Buriatia
Buriatia edo Buriatiako Errepublika[1] (errusieraz: Респу́блика Буря́тия, translit.: Respublika Buriatia; buriateraz: Буряад Улас, Buryaad Ulas) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki. Baikal aintziraren eta Jablonovy mendikatearen artean dago. Mongoliako errepublikak mugatzen du hegoaldetik. 351.300 km²ko eremua du eta 2010ean 972.021 biztanle zituen[2]. Hiriburua Ulan-Ude da.
Buriatia | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Ereserkia | |||
Anthem of the Republic of Buryatia (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-BU | ||
Hiriburua | Ulan-Ude | ||
Head of the Republic of Buryatia (en) | Aleksey Tsydenov (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°48′N 109°20′E | ||
Azalera | 351.300 km² | ||
Mugakideak | Khövsgöl (en) , Bulgan Province (en) , Selenge Province (en) , Tuva, Irkutsk oblasta eta Zabaikalski kraia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 985.431 (2021) 920 (2018) | ||
Dentsitatea | 2,81 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera eta Buriatera | ||
Ordu eremua | Irkutsk Time (en) , UTC+08:00 eta Asia/Irkutsk (en) | ||
Matrikula | 03 | ||
egov-buryatia.ru |
Hiriburuaz gain, Babuxkin, Zakamensk, Kiakhta, Gusinooziorsk, Severobaikalsk dira hiri nagusiak[3].
Historia
Buriatia Errusiaren mende egon zen XVII. mendetik aurrera. 1918an sobietar erregimena ezarri zen. Japoniarrek (1918) eta amerikarrek (1919) hartu zuten, baina boltxebikeek berreskuratu zuten 1920. urtean.
Ekonomia
Buriatiako Errepublikak lurpeko aberastasun handiak ditu, burdina eta urrea, batez ere. Nekazaritzan laboreak, patata, azukre kanabera eta abere hazkuntza dira aipagarrienak. Metalurgia eta industria mekanikoa ere garrantzitsuak dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/02/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
- «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- Buriatia Berriaren Estilo Liburua. Berria.info
Kanpo estekak
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |