Burgue-Erreiti

Burgue-Erreiti ([buʁ̞ɣue eʁeti]) Nafarroa Behereko udalerria da. 1999an, 112 biztanle zituen eta Agaramont eskualdean dago kokaturik.

Burgue-Erreiti
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Bergouey-Viellenave
AuzapezaJean-Pascal Larrodé (2008-2014)
Posta kodea64270
INSEE kodea64113
Herritarraburguetar-erreitiar
Kokapena
Koordenatuak43°25′22″N 1°03′24″W
Map
Azalera11,37 km2
Garaiera14 – 166 metro
Distantzia- km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria116 (2018:  1)
Dentsitatea10,99 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 15,62
Ugalkortasuna[1] 66,67
Ekonomia
Jarduera[1]% 84,62 (2011)
Desberdintasuna[1]% 14,76 (2011)
Langabezia[1]% 9,02 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 13,68 (2010)
Erabilera% 1,08 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1973

Geografia

Biduze ibaiak udalerria gurutzatzen du.

Udalerri mugakideak

Bearnorekin ere mugakidea da ekialdean.

Etxeak eta Auzoak

Historia

1973ko urtarrilaren 1ean, Burgue, Erango eta Erreiti herriak batu egin ziren udalerri bakar bat osatzeko. 1977ko azaroaren 15ean, Erango berriz bihurtu zen independente. Dena dela, Burgue eta Erreitik baturik jarraitzen dute gaur egun.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
339 348 373 403 418 449 460 444 383
185618611866187218761881188618911896
363 369 365 340 362 338 324 308 274
190119061911192119261931193619461954
354 335 280 224 191 180 184 173 149
196219681975198219901999200920142020
122 100 261 146 120 112 - - -

Oharra: 2005eko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da. 1968 arteko datuak Burgueri dagozkio, 1975ekoa Burgue-Erango-Erreitiri eta soilik hortik aurrerakoak dira egungo Burgue-Erreiti udalerrikoak.

Ekonomia

Udalerriaren ekonomiaren oinarria laborantza eta abeltzaintza dira.

Kultura

Jaiak

Herriko jaiak abuztuaren 15ean. Jai patronalak uztailaren amaieran.

Euskara

Burgue-Erreitiko euskara[2] Beskoitzeko hizkera[3] da, nafar-lapurteraren[4] barnean, sortaldekoa[5].

Ondasun nabarmenak

  • Agramondarrek XII. mendean eraikitako gaztelu baten aztarnak daude
  • Etxe zahar batzuk badaude (Sallahart 1585, Apathe 1673, Barnetche)
  • Zubi erromatarra Ipar Euskal Herriko beste zubi askoren moduan (Baigorrikoa kasu), nahiz eta izenean erromatarra dela izan, askoz berandukoagoa da. Lehen aipamenak XII. mendekoak dira eta aztarnarik zaharrenak XVII. mendekoak. Lau arkuz osaturikoa da eta Biduze gurutzatzen du.
  • Erreitiko zubi gaineko errota, XII. mendekoa hau ere, nahiz eta XVII. mendean berreraikia izan.
  • Garbitokiak
  • Donejakue eliza, XIII. mendekoa eta XIX. mendean berriztatua izan zen. Donejakue Bidearen ondoan dago kokaturik (bideetariko bat udalerritik pasatzen da) eta monumentu historiko dago izendatua, portiko erromanikoa dela eta. XV. mendeko sakristia, bi beirate (bakoitzean Donejakue eta Jeanne d'Arc daude irudikaturik).
  • Asuntzioaren eliza XIX. mendekoa da. Bertan hiru beirate, konfesategi bat, Via Crucis bat eta bost estatua daude zenbaturik Frantziako Kultura ministeriotik.
  • Hilerrian, hainbat hilarri diskoidal ikus daitezke.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Burgue-Erreiti sorterria - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  3. «Beskoitzekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  4. «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  5. «Sortaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).

Kanpo estekak

Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.