Buruxkak
Buruxkak liburutegi digitala da, UEUk argitaratu dituen liburuak, aldizkariak eta doktorego-tesiak biltzen dituena. Argitalpen guzti horiek PDF formatuan eskuratu daitezke. 1300 baino gehiago dira argitalpen horiek. Web zerbitzu hau 2007an sortu zuen Udako Euskal Unibertsitateak. [1][2]
Buruxkak | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2007 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Udako Euskal Unibertsitatea |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
buruxkak.eus |
Udako Euskal Unibertsitateak 1978. urtean argitaratu zituen bere lehen liburuak. Harrezkero genero askotan aritu da: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak... Horretaz guztiaz gainera, 1990. urtetik Uztaro, Giza eta Gizarte Zientzien aldizkaria kaleratzen du eta 2003. urtetik Kondaira, historiari buruzko aldizkari elektronikoa, Aldiri, Arkitektura eta abar (arkitektura, 2009an sortua), Osagaiz (osasun-zientziak).
Erreferentziak
- «UEUk BURUXKAK liburutegi digitala aurkeztu du» Sustatu.eus 2007-04-12 (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- Rodriguez, Txerra. (2007-04-13). «Buruxkak | Garaigoikoa» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
Bibliografia
- Altonaga, Kepa: (2006) Etxepare Aldudeko medikua, Euskaltzaindia-EHU)
- Casenave, Jean (2002). De l´article de presse à l´essai littéraire: Buruchkak (1910) de Jean Etchepare. Madrid. UNED.
- Gartzia Trujillo, Sebastián (2016) “Jean Etxepare” in Gartzia Trujillo, Sebastián, Hamaika euskal literato eta Jainkoa. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Kintana, Jurgi (2009): Urre urdinaren lurrina. Euskal idazle galduaren bila (1810-1940), Pamiela.
- Ortiz de Pinedo, Aitor, (2018), Jean Etxepareren Beribilez (1931): bidaia eta ideologia, EHU/Université Bordeaux-Montaigne III (tesi argitaragabea).
- Ortiz de Pinedo, Aitor, 2018, "Jean Etxepare eta Pío Baroja", Fontes Linguae Vasconum 125:85-112.
- Ortiz de Pinedo, Aitor, 2018, Jean Etxepareren Beribilez (1931): bidaia eta ideologia, EHU/Université Bordeaux-Montaigne III (kotutelan eginiko tesia)
- Ortiz de Pinedo, Aitor, 2018, "Gizartea Jean Etxepareren idazlanetan: adabakiak", EGAN 2018 3/4:123-148.
- Ortiz de Pinedo, Aitor, 2018, "Jean Etxepare Bidegorri zubigile", Euskera 63: 365-391.
Ikus, gainera
- Inguma datu-basea
- Tesiker euskaraz argitaratutako doktorego-tesien datu-basea
- Artizarra gizarte-sarea
- Unibertsitatea.net ataria