Busan

Busan[1] (koreeraz: 부산 광역시), Hego Korea hego-ekialdeko metropoli-hiri eta portua da. 768 kilometro koadroko eremua du, eta 2017an 3.513.490 biztanle zituen.[2] Hego Koreako arrantza portu handiena da; base militarra ere da.[3]

Busan
부산
portu-hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Hego Korea
Izen ofiziala부산
Jatorrizko izena부산
Posta kodea46000, 619–963 eta 49599
HerriburuaYeonje District (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak35°10′48″N 129°04′30″E
Map
Azalera769.83 km²
Altuera30 m
Demografia
Biztanleria3.453.198 (2018ko uztaila)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea4.485,66 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia51
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakVladivostok, Tijuana, Kaohsiung, Los Angeles, Shimonoseki, Bartzelona, Rio de Janeiro, Fukuoka, Shanghai, Surabaya, Auckland, Valparaíso, Montreal, Istanbul, Dubai, Chicago, Manila, Casablanca, San Petersburgo, Bangkok, Tesalonika, Nagasaki, Dubai, Jiulongpo Barrutia, Penza, Ho Chi Minh Hiria eta Yokohama
http://english.busan.go.kr/

Historia

Gizakion lehenengo arrastoa orain dela 20000 urte utzi zuten. Arrantzaleak ziren baina ziuraski joan da etorri ibili ziren. Badirudi ez zutela herririk sortu K. o. II. mendera arte. 757. urtean izena aldatu zuen eta Dongnae izena hartiu zuen. XV. mendean atzerritar batzuk etorri ziren hirira bizitzera.

1592. urteko maiatzaren 23ko arratsaldean, 7000 soldadu japoniar badiara ailegatu ziren. Bi egunen buruan hiria hartu zuten. Hura izan zen 7 urteko gudaren lehenengo agerraldia. 1598. urtean, japoniarrak joan egin ziren eta Korearrak ez zuten utzi japoniarrik han bizitzen 1607. urtera arte.

1876. urtean, Busango portua eraiki zen, nazioarteko komertzioa errazteko.

Koreako Gerra-n, Busan kapitalea bihurtu zen Ipar Koreak Seul hartu zuenean. Busango bataila oso garrantzitsua izan zen, indar komunisten iparraldetik hegoalderako aurrerakuntzean, Busan izan baitzen penintsulan eutsi zuen puntu bakarra, hiriaren inguruan osatu zen Busango perimetroan eutsi baitzioten hegoaldekoi indarrek, Estatu Batuen eta Nazio Batuetako indarrekin[4].

Koreako Gerrako lehen fasea, iparraldeko komunisten aurrerapen lerroa, hego-ekialdean geratu zen Busango perimetroraino.

Busango perimetroak 240 km2-ko esparru bat osatu zuen 1950eko abuztuaren 4aren eta irailaren 18aren artean. Perimetroko setioa hautsi zen irailaren 15ean, penintsularen beste puntu batean, Incheonen, lehorreratze indartsu bat egin zutelako Nazio Batuen indarrek. Horrek Koreako indarren erretiratzea ekarri zuen.

1970 eta 1980 urte bitartean, biztanleria bikoiztu egin zen. 21. mendeko film korear ezagun batek, Train to Busan (2016) delako zonbi filmak, erreferentzia egiten dio Koreako Gerrako Busango perimetroari, Korean zonbien inbasio eta epidemiatik libre geratzen den azken gotorlekua Busan hiria baita[5].

Geografia

Busan Koreako penintsularen hego-ekialdean dago, Koreako itsasartearen ertzean. Japoniako Tsushima uhartea 49,5 kilometrora du, eta Fukuoka 180 kilometrora.

Klima

Klima subtropikala du, Cwa Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Busan,1981–2010, muturrekoak 1904–egun)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.4 20.3 22.9 28.1 34.0 33.4 35.8 37.3 35.2 29.8 25.6 20.9 37.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.8 9.8 13.4 18.2 21.7 24.4 27.3 29.4 26.3 22.4 16.3 10.5 18.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.2 4.9 8.6 13.6 17.5 20.7 24.1 25.9 22.3 17.6 11.6 5.8 14.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.6 1.1 4.9 9.9 14.1 17.9 21.8 23.4 19.5 14.1 7.8 2.0 11.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -14.0 -12.6 -9.7 -1.5 5.4 9.3 13.8 15.4 9.6 1.8 -6.5 -12.0 -14.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 34.4 50.2 80.7 132.7 157.4 206.7 316.9 255.1 158.0 58.4 45.8 22.8 1519.1
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 5.5 6.2 8.4 9.1 9.4 10.4 13.6 11.5 9.3 5.2 5.5 4.2 98.3
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.7 1.4 0.8 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.1 5.2
Eguzki orduak 199.0 182.5 193.0 210.0 221.7 179.7 165.8 200.9 167.2 208.9 194.4 204.3 2327.3
Hezetasuna (%) 48.3 51.4 57.7 62.7 69.8 77.4 84.3 79.9 73.9 64.0 57.0 50.1 64.7
Iturria: Korea Meteorological Administration[6][7][8] (eguzki orduak eta elur egunak)[9]

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. South Korea: Administrative Division. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2018-4-13).
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. (Ingelesez) Riddle, Lincoln. (2016-12-18). «Battle of Busan Perimeter, The First Major Conflict In The Korean War» WAR HISTORY ONLINE (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  5. «‘Train to Busan’: South Korea’s off-the-rails zombie sensation» The Myanmar Times 2016-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  6. 평년값자료(1981–2010) 부산(159). Korea Meteorological Administration (Noiz kontsultatua: 2017-1-10).
  7. 기후자료 극값(최대값) 전체년도 일최고기온 (℃) 최고순위, 부산(159). Korea Meteorological Administration (Noiz kontsultatua: 2017-1-10).
  8. 기후자료 극값(최대값) 전체년도 일최저기온 (℃) 최고순위, 부산(159). Korea Meteorological Administration (Noiz kontsultatua: 2017-1-10).
  9. Climatological Normals of Korea. Korea Meteorological Administration (Noiz kontsultatua: 2017-1-10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.