Burong Pinggai Ayer
Burong Pinggai Ayer Bruneiko Brunei eta Muara barrutian dagoen mukim edo azpibarrutietako bat da, ur azpibarrutien taldea osatzen dutenetako bat.
Kokapena
Herrialdeko hiriburuaren bihotzean kokatua dago, Bandar Seri Begawanen bertan, Brunei ibaiaren uretan.
Mukim edo azpibarruti hau, ur herriaren zati da, egun, mukim edo azpibarruti bezala kontsideratua dena. Beste ur azpibarrutien ondoan dago, horietako gehienekin muga duelarik.
Mugak
Iparraldean, Sungai Kedayan mukim edo azpibarrutia du, hau ere, ur azpibarrutietako bat, Peramu eta Sungai Kebun mukim edo azpibarrutiak, beste bi ur azpibarruti, ekialdean, Lumapas mukim edo azpibarrutia hegoaldean, Kianggeh mukim edo azpibarrutia, mendebaldean, eta, azkenik, Tamoi ur azpibarrutia mendebaldean eta iparraldean.
Herrixkak
- Kampong Burong Pingai Ayer
- Kampong Lurong Dalam
- Kampong Pandai Besi A
- Kampong Pandai Besi B
- Kampong Sungai Pandan A
- Kampong Sungai Pandan B
- Kampong Pg. Setia Negara
- Kampong Pekan Lama
- Kampong Sungai Asam?