Burruntzian erre

Burruntzian erre kozinatzeko teknika bat da, osagaiari erditik haga bat sartzen zaio,  ondoren,   gas, ikatz edo bero elektriko  batera gerturatu,  alde guzietatik, bueltaka edo mugimenduan edukiz. Teknika hau, pieza handiak erretzeko erabiltzen da,  eta urtsua lortzea ez da erraza izaten. Zikiroa, arkumea, txerrikumea, basurdea, oreina, untxia, oilaskoa, txahal osoak edo zati handiak erabiltzen dira.

Osagaia, koipe eta gatzetan igurtzia + hagatxoan sartua + berora hurbildu+ bueltak eman
Oilaskoa burruntzian erretzen

Aholkuak

  • Tarteka busti edo ongailu desberdinen nahasketaz  igurtz daiteke, zapore berezia jaso dezan eta gutxiago lehor dadin.
  • Kontuz, bero gehiegi izan ez dezan, bestela kanpotik gehiegi txigortu eta barrutik gordinik geratzeko arriskua baitu.

Ikus, gainera

Sukaldaritza_liburua/Teknikak

Kanpo esteka

gastronomiavasca.net/eu/gastro

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.