Buru abstraktu
Buru abstraktu (ingelesez: Abstract Head) Alexei Jawlensky margolariaren 1921 inguruko margolan espresionista da. Artistaren hasierako lana da, 1917an giza irudia margotzen hasi baitzen. Esku pribatuetan gordetzen da.
Buru abstraktu | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Alexei Jawlensky |
Sorrera-urtea | 1928 |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 36 () × 26,6 () cm |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Kokapena | |
Bilduma | ezezaguna |
Deskribapena
Margolanaren neurriak 30,8 x 24 zentimetro dira. Jawlenskyk olio teknika erabili zuen.
Lehen Mundu Gerraren amaieran (1918), Jawlensky "buru mistikoak" edo "santuen aurpegiak" marrazten hasi zen. Ilargiaren argia edo Barne begirada bezalako izenburu poetikoak jarri zizkien. Seriean lan egiten zuen Claude Monetek bezala, gai bakarrean kontzentratuta amaitu zuen. Haren itxurak, gutxi gorabehera, berdina izaten jarraitzen zuen, baina aldatu egiten zen pintzelaren erabileran, koloretan eta marrazkian.
Wassily Kandinsky ez bezala, Jawlensky ez zen inoiz abstrakzio hutsera mugitu eta beti naturan oinarritu zituen bere formak.[1]