Bushido
Bushido (japonieraz: 武士道 Bushidō, euskaraz: "gerlariaren bidea") antzinako Japoniako samurai edo gudariek zuten ohore-kode zorrotza da. Honako hauek ziren kodearen ezaugarri nagusiak: samurai batek ez ditu bi nagusi izan behar, ez ditu bi hitz izan behar eta ez du zalantzarik izan behar bere bizia emateko. Gaur egun, Japoniako gudu-arte guztiak batzen dituen espiritu bera edo estilo bera hartzen da halakotzat: gudu-arte horiek bushidoaren adar dira. XX. mendearen hasieran, Japoniako agintariek ahaleginak egin zituzten bushidoaren espiritua herrian zabaltzeko.
Bushidōren bertuteak
Bushidō kodeak zazpi bertute ditu:
- zuzentasuna (japonieraz: 義 gi)
- adorea (japonieraz: 勇氣 yūki)
- karitatea (japonieraz: 仁 jin)
- begirunea (japonieraz: 禮 rei)
- zintzotasuna (japonieraz: 誠 makoto)
- ohorea (japonieraz: 名誉 meiyo)
- leialtasuna (japonieraz: 忠義 chūgi)
Gainera badaude hiru bertute loturik:
- errukia (japonieraz: 孝 kō)
- jakinduria (japonieraz: 智 chi)
- agureekiko errespetua (japonieraz: 悌 tei)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.