Burtsitis
Burtsitisa[1][2] muskulu, hezur eta zurden artean dagoen likidozko poltsaren (bursa) hantura da. Burtsitis kasuak ukondo, eskumutur, aldaka, belaun eta orkatila aldean ematen dira. Lesio hori pairatzen dutenek min intentsoa jasaten dute, askotan, bat-batean agertzen dena. Kasurik ohikoenak belauneko eta olekranoneko (ukondoko) burtsitisa dira.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Burtsitis | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | artropatia, synovial, tendon or bursa disorder (en) , hantura eritasuna |
Espezialitatea | Errehabilitazioa Ortopedia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Ibuprofeno, indomethacin (en) eta Naproxeno |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | M71.9 |
GNS-9 | 727.3 |
DiseasesDB | 31623 |
MedlinePlus | 000419 |
eMedicine | 000419 |
MeSH | D002062 |
Disease Ontology ID | DOID:2965 |
Burtsitisa pairatzen duten gizabanakoen artean, ohikoa [3]da kirolariak edo egunerokotasunean ahalegin eta ariketa fisiko gogorrak egiten dituztenak aurkitzea, azken finean, burtsitisaren kausa nagusia, oro har, kaltetutako giltzaduraren gehiegizko erabilera edo erabilera desegokia baita.
Sailkapena
Burtsitis motak organismoan daukaten kokapenaren arabera sailkatzen dira[4]:
- Akiles zurdako aurrealdeko burtsitisa (Alberten gaixotasuna): orkatilaren aurrealdean agertu izan ohi da hantura, zurdaren eta orpoaren arteko loturan.
- Akiles zurdako atzealdeko burtsitisa: kalkaneo hezurraren mailan agertzen da hantura, eta arrunta izan ohi da emakume gazteetan, erabiltzen dituzten takoiak direla eta.
- Belauneko burtsitisa: belaunaren aurrealdean agertzen da mina.
- Aldakako burtsitisa:[5] kausa mekaniko baten ondorioz eman ohi da. Prebentzio gisa oinetako erosoak erabiltzea izan daiteke, ahal den heinean lauak direnak.
- Burtsitis subakromiala: sorbaldako burtsa subakromio subdeltoideoaren arazo inflamatorioa.
- Ukondoko burtsitisa: kubituaren eta larruazalaren artean agertzen da hanpadura. Olekranoneko burtsitis ere baderitzo.
- Eskumuturreko burtsitisa: eskumutur aldean agertzen da hanpadura, normalean, min handiarekin.
Etiologia
Burtsitisaren jatorriari erreparatuz, hainbat arrazoi aurkitu ditzakegu.
Kirolariak diren pertsonetan mugimendu arinak egiteagatik agertu daiteke; arrunki, muskulu hipertrofiatuak dituzten kirolarietan, hain zuzen. Beste kasu batzuetan, gertatu daiteke pisu gehiegi jasateagatik edo entrenamendu mailan pairatutako aldaketengatik ematea patologia, adibidez, maratoi baterako prestatzeko orduan.
Horretaz gain, kolpe, infekzio edo artritis erreumatoideek ere eragin dezakete, beste kasu batzuetan ezinezkoa izanik burtsitisaren kausa determinatzea.
Burtsitis kasu baten garapena pairatzen duen gizabanakoaren eta kausaren araberakoa da; hori dela eta, gomendagarria da erreumatologo batengana joatea, horrela berak beharrezko tratamendua martxan jarri dezan, burtsitisaren jatorria zein den jakin ondoren.
Diagnostikoa
Burtsitisaren diagnostikoa zehazteko, ohikoa da traumatologo edo erreumatologoak historia klinikoari buruz galdetzea eta azterketa fisiko bat egitea. Askotan, mina deskribatzeko eta minari buruzko informazioa emateko (noiz agertzen den, zenbat denboran zehar...) eskatzen du medikuak[6].
Horrez gain, medikuak beste irizpide batzuk ere jarraitu ditzake: X izpien bidezko erradiografia, mindutako eremua ukitu eta aztertu, erresonantzia magnetiko bidezko argazkiak, likido sinobialaren lagin bat hartzea aztertzeko...
Tratamendua
Tratamenduari dagokionez, ondorengo neurri hauek hartu daitezke[7]; hala ere, mediku espezializatu bat bisitatzea izango litzateke aukerarik onena, berak kasu espezifikoaren araberako tratamendua ezartzeko.
- Atsedena.
- Krioterapia: mindutako eremuan hotza aplikatzea 3-4 biderrez egunean.
- Sendagai edo farmakoak: batzuetan posible da minarentzako antihanpadura ez esteroideoak (AINE) hartzea, adibidez azido azetilsalizilikoa, ibuprofenoa, enantyuma edo naproxenoa.
- Oinarri fisikoak (ortopedia) bastoi bezalako bat erabiltzea erabilgarria izan daiteke.
- Fisioterapia edo osteopatia bidezko laguntza.
Kasu klinikoa[8]
Hospitale tertziario bateako erreumatologiako sailean eginiko diagnostikoak kontuan hartuz, ezaugarri klinikoak neurtzen dituen ebaluazio erretrospektibo baten araberakoa neurketak ondorengo hauek dira; 52 paziente ebaluatu ziren. Kasuen %36,5a, 29 pazientek, azaleko burtsitisa zeukaten, eta %63,5ak, 33 pazientek, sakoneko burtsitisa. Burtsitis sakonen %79,8a emakumeetan eman ziren, eta azaleko burtsitisen %84,2a, gizonezkoetan. Horiek frogatu ondoren beste ebaluazioa batzuk egin ziren, helburua burtsitisari buruzko ondorio onuragarri edota kaltegarri gehiago lortzea zela.
Ondorengo hau izan zen ateratako ondorio nagusia: sakoneko eta azaleko burtsitisaren desberdintasun etiologikoak erabilgarriak izan daitezke tratamendua aplikatzerakoan.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Traumatologia Hiztegia] [2017]
- «Bursitis» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
- (Gaztelaniaz) «Bursitis tratamientos, síntomas e información» CuidatePlus 2009-03-25 (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- «Bursitis» espanol.arthritis.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
- (Gaztelaniaz) Castañeda Sanz, Santos; Ibáñez Barceló, Mónica. (2007-04-01). «Bursitis trocantérea de origen infeccioso» Seminarios de la Fundación Española de Reumatología 8 (2): 106–112. doi: . ISSN 1577-3566. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).
- (Gaztelaniaz) «Bursitis: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
- «Tendinitis (Bursitis) Español» www.rheumatology.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
- (Gaztelaniaz) Rius Peris, J. M.; Abad Franch, L.; Alcañiz Escandell, C.; Chalmeta Verdejo, I.; García Llorente, F.; Alegre-Sancho, J. J.; Fernández Carballido, C.; Román Ivorra, J. A.. (2003-06-01). «Bursitis: análisis clínico de 52 casos» Revista Española de Reumatología 30 (6): 326–331. ISSN 0304-4815. (Noiz kontsultatua: 2019-03-20).