Busnelako trikuharria

Busnelako trikuharria Burgosko Busnela herrian, Merindadeak zonaldean, dagoen harri-multzoa da. Nela ibaiaren ezkerreko ertzearen gain batean dago. Trikuharri itxura du baina ez dago oso garbi horrelakoa denik edo behintzat iritzi desberdinak daude zeren eta tumulua ez du eta horrek ehorzketak egiteko erabili ez zela adieraz dezake.[1] S. Domingo eta J.L. Uríbarri aurkitu zuten. Egin diren datazioen arabera 5.000 urte izan ditzake.[2][3]

Busnelako trikuharria
Dolmen de Busnela
Busnela multzoa 2013an.
Datuak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaMerindad de Valdeporres
EskualdeaMerindadeak
Koordenatuak43°01′22″N 3°46′49″W
Map
Luzera7 m.
Historia
Materiala(k)Hareharri
Indusketa
ZuzendariakS. Domingo eta J.L. Uríbarri

Egitura

Arroka handi batek hormaren eta sabaiaren lana egiten du. Halaber, hareharrizko zazpi ortostatoetan bermatzen da. Ardatz nagusiaren luzera 7 metrokoa da eta garaiera 2,3 metrokoa.

Lekua

Multzora heltzeko Santelicestik joan behar da, Espinosa de los Monterostik Soncillo herrira doan errepidean, eta ipar-mendebaldera, Busnelara doan karretera. Ahedo de las Pueblasera doan bidegurutzea pasa ondoren, karretera ezkerrean gelditzen da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.