Burroughston Broch
Burroughston Broch Eskoziako Orkadetako Shapinsay uhartean dagoen Broch bat da, hau da, Burdin Aroko gotorlekua. XIX mendean aurkitu zen eta egorea onean dago.
Egitura
Gotorleku zirkular honek kanpo diametroa 18 metrotakoa du, eta barnekoa 10 metrotakoa, lau metroko sendera duten harrizko hormak ditu beraz. Sarbidea ekialdean du eta 1'2 metrotako zabalera eta 1'8 metrotako altuera ditu.
Broch-aren barnean putzu sakon bat dago.
Historia
Ondoan dagoen Balfourreko gazteluaren lurretan egonik 1862an David Balfour koronelaren langileek egin zituzten indusketak George Petrie antikuarioaren gidaritzapean. Petrieren esanetan ez zuten ezer berezirik aurkitu, orein adarrak, idi eta erdien hezurrak eta harrizko zenbait ontzi baino ez.
Iruditegia
- Zaintzailearen gela.
- Barnealdea.
- Sarrera.
- Sarrera.
- Hormak.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.