Buruzagiak dio
Buruzagiak dio (edo Buruak dio) edo Unaik dio hiru jokalari edo gehiagoren artean jolasteko jolasa da. Lehenik eta behin, jokalari bat "Buruzagi" izendatzen da edo "Unai" izena ematen zaio. Buruzagiak aginduak emango ditu eta gainerako jokalariek agindutakoa beteko dute (arruntean, gorputz-ekintzak izaten dira, adibidez, "jauzi egin" edo "mihia atera", baldin eta agindua aurretik Buruzagiak "Buruzagiak dio" esan badu. Beraz, jokalariak aurretik "Buruzagiak dio" esaldia ez duten aginteren bat jarraituz gero, kanporatuak izango dira. Era berean, burutzen duten ekintza zuzena ez bada kanporatuak izango dira ere.
Buruzagiaren helburua gainerako jokalariak kanporatzea da, eta horretarako eurak nahasten saiatu daiteke, adibidez ezkerreko hanka gainean jauzi eginez eta "Buruzagiak dio... eskumako hanka gainean jauzi!" esanez. Kanporatu barik geratzen den azken jokalariak jolasa irabaziko du. Azkenean bi edo jokalari gehiago badaude eta denak aldi berean kanporatuak izanez gero, Buruzagiak irabaziko du.
Beste hizkuntza batzuetan honela izendatzen da jolasa:
- Arabiera: "الجنرال عمل كده" ("Jeneralak aginduta", Egipto), "قال المعلّم" ("Irakasleak dio", Libano) eta "سلمان يقول" ("Salmanek dio", Irak)
- Bengalera: "নেতা বলেছেন" ("Buruzagiak dio")
- Kantonera: "老師話" ("Irakasleak dio")
- Daniera: "Simon siger" ("Simonek dio")
- Nederlandera: "Commando" ("agindua" nederlanderaz), edo "Jantje zegt" ("Jonek dio") Belgikako Flandiar eremu batzuetan.
- Esperanto: "Zamenhof diris" ("L. L. Zamenhof dio")
- Finlandiera: "Kapteeni käskee" ("Kapitainak dio")
- Frantsesa: "Jacques a dit" ("Jackek esanda"), edo "Jean dit" ("Jonek says") Quebecen.
- Alemaniera: "Kommando Pimperle" (edo antzeko arauekin "Alle Vögel fliegen hoch")
- Hebreera: "המלך אמר", "הרצל אמר" edo "עודד אמר" ("Herzlek dio", "Erregeak dio")
- Hungariera: "Simon mondja" ("Simonek dio")
- Islandiera: "Símon segir" ("Simonek dio")
- Ingelesa: "Simon says" ("Simonek dio")
- Irlandera: "Deir Ó Grádaigh" ("O'Gradyk dio")
- Italiera: "Il ballo di Simone" ("Simonen dantza")
- Japoniera: "船長さんの命令" ('Senchosan no meirei', "Ontziko kapitainak aginduta")
- Koreera: "시몬 가라사대" ("Simonek dio")
- Norvegiera: "Kongen befaler" ("Erregeak agintzen du")
- Poloniera: "Szymon mówi" ("Simonek dio")
- Portugalera: "O rei manda" ("Erregeak agintzen du"), edo "O mestre mandou" ("Nagusiak aginduta") Brasileko Portugaleraz
- Erromaniera: "Răzvan spune" ("Răzvanek dio")
- Gaztelania: "Simón dice" ("Simonek dio")
- Suediera: "Följa John" ("Jonek dio")
- Turkiera: "Yakup der ki" ("Yakupek dio")