Burlatako jauregia
Burlatako jauregia edota Uranga jauregia (gaztelaniaz El Palacete de Burlada) Nafarroako Burlata udalerrian dagoen jauregi bat da. Gaur egun eraikinean jatetxe eta kafetegia daude.
Burlatako jauregia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Burlata |
Koordenatuak | 42°49′N 1°37′W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2008ko urtarrilaren 8a |
Arkitektura | |
Kokalekua
Kale Nagusiko 2. zenbakian dago. Iruñeko Beloso auzotik etorrita, Belosoko zubia igaro eta behin, Burlatako herrigunearen sarreran dago.
Historia
1902an Migel Uranga eta Benita Galdeano senar-emazteek heuren lurjabetzak bildu asmoz jauregia eta lorategiak eraikiarazi zituzten. Jauregiak Uranga jauregia izena jaso zuen. Jauregia Maximo Goizueta arkitektoak garaiko mugimendu modernistaren ereduei jarraituz diseinatu zuen.
1991an Burlatako Udalak erosi zuen. Ondoren eraikina zaharberritu egin zen.
Gaur egun jauregian jatetxea eta kafetegia daude.
- Aurrealdea.
- Xehetasuna.
Inguruan
- Belosoko zubia, Burlatako jauregitik hurbil eta Iruñeko Beloso auzorako bidean.
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Burlatako jauregia eta jatetxearen webgunea (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.