
- My wife's Relations (1922)
- The Blacksmith (1922)
- The Frozen North (1922)
- The Electric House(1922)
- Daydreams (1922)
- The Balloonatic (1923)
- The Love Nest (1923)
Film luzeak
- The Three Ages (1923)
- Our Hospitality (1923)
- Sherlock Jr. (1924)
- The Navigator (1924)
- Seven Chances (1925)
- Go West (1925)
- Bathling Buttler (1926)
- The General (1926)
- College (1927)
- Steamboat Bill Jr. (1928)
- The Cameraman (1928)
Kanpo estekak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: en:Buster Keaton |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buster Keaton |