Buruko gaitz
Buruko gaitza pentsamenduan, sentimenduetan, errealitatearen pertzepzioan eta portaeran joera anormaletan adierazten den gaixotasuna da. Anomalia hauek erreferentziatzat hartutako gizarte taldearekiko baloratzen dira. Gaitzak, behin behinekoak edo iraunkorrak izan daitezke (kronikoak). Besteekin erlazionatzeko eta egunero funtzionatzeko gaitasunari eragin diezaioketenak.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Buruko gaitz | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | eritasuna |
Espezialitatea | Psikiatria Psikologia klinikoa |
Arrazoia(k) | causes of mental disorders (en) |
Sortzen du | suicidal ideation (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | olantzapina, ketiapina, (S)-duloxetine (en) , haloperidol, Fluoxetina, aripiprazole (en) , errisperidona, Sertralina, paliperidone (en) , Lamotrigina, (RS)-citalopram (en) eta klozapina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | F99 |
GNS-9-MK | V11.9, 298.8 eta 290-299.99 |
GNS-10 | F99 |
DiseasesDB | 28852 |
MeSH | D001523 |
Disease Ontology ID | DOID:150 |
Gaitz hauek ez dute jatorri edo arrazoi bakarra, izan ere, faktore biologiko, sozial eta psikologikoen arteko elkarrekintzaren ondorio izan daitezke. Hala ere, sarritan, azpian dagoen kausa organiko bat identifikatu eta tratatu daiteke. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), lau pertsonatik batek gaixotasun mentala izango du bizitzan zehar.
Motak
Buruko gaitz ugari daude, larritasun handiagoarekin edo txikiagoarekin, bai gizabanakoaren bizipen subjektiboari dagokionez, bai funtzionamendu sozialean duen eraginari dagokionez. Horrela, beste sailkapen klasiko bat aipatzen da: nahasmendu neurotikoak eta nahasmendu psikotikoak.
Eskizofrenia
Eskizofrenia gaixotasun zerebral larri bat da. Pairatzen duten pertsonek errealak ez diren ahotsak entzun ditzakete. Beste subjektu batzuek, min egin nahi dietela pentsa dezakete. Batzuetan ez du zentzurik hitz egiten dutenean. Nahasmendu horren ondorioz, zaila da haientzat lana mantentzea edo beren burua zaintzea.
Eskizofreniaren sintomak 16 eta 30 urte bitartean hasten dira. Gizonezkoek, askotan, emakumeek baino gazteago garatzen dituzte sintomak. Normalean ez da garatzen 45 urte bete ondoren. Hiru sintoma mota daude.[1]
- Sintoma psikotikoek pertsona baten pentsamendua desitxuratzen dute. Horien artean daude haluzinazioak (existitzen ez diren gauzak ikusi edo entzutea), eldarnioak (egiazkoak ez diren usteak), pentsamendu eta mugimendu arraroak (antolatzeko zailtasuna).
- Sintoma "negatiboak" direla eta, zaila da emozioak erakustea eta jokabide normala izatea. Pertsona bat deprimituta eta uzkurtuta dagoela eman dezake.
- Sintoma kognitiboek pentsamendu-prozesuari eragiten diote. Horien artean daude informazioa erabiltzeko, erabakiak hartzeko eta arreta jartzeko arazoak.
Depresioa
Depresioa, gaitz kliniko gogor bat da. “Triste” sentitzea baino askoz gehiago da; honek egunak, asteak, hilabeteak edo urteak iraun dezake. Depresioaren sintomak, ez baldin badira tratatzen, hauek ez dira desagertuko; zure bizitzan oztopatu egingo dute. Hauek dira sintoma ohikoenak.[2]
- Barnetik huts egotearen sentsazioa edo tristura
- Zure gustukoen ekintzetan interes falta
- Gosea galdu edo denbora guztian gosea izatea
- Neke sentsazio handia
- Buruko mina, arazo digestiboak eta karranpak
- Esperantzarik gabe sentitzea, suminkortasuna, antsietatea edo errudun sentitzea
- Burutik beste egiteko pentsamenduak
Nahasmendu bipolarra
Nahasmendu bipolarra gogo-aldartearen afekzio bat da, gogo-aldaketa biziak eragin ditzakeena:
- Batzuetan oso "animatuta", euforiko, suminkor edo kementsu senti daiteke. Horri maniako gertaera deritzo.
- Beste batzuetan, deprimituta, triste, axolagabe edo etsita senti daiteke. Horri depresio-gertaera deitzen zaio.
- Aldi berean sintoma maniakoak eta depresiboak izan ditzake, gertaera misto gisa ere ezagutzen dena.
- Gogo-aldaketekin batera, nahasmendu bipolarrak aldaketak eragiten ditu portaeran, energia-mailetan eta jarduera-mailetan. Nahasmendu bipolarrak beste izen batzuk izaten zituen, hala nola depresio maniakoa eta nahasmendu maniako depresiboa.[3]
Antsietate-nahasmendu
Antsietatea beldurraren eta ezinegonaren sentimendua da. Izerdi patsetan jar daiteke sufritzen duen pertsonak, urduri, eta bihotz taupada mingarriak eduki daitezke ere. Estresarekiko erreakzio normala izan daiteke. Antsietateak egoera bati aurre egiten lagun badiezaioke ere, energia-bultzada emateaz edo kontzentratzen laguntzeaz gain, antsietate-nahasmenduak dituzten pertsonentzat beldurra ez da aldi baterakoa, eta izugarrizkoa izan daiteke.
Ikara nahasmendua
Ikara nahasmendua: Ikara nahasmendua, antsietate nahasmen mota bat da. Ikara krisiak sor ditzake: izu sentsazio oso fuerteak ingurumenean arriskurik egon gabe. Krisia sufritzen ari den pertsonak, kontrola galtzen ari den sentsazioa senti dezake. Halaber, sintoma fisikoak ager daitezke, hala nola:
- Takikardiak
- Tripako edo bular mina
- Arnasteko zailtasuna
- Ahulezia
- Beroa
- Esku hozmintzea
Ikara krisiak edozein momentu, leku eta aurreko sintomarik gabe gerta daitezke. Hau pairatu duten pertsonek, beste krisi batengandik beldur dira eta krisi horiek gertatu zaizkien lekuak saihesten dituzte. Kasu askotan, beldurrak haien bizitza menderatzen du eta etxetik ateratzeko zailtasuna daukate.
Amnesia
Amnesia memoriaren galera partzial edo osoa da, hau da, memoriaren funtzionamenduaren defizit bat. Tarte horretan norbanakoa informazioa metatzeko eta aurretiaz gordetakoa gogoratzeko ezintasuna dauka.
Trauma psikologiko batek edo kalte zerebral batek eragina izan daiteke. Amnesiaren barruan hainbat mota existitzen dira gaixotasunak eragiten dien memoria moten arabera:
- Atzeranzko amnesia, istripu edo lesioko aurretiazko oroitzapenak ezabatzen ditu.
- Aurreranzko amnesia, istripu edo lesio baten ondorioz oroitzapenak metatzeko gaitasuna galtzea
Gaixotasun honen kausei dagokionez, organikoak edo funtzionalak izan daitezke. Organikoei dagokionez, kalte zerebrala da nagusia, gaixotasun edo traumaren batek sortua, baita drogak kontsumitzeagatik ere (lasaigarriak gehien bat). Eta funtzionalei dagokionez, faktore psikologikoek sortuak dira, hala nola, buruaren defentsa mekanismoak. Honen adibide, amnesia histeriko postraumatikoa dugu.
Psikopatia
Psikopatia pertsonalitate trastorno antisozial bat da, hau da, daukaten gaixotasun mentalaren ondorioz, pertsona hauek ezin dira gizarteak ezarritako arau sozialetara egokitu, hala nola, legeak eta banako eskubideei.
Gainontzeko trastorno psikologikoekin alderatuz, ez dago jarrera jakin bat pertsona batengan argi eta garbi adierazi diezagukena psikopata bat denik. Azkenik, bi psikopaten jarrera berdina izan daitekeela pentsatzea akatsa da, izan ere, pertsona bakoitzak jarrera oso desberdinak izan ditzake, biak psikopatak izan arren.
Epilepsia
Epilepsia krisi epileptikoak edo konbultsioak nozitzeagatik nabarmentzen den gaixotasun kronikoa da. Krisi epileptiko bat sufritzen duten pertsona guztiek ez dute zertan epilepsia diagnostikaturik eduki. Gutxienez bi krisialditik gora eduki dituztenak hartzen dira epileptikotzat.
- Eragileak
- Burmuineko lesioak
- Predisposizio genetikoak
- Krisialdiak
- Krisialdi toniko/klonikoa: Krisi hau duten pertsonek oihu egin dezake, zentzua galdu eta lurrera erori dezake, baita zurrun jarri edo giharretan espasmoak jasan. Krisialdi hau bi fasetan banatzen da, lehenengoan gihar espasmoak agertzen dira, bigarrenean aldiz espasmoak gelditu eta epilepsia agertzen da.
- Absentzia krisialdia: Krisi honek segundo gutxiko ikusmen galera sortzen du. Haurtzaroak ohikoa den epilepsia bat da.
- Krisialdi partzial konplexua: Krisi honek pertsona zorabiatzen du eta honek edozein agindu erantzuteko ezintasuna erakutsiko luke.
- Tratamenduak
- Tratamendu egokiarekin posible da krisi hauek kontrolatzea. Horretarako, eragileak saihestu behar dira, eta bestalde, sendagaiak (antiepileptikoak) erabili.
Elikadura nahasmendua
Elikadura-nahasmenduak osasun mentaleko afekzio larriak dira. Arazo larriak dakartzate janariari eta elikadura-jokabideari buruzko pentsatzeko moduaren inguruan. Behar baino askoz gutxiago edo gehiago jan daiteke.
Elikadura-nahasmenduak gaixotasun medikoak dira. Ez dira bizimodu bat. Gorputzak nutrizio egokia lortzeko duen gaitasunari eragiten dio. Horrek osasun-arazoak eragin ditzake, hala nola bihotzeko eta giltzurrunetako gaixotasunak, baita heriotza ere. Hala ere, badira lagungarri izan daitezkeen tratamenduak.
Hauek dira elikadura nahasmendu ohikoenak:
- Janari-tripakadak: hau da, kontrolik gabe jatea. Tripakada-nahasmendua duten pertsonek jaten jarraitzen dute, baita beteta egon ondoren ere. Sarritan, oso deseroso sentitu arte jaten dute. Oro har, gero erru, lotsa eta larritasun sentimenduak dituzte.
- Nerbio-bulimia: nerbio-bulimia duten pertsonek ere izaten dituzte tripakada-aldiak. Baina gero purgatu egiten dira, oka eginez edo libragarriak erabiliz. Ariketa gehiegi egin dezakete edo barau egin dezakete. Nerbio-bulimia duten pertsonek gutxi pisatzen dute, pisu normala edo gehiegizko pisua izan dezakete
- Nerbio-anorexia: nerbio-anorexia duten pertsonek elikagaiak saihesten dituzte, elikagaiak larriki murrizten dituzte edo elikagai batzuen kantitate oso txikiak jaten dituzte. Beren burua gehiegizko pisuz ikus dezakete, baita argalegi daudenean ere. Nerbio-anorexia da hiru elikadura-nahasmenduetatik ohikoena, baina askotan larriena. Edozein buru-nahasmendu artean heriotza-tasarik altuena du.[4]
Historia
Antzina, buru-nahasteen kausak naturaz gainetik zetozela uste zen. Gizarte eta kulturarik primitiboenak deabruekin lotzen zuten pertsonak edo indar naturalei egozten zizkieten edukitzen zituzten gaitz ez komunak. Beste kasu batzuetan jainkoarekin lotzen zuten. Gaixotasun hauek sufritzen zituzten gizakiak, torturatuak izaten ziren, “barnean zuten gaitza kanporatzeko”.
Lehen aztarnak
Buruko gaitzen erreferentziak antzinako Egipton idatziak agertzen dira eta beste zibilizazio batzuetan, garai hartan deabrua edo jainkoen zigorra zela uste zen. Hauek sendatzeko exorzismoak eta beste erritu erlijioso batzuk erabiltzen zituzten. Antzinako Greziaren zibilizazioan, berdina pentsatzen zuten, natura gaindiko eragina zuela eta horretarako erlijiora jo zuten, gaixotasunak ulertzeko eta sendatzen saiatzeko. Asclepiosek, medikuntzaren jainkoak, bere tenplurik garrantzitsuena, Epidaurosen zuen, jainko horrek V. mendera arte Kristo baino lehen monopolizatu zuen medikuntza grekoa.
Filosofoak
Hipokratesek (460 - 377 k.a ) “teoria humorala” sortu zuen, berak uste baitzuen garunak gure sentsazioak eta sentimenduak sortzen zituela, adimenaren erdigunea zela eta naturalki sortzen zirela arazo mentalak. Aristotelesek (384-322 k.a ) Hipokratesen teoria defendatu zuen; Platonek (384-347 k.a ), berriz, pentsatu zuen buru-nahasteak zati etiko bat zutela eta honela sailka zitezkeela: profetikoak, errituak, poetikoak eta erotikoak. Erromatar Galenoen artean (100-200 k.a ), gladiadoreen medikuak, Hipokratesen ideiei heldu eta garuna adimenaren erdigune gisa kokatzen zuten.[5]
Galenok eragin handia izan zuen Europako eta Arabiako medikuntzan ia 1.500 urtez. Erdi Aroan oso gutxi aurreratu zen buru-eritasunaren ezagutzan, eta ideia nagusia, eromena bekatuaren agerpen bat zela zen, jainkoaren zigor bat, deabruaren jabetzapean egotearen kanpo-zeinua; horren ondorioz, exorzismoak, penitentzia eta zigor fisikoak erabiltzen ziren tratamendurako. Arabiarrek eraiki zuten Damaskon gaixotasun mentalak tratatzeko lehen eraikina, Emir El Ouafid Ibn Abdelmelik, "adimen-ahulak barneratu eta zaintzeko", 707. urtean, eta pixka bat geroago, Bagdaden, 765. urte inguruan. Avicenak tesia defendatu zuen, garunak funtzio kognitiboak egiten zituela; zentzu komuna, irudimena, afektua eta memoria.
Eroetxeak
Bethlem Errege-Ospitalea 1247an sortu zen Londresen eta gaixotasun mentaletan espezializatutako lehen eraikina izan zen. XV. mendean, gaur egun buru-nahaste gisa definituko genituzkeen sintomak zituzten pertsonak barneratzeko, eraikinak eraikitzen hasi ziren Europan; Eroetxeko presoei katerik gabe lotu gabe mantentzen zituzten Europako lehen lekua gaur eguneko Valentzia izan zen zehazki 1409 urtean. 1403an, “St Mary of Bethlehem” (Londres), Bedlam izenaz ezagutua. Buruko lehen pazienteak onartzen hasi ziren, baina ez da 1547 urtera arte errekonozitua izango Eduardo VII aren bitartez gaixo mentalen establezimendu bezala.[6]
Garapena
1484an, Inozentzio VIII. aita santuak, Heinrich Kramer eta Jacob Sprenger bi teologo alemaniarri, “Malleus Malefarum” (Sorginen mailua) izeneko liburua idazteko agindu zien. Liburu hori 1487an argitaratu zen Alemanian, deabruak identifikatzeko eta gaixotuak nola sendatzeko bideak azaltzen. Liburu horrek hedapen handia izan zuen Europa osoan, eta sorginkerien epaiketetan 200 urtez baino gehiagoz erabili zen erreferentzia gisa. Uste da sorgintzat jotzen zituztenen epaituak horietako asko buru-gaixoak zirela. Deabruaren jabetzari buruzko sinesmenek XVIII. mendearen erdira arte iraun zuten gutxi gorabehera. Pertsona hauek konfinatuta zeuden establezimenduetan jasotzen zuten tratamendua baliabide hertsatzaileak erabiltzean oinarritzen zen. Internaturik ez bazeuden, bakarrik ibiltzen ziren kaleetan zehar eta tratu txarrak eta mespretxuak jasotzen zituzten. Bedlam-en (St Mary of Bethlehem, Londresko Ospitalea), 1676an, bisita turistikoak antolatzen ziren, biztanleriak sarrerak erosten zituen bertan zeuden gaixo mentalak ikusteko. Gehienak kateatuta zeuden, zoologiko bat balitz bezala eta jendearen dibertsiorako gisa. Egoera hau Ingalaterrako eta Estatu Batuetako beste leku batzuetan ere gertatzen zen. XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran, pertsonei ospitale psikiatrikoetan ematen zitzaien tratamenduan joera desberdin bat aztertu zuten , “Tratamendu Morala” izenekoa, haren babesle nagusia Philippe Pinel izan zen, Bicêtre ospitaleko zuzendaria. Ospitale honetan zeuden bezeroen egoera ikaragarriaren aurrean, pertsona horiek gaixoak zirela eta errespetuz tratatu beharko liratekeela argudiatu zuen. Kateekin lotuta zeuden gaixoei aske utzi zitzaien eta ospitalean eta inguruetan libre mugitzeko aukera eman zien, itxita zeuden bizileku ilunak alde batera hutzita. Ekintza hauen ondorioz, gaixotu asko hobetzen joan ziren, erabilitako tratamenduak emaitza positiboak emanez.[7]
Horrela, mugimendu erreformista bat hasi zen Europan Philippe Pinel, William Tuke eta Chiarugirekin. Benjamín Rush (1745-1813), AEBetako psikiatriaren aitatzat hartua, Pennsylvaniako Ospitalean Philippe Pinel eta William Tukeren ideiak praktikan jartzen saiatu zen. Praktika hertsatzaileak eta zigorrak “beharrezkotzat” jotzen zirenean bakarrik erabiltzen ziren. XX. mendean hasi zen psikiatriaren garapen zientifiko handiena.
XX. mendean Psikiatrian eragin handia izan zuten pertsonaien artean, honako hauek aipatu behar dira: Emil Kraeplin, 1878an “dementzia goiztiarra” definitu zuena. Termino hori Benedict Augustin Morelek erabili zuen 1860an, Eugud Bleulerrek, 1911an eskizofrenia zeritzona erabili baitzuen lehen aldiz.
1908an, Clifford Beersek liburu autobiografiko bat idatzi zuen, “A Mind That Found Itself” izenekoa. Bertan, Connecticuteko ospitale psikiatriko batean jaso zuen tratamenduari buruz idatzi zuen , esperientzia horren ondorioz, 1908ko urte horretan bertan sortu zen “Higiene Mentalaren aldeko mugimendua” . Elkartearen helburuak hauek izan ziren:
1. Buru-gaixotasunarekiko eta gaixotasun hori zutenekiko jarrera publikoak hobetzea
2. Gaixo horiei eskaintzen zaizkien zerbitzuak eta arreta hobetzea
3. Osasun mentalaren prebentzioaren eta sustapenaren alde lan egitea
Pierre Deniker, Henri Leborit eta Jean Delay zientzialari frantsesek 1950ean klorprotrinkoa aurkitu zutenean, psikofarmakoen aroan sartu ginen. Sendagai horiek eskizofreniaren eta beste psikosi batzuen sintoma positiboak kontrolatzeko eraginkortasuna erakutsi zuten, baina haien kontra ere aipatu beharra dago haien erabilpenak albo-ondoriok eduki ditzatela. Klorpromazina 1950eko abenduaren 11an sintetizatu zen eta 1952ko urtarrilaren 19an eman zioten lehen aldiz Parisko ospitale militar bateko gaixo bati. 1961ean, antipsikotiko atipikoak edo bigarren belaunaldikoak agertzen dira. 1961ean klozapina garatu zen, farmako horietako lehena.
Munduko osasun erakundea 1948an sortu zen, eta Gaixotasun, Traumatismoen eta Heriotzen Kausen Nazioarteko Sailkapenaren Eskuliburua argitaratu zuen. Amerikako Elkarte Psikiatrikoko Nomenklatura eta Estatistika Batzordeak 1952an argitaratu zuen Buruko Diagnosi eta Estatistikarako Eskuliburuaren lehen edizioa.
Desinstituzionalizazio psikiatrikoa izeneko prozesua, 1963an hasi zen ofizialki Estatu Batuetan (Community Mental Health). Bigarren Mundu Gerraren amaieraren ondorioz, Mendebaldeko herrialdeetan, herritarren mugimenduak agertu ziren eskubide zibilen eta giza eskubideen alde. Garai hartan superpopulatuta zeuden Ipar Amerikako ospitale psikiatrikoetako pertsonen egoera negargarria AEBetara zabaltzen hasi zen komunikabideen eta osasun mentaleko profesional askoren salaketen bidez. 1952tik aurrera neuroleptikoak aurkitzea eta merkaturatzea beste faktore garrantzitsu bat izan zen osasun mentalaren arreta komunitariorako politikak egiteko.
80ko hamarkadan, osasunari buruzko erreferentziak edo esparru espezializatuetatik kanpoko nahasmendu mentalak bazterrekoak baino ez ziren izan. Iraultza kontserbadore handien itzalean, osasun mentalaren arreta ongizatearen estatuarentzat desafiotzat edo pentsamendu kritikoarentzat inspirazio-iturritzat hartzeari utzi zitzaion, eta industriak onurak egin zitzakeen merkatu potentzial gisa soilik ikusten zen.
Psikiatriako pentsamendua eta psikiatren jarduera helburu horren mende geratu ziren erabat. Buruko osasuna nekez eraikitako lorpen gisa pentsatzeari utzi zitzaion, eta garuneko funtzionamenduaren alterazio biokimikoek soilik mehatxatutako egoera naturaltzat hartu zen, neurozientzien garapen paraleloak gaixotasunak azal zitzakeela espero baitzen. Psikiatrak merkatu berrian lehiatzen ziren erremedioen ontasunen preskriptore eta, nolanahi ere, lekuko eta bozeramaile izatera pasa ginen. Gure erronka teoriko handia sistema ateoriko handiak eraikitzea izan zen (DSM, adibidez), erremedio bakoitzak espezifikoago jardun dezakeela uste den nahasmenduak identifikatu ahal izateko.
Gaur egun
Azken urteotan, zenbait zantzuren arabera, osasun mentalaren eta haren asalduren inguruko kezka berri bat sortu da, gutxienez mundu garatua deitzen dugun horretan. Ez da aipatu ere egin autolaguntza-tresnak ugaritu egin direla, jende askok bere osasun mentala zaintzeko duen premia subjektiboari erantzuteko. Erakundeen adierazpenei soilik erreparatzen badiegu, ikusiko dugu osasuna eta nahasmendu mentalak kezka politikorako arrazoi bihurtu direla berriro, Europan behintzat.
Gobernu batzuek, hala nola britainiarrak, osasun mentalaren arretara bideratutako funtsak oso modu esanguratsuan handitu dituzte, eta abian jarri dituzten programen ondorioz, lehendik dauden baliabide garrantzitsuez gain, tratamendu asertibo komunitarioko ekipoak, krisian dauden arretarako taldeak edo arreta goiztiarreko ekipoak ere argitaratu dira. Uztailaren 31n, herrialde horretako Osasun ministroak iragarri zuen Osasun Zerbitzu Nazionalak psikoterapeuta egokiak izango dituela antsietatea edo depresioa duten gaixoentzako ohiko tratamendu gisa psikoterapia eskaintzeko. Eta The Lancet aldizkari mediko ospetsuak artikulu batzuk eskaini ditu, aurreko guztiaren berri emanez eta jarduteko bideak proposatuz, Lancet Global Mental Health Group izeneko artikulu batzuen bidez. Bertan, nazioarteko 38 aditu biltzen dira.
Gaur egun gaixotasun mentalak deitzen diogunari buruz daukagun ezjakintasuna antzina-antzinatik datorkigu, eta ezjakintasun horren ondorioz, mendez mende jatorria naturaz gaindiko kausei (jainkoaren zigorra edo deabruaren jabetza) egotzi zaie, gaixotasun horien aurrean ezjakintasunak eta beldurrak eraginda, gaixotasun horiek zituztenak modu irrazional eta animaliatzat tratatu dira. Ezinbestekoa da XXI. mendean gaixotasun horiek eduki dituztenei edo gaur egun dutenei eman zaien tratua ez luzatzea, hau da, tratu txarrak eta gizartetik banantzea. Diskriminazioa ezabatzea ez da soilik indarrean dagoen legeria betetzea, legearen barruan kokatzea baizik eta pertsona horiek gizarteratzen laguntzea. Enplegu lehiakor eta behar bezala ordainduan lan egitea da osasun tratamendua eta ahalik eta errehabilitazio onena burutzea.[8]
COVID 19: Buru gaitzetan izandako eragina
Hain zuzen ere, Covid-19aren pandemian, pertsonen gizarte- eta testuinguru-baldintzak oso kaltetuta geratu dira, eta, beraz, osasun mentalean eragina izan dute. Konfinamenduak, ondorengo murrizketek eta ohiturak eta eguneroko ohiturak aldatzeak eragin larria izan dute, besteak beste, jarduera pertsonalean, lanean, hezkuntzan, gizartean, ekonomian eta kulturan. Adibidez, lana galtzeak eta diru-iturriak biztanleriaren zati handi bati eragin dio. Osasun mentala ere aldatu egin da, covidari zuzenean lotutako faktoreengatik (19). Gaixotasunak beldurra eta kezka sortzen du norberaren eta maiteen segurtasunaren inguruan, oso larria edo hilgarria izan baitaiteke. Eta, gainera, berrogeialdiak eta isolamenduak, zabaltzea saihesteko, egoera larriagotzen dute. Ez da ahaztu behar ospitaleratuta edo egoitzetan ospitaleratuta dauden pertsonen bakardadeak eragin duen sufrimendua. Eta, bistan denez, osasun mental txarraren kausa horiek modu desberdinean gertatzen dira, eta egoera ahulenean dauden biztanleak dira kaltetuenak.
Osasun mentalean ondorioak izateko ahulenak diren taldeak honako hauek dira: 19; gaixotasuna hartzeko arrisku handiena duten pertsonak (adinekoak eta, batez ere, egoitzetan bizi direnak, gaixotasun kronikoak dituztenak...); aurretiko buru-nahasmenduak dituzten pertsonak; maila sozioekonomiko apalenekoak; itsasoko zainketez arduratu behar izan duten emakumeak; arrisku handieneko pertsonak dituzten osasun-arloko eta gizarte-arloko profesionalak, hainbat hilabetetan gaixorik egon direlako. Adingabeak eta gazteak ere talde kalteberak dira; izan ere, pandemiak haien sozializazio-, gozamen- eta hazkunde-espazioen haustura ekarri du berekin, bizitzako etapa erabakigarri batean, non hilabete batzuk betierekoak izan baitaitezke.
Hainbat efektu antzeman daitezke osasun mentalean, hala nola suminkortasuna, loezina, frustrazioa, estresa, beldurra eta izu-erasoak, depresioa edo suizidio-saiakera. Jeffrey Gettlemanek, The New York Times egunkariko New Delhiko erreportariak, 19eko hamarkadako Indiako hondamendiari buruz hitz egin zuen: "Arnasa hartzeko beldur gara". Gure inguruan eta munduko beste herrialde batzuetan egindako ikerketek agerian uzten dute osasun mentalaren galera-zifra handiak daudela.[9]
Zure gorputza zaindu
- Ordutegi finko bat eduki loak hartzeko eta esnatzeko konfinatuta baldin bazaude
- Jarduera fisikoa egin: antsietatea murrizten du eta animo egoera hobetzen laguntzen du
- Dieta orekatu bat: janari prozesatua eta gehiegizko kafeina saihestu
- Tabakoa, drogak eta alkohola saihestu
- Murriztu pantaila aurrean egoteko denbora
- Zuretzako denbora erreserbatu
Zure burua zaindu
- Zure egunerokotasuna mantendu
- Hedabideetako esposizio denbora mugatu
- Zure burua okupatuta mantendu
- Pentsamendu positiboetan kontzentratu
- Beste pertsonekin konexioak mantenduz
Pertsonai historikoak buruko gaitzekin
Pertsonai historikoak aipatzen baldinba ditugu, hainbat dira buruko gaitzen bat sufritu duena
Pertsonaia | Gaitza |
---|---|
Charles Dickens | Nahasmendu obsesibo konpultsiboa |
Martin Luther King | Depresioa |
Salvador Dalí | Depresioa |
Robert Schumann | Eskizofrenia |
Marilyn Monroe | Ansietatea eta depresioa |
Etiologia
Gaur egun oraindik ez da ezagutzen buruko gaitzen kausa zehatza, baina hainbat ikerketek faktore biologiko, sozial eta psikologikoen nahasketa konplexuek eragiten dituztela erakusten dute.[10][11][12][13] Neurotizismoan puntuazio altuek buruko gaitzen garapena iragartzen dute.[14]
Buruko gaitzen ehuneko batek harreman zuzena dute kausa organikoa dute, beraz tratamenduaren bidez gaitzaren hobekuntza partzial edo osoa lortu daiteke.[15][13][16][17][18][19][20][21] Estresa, tentsio emozionala edo arazo psikologikoak jasaten dituzten pertsonek elikadura nahasmenak izaten dituzte. Elikadura txar honek nutrizio arazoak erakartzen ditu, eta honekin batera, osasun orokorrerako hainbat arazo mota.
Osasun egoera txarrek buruko gaitzen iragarleak dira. Gaitz hauek zuzenki daude “zibilizazio gaitzekin” lotuta eta sexu desberdintasunak aurkezten dituzte.[22] Edozein osasun eremutan, bai kardiologia, dermatologia edo gastroenterologian osasun mentala aldagai garrantzitsua da. Ahala ere, hainbat ikerketek elikadurak ez bakarrik osasun orokorrean, baita ere osasun mentalean eragin asko (hobera edo okerrera) izan dezakeela erakutsi dute.[23]
Existitzen diren ebidentziek hainbat buruko gaitzetan faktore genetikoen inplikazioa frogatzen dute. Zehatz-mehatz 134 gene identifikatu dira hainbat buruko gaitzen garapenarekin zuzenki lotuta daudenak. Garapen nabarmenena eskizofreniaren kasuarekin izan da, izan ere honekin erlazioa duten 50 gene aurkitu dira. Bestalde, antsietate gaitzekin erlazioa duten 3 gene aurkitu dira.[24]
Tratamenduak
Historian zehar
Lehen psikiatrek era guztietako esperimentuak probatu zituzten pazienteei "laguntzeko", eta horietako asko eztabaidagarriak dira; adibidez, "dutxa", pazienteak ur izoztuko baldekada batekin harritzea.
XIX. mendean urarekin esperimentuak egiten hasi ziren eromena sendatzeko.
Batzuek iraganeko teknikak ere erabili zituzten, hala nola ibai baten erdian pazienteak uztea eta kostalderaino igeri egitera behartzea.
Premisa berarekin diseinatu ziren garai hartan zenbait asmakizun bitxi. Aulki birakaria da deigarrienetako bat. Joseph Guislain Belgikako psikiatriako aitzindariak sortu zuen. Makina horren bidez, hainbat modutan biratu zitekeen pazientea, haren odol-zirkulazioa aldatu eta lasaitzeko asmoz.
Hala ere, 1800ean elektroterapia hasi zen garatzen terapia mota bezala, eta arrakasta handiagoa izan zuen, gaur egun ere erabiltzen jarraitzen baita (baina askoz modu eraginkor batean).[25]
Lobotomien aurkako beste aditu-talde bat ere sortu zen: psikologoak. Sigmund Freud austriarra bezalako aitzindariak buru zituztela, lehen aldiz hasi ziren medikuak gaixoak entzuten, eta hauen azalpenak entzunda tratamendu onuragarriagoak garatu zituzten. Psikoterapiaren erabilera Lehen Mundu Gerraren ondoren zabaldu zen, gaur egun estres postraumatikoa deitzen diogunetik sufritzen zuten gizon asko tratatzeko.
XX. mendean, halaber, zenbait pilula antidepresibo garatu zituzten; horiei esker, buru-osasuneko arazoak zituzten pertsona asko beraien etxeetan hasi ziren tratamenduak jasotzen.[26]
Gaur egun sinestezina dirudien arren, paziente psikiatrikoak tratatzeko modu bortitzak hartu ziren, sartu aurretik pertsona asko hormetara edo oheetara lotuta baitzeuden. Hala ere, ikuspegi hori asko aldatu da, gaur egun, iraganean buru-nahasmenduak izan zituztenak tratatzeko erabili ziren moduak basati eta bortitz bezala aintzat hartzen dira.
Diagnosia
Diagnosi bat lortzeko hurrengo pausuak jarraitzen dira normalean:
- Historial klinikoa aztertu.
- Froga fisikoak eta laborategian aztertutako frogak.
- Ebaluazio psikologikoa, pentsamenduei, sentimenduei eta jokabideari buruzko galderei erantzuteko.
Batzuetan zaila da zehaztea buru gaitz espezifiko baten sintomak eta zerk eragiten dituen. Baina diagnosi zehatz bat lortzeko denbora eta ahalegina hartzeak tratamendu egokia zehazten lagunduko du. Zenbat eta informazio gehiago izan, orduan eta prestatuago egongo da subjektua osasun mentaleko profesionalekin lan egiteko eta sintomek zer adieraz dezaketen ulertzeko.
Buru gaitz bakoitzaren sintoma bereizgarriak Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders (DSM-5, nahasmendu mentalen Diagnostiko eta Estatistika Eskuliburua) delakoan zehazten dira. American Psychiatric Association (Psikiatriako Estatu Batuetako Elkartea) erakundeak argitaratu zuen. Osasun mentaleko profesionalek buruko arazoak diagnostikatzeko erabiltzen dute eskuliburu hori, eta aseguru-etxeek, berriz, tratamenduaren kostua ordaintzeko.
Gertuko norbait buruko gaitzen ohartarazpen goiztiarraren zantzuak esperimentatzen hasten duenean, arrisku-faktoreak eta -sintomak zeintzuk diren jakinda, horiek aldez aurretik maneiatzea gomendatzen da. Sarritan, senideak eta lagunak dira hasierako etapa horietan laguntzen lehenak. Beste osasun-arazo batzuetan bezala, sintomak ahalik eta lasterren tratatu behar dira, azpian dagoen gaixotasuna identifikatu behar da eta ekintza-bide egokia planifikatu behar dira osasun orokorrerako ibilbide batean.
Epidemiologia
Buruko gaitzak ohikoak dira. Munduan zehar, hiru pertsonatik batek bere bizitzako punturen batean hauetako bat jasan duela estimatzen da.[27] Bakarrik Amerikako Estatu Batuetan, biztanleriaren %46-ak momenturen batean buruko gaitz bat jasan duela estimatzen da.[28] Harvard-eko unibertsitateak egiten ari den inkestaren arabera, gehien ematen diren kasuak antsietate kasuak dira.[29]
Hainbat herrialdetan egindako inkestek, antsietatea betirako jaiste tasak %16,6-koak dira, ahala ere emakumeetan tasa hauek altuagoak izan daitezke.[30] Antsietatea jarraituz, betirako jasaten diren gaitzak depresioa %6,7-arekin eta bipolaritatea %0,8-arekin dira.[31]
2004. urtean Europa osoan eman zen ikerketak gutxi gorabehera biztanleriaren %25-ak bere bizitza osoan zehar DSM-IV kategoriako gaitzen bat jasateko aukera dute, non ondorengo gaitzak barneratzen dira: pertsonalitate gaitzak (%13,9), antsietate arazoak (%13,6) eta alkohol arazoak (%5,2). Urte bat geroago 16 Europar herrialdetan egindako inkestaren arabera, Europako pertsona helduen %27-ak 12 hilabeteko denboraldi batean gutxienez gaitz batez eraginak izaten dira.[32]
Ikerketa internazionalen azterketak eskizofreniaren bizi osorako iraunkortasun tasa %0,4 dela argitzen du. Tasa hau baxuagoa da herrialde behartsuagoetan.[33]
Pertsonalitate gaitzen ikerketak eskala txikiagora egin dira, beraz ez daude datu globalik gai honi buruz, ahala ere Norvegian egindako ikerketa batek bertan gaitz hauen iraunkortasuna %13,4-koa dela adierazten dute. Hala ere datu hauek ezin dira mundu guztira atxiki, izan ere kultura, egoera sozioekonomiko eta generoak datuetan aldaketa handiak eragiten dituzte.[34]
Nahiz eta kasu gehienetan gizon eta emakumeen buruko gaitzak antzekoak izan, emakumeek depresio maila larriagoak izateko joera dute. Hau buru-hilketa datuek konfirmatzen dute, izan ere 20-59 urte arteko emakumeetan depresio sakona 7. kausa ohikoena da. Depresio kasuak emakumeen buruko gaitzen %41,9-a da, gizonetan aldiz, bakarrik %29,3-a.
Erreferentziak
- «Esquizofrenia» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- «Depresión» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- «Trastorno bipolar» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- «Trastornos de la alimentación» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- (Ingelesez) Ahonen, Marke. (2019-03). «Ancient philosophers on mental illness» History of Psychiatry 30 (1): 3–18. doi: . ISSN 0957-154X. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- (Gaztelaniaz) Cala, Carlos. (2015-10-10). «Manicomios: una historia de dolor, abandono e incomprensión» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Txantiloi:ESPAINIARRA UN POCO DE HISTORIA. (2006). UN POCO DE HISTORIA. .
- Fernández Liria, Alberto. (00/2008). «La nueva actualidad de la salud mental» Revista de la Asociación Española de Neuropsiquiatría 28 (1): 3–5. ISSN 0211-5735. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- (Gaztelaniaz) «COVID-19: Cómo abordar tu salud mental durante la crisis» Mayo Clinic (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- (Gaztelaniaz) «Depresión» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Kendler, K S. (2012-01-10). «The dappled nature of causes of psychiatric illness: replacing the organic–functional/hardware–software dichotomy with empirically based pluralism» Molecular Psychiatry 17 (4): 377–388. doi: . ISSN 1359-4184. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Valk, Thomas H.. (2008). «Psychiatric Disorders and Psychiatric Emergencies Overseas» Travel Medicine (Elsevier): 367–377. ISBN 978-0-323-03453-1. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Hodgkiss, Dr Andrew; Leach, Dr Richard; Ranjith, Dr Gopinath. (2016-09). «Psychiatric diseases and emergencies» Oxford Medicine Online doi: . (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Jeronimus, B. F.; Kotov, R.; Riese, H.; Ormel, J.. (2016-08-15). «Neuroticism's prospective association with mental disorders halves after adjustment for baseline symptoms and psychiatric history, but the adjusted association hardly decays with time: a meta-analysis on 59 longitudinal/prospective studies with 443 313 participants» Psychological Medicine 46 (14): 2883–2906. doi: . ISSN 0033-2917. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Gabaldón Fraile, Sabel. (2006-07). «El duelo en el niño» FMC - Formación Médica Continuada en Atención Primaria 13 (7): 344–348. doi: . ISSN 1134-2072. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Jackson, Jessica R.; Eaton, William W.; Cascella, Nicola G.; Fasano, Alessio; Kelly, Deanna L.. (2011-08-30). «Neurologic and Psychiatric Manifestations of Celiac Disease and Gluten Sensitivity» Psychiatric Quarterly 83 (1): 91–102. doi: . ISSN 0033-2720. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Felice, Valeria D.; Moloney, Rachel D.; Cryan, John F.; Dinan, Timothy G.; OMahony, Siobhain M.. «Visceral Pain and Psychiatric Disorders» Modern Trends in Pharmacopsychiatry (S. Karger AG): 103–119. ISBN 978-3-318-05573-3. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Swiergiel, Artur H.; Juszczak, Grzegorz R.; Stankiewicz, Adrian M.. «Genetic and Epigenetic Mechanisms Linking Pain and Psychiatric Disorders» Modern Trends in Pharmacopsychiatry (S. Karger AG): 120–137. ISBN 978-3-318-05573-3. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Neurometabolic Disorders. Springer-Verlag (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Bonnot, Olivier; Herrera, Paula M.; Tordjman, Sylvie; Walterfang, Mark. (2015-05-19). «Secondary psychosis induced by metabolic disorders» Frontiers in Neuroscience 9 doi: . ISSN 1662-453X. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Bonnot, Olivier; Klünemann, Hans; Sedel, Frederic; Tordjman, Sylvie; Cohen, David; Walterfang, Mark. (2014). «Diagnostic and treatment implications of psychosis secondary to treatable metabolic disorders in adults: a systematic review» Orphanet Journal of Rare Diseases 9 (1): 65. doi: . ISSN 1750-1172. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- OTERO, L. M. R.; ÁLVARES, M. P. G.. (2020). «La Web como Espacio de Oferta/Demanda para Mujeres que Tienen Sexo con Mujeres (MSM) y Hombres que Tienen Sexo con Hombres (HSH)» Revista Latino-americana de Geografia e Genero 10 (2): 151–165. doi: . ISSN 2177-2886. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Logan, Alan C; Jacka, Felice N. (2014-07-24). «Nutritional psychiatry research: an emerging discipline and its intersection with global urbanization, environmental challenges and the evolutionary mismatch» Journal of Physiological Anthropology 33 (1) doi: . ISSN 1880-6805. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Gatt, Justine M.; Burton, Karen L.O.; Williams, Leanne M.; Schofield, Peter R.. (2015-01). «Specific and common genes implicated across major mental disorders: A review of meta-analysis studies» Journal of Psychiatric Research 60: 1–13. doi: . ISSN 0022-3956. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- (Gaztelaniaz) Casanova, Félix. La enfermedad mental y sus tratamientos en la Historia | Historias de nuestra Historia. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- (Gaztelaniaz) «¿Cómo se han tratado las enfermedades mentales a lo largo de la historia?» La Mente es Maravillosa 2019-08-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Leff, J.. (1987-05-01). «The Australian National University, National Health and Medical Research Council, Social Psychiatry Research Unit: Annual Report for 1986: World Health Organization: Collaborating Centre for the Epidemiology of Mental Disorders. Pp 34» Psychiatric Bulletin 11 (5): 178–178. doi: . ISSN 0955-6036. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Kessler, Ronald C.; Berglund, Patricia; Demler, Olga; Jin, Robert; Merikangas, Kathleen R.; Walters, Ellen E.. (2005-06-01). «Lifetime Prevalence and Age-of-Onset Distributions of DSM-IV Disorders in the National Comorbidity Survey Replication» Archives of General Psychiatry 62 (6): 593. doi: . ISSN 0003-990X. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Stokes, Cara Mangine. Characterization of Marital Violence Using Data from Six Countries in the World Health Organization World Mental Health Survey Initiative. West Virginia University Libraries (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Somers, Julian M; Goldner, Elliot M; Waraich, Paul; Hsu, Lorena. (2006-02). «Prevalence and Incidence Studies of Anxiety Disorders: A Systematic Review of the Literature» The Canadian Journal of Psychiatry 51 (2): 100–113. doi: . ISSN 0706-7437. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Waraich, Paul; Goldner, Elliot M; Somers, Julian M; Hsu, Lorena. (2004-02). «Prevalence and Incidence Studies of Mood Disorders: A Systematic Review of the Literature» The Canadian Journal of Psychiatry 49 (2): 124–138. doi: . ISSN 0706-7437. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Alonso, J.; Angermeyer, M.C.; Lepine, J.P.. (2004-06). «The European Study of the Epidemiology of Mental Disorders (ESEMeD) project: an epidemiological basis for informing mental health policies in Europe» Acta Psychiatrica Scandinavica 109 (s420): 5–7. doi: . ISSN 0001-690X. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Saha, Sukanta; Chant, David; Welham, Joy; McGrath, John. (2005-05-31). «A Systematic Review of the Prevalence of Schizophrenia» PLoS Medicine 2 (5): e141. doi: . ISSN 1549-1676. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
- Torgersen, Svenn; Kringlen, Einar; Cramer, Victoria. (2001-06-01). «The Prevalence of Personality Disorders in a Community Sample» Archives of General Psychiatry 58 (6): 590. doi: . ISSN 0003-990X. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
Ikus, gainera
- Buru asalduren eskuliburu diagnostiko eta estatitiskoa DSM