Burgundia Garaia
Burgundia Garaia edo Juraz honaindiko Burgundia (frantsesez: Bourgogne transjurane) Jura mendigunetik iparraldera dagoen Borgoinako zatia da, 888. urtean, Borgoinako Konderriarekin batera, Burgundia Garaiko Erresuma eratu zuena. Hegoaldean Burgundia Beherea zuen eta mendebaldean, Saona ibaiak bereizirik, Borgoinako Dukerria. 933an, Burgundia Garaia eta Burgundia Beherea bateratu ziren, Arlesko Erresuma sortuz[1].
Erreferentziak
- Frankish Kingdom of (Upper) Burgundy. historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-05-21).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.