Burghfield
Burghfield Ingalaterrako Berkshireko herri eta parrokia zibil bat da. Mendebaldeko Berkshire barrutian integratuta dago, nahiz eta barrutiaren ekialdean dagoen, Readingetik oso gertu. Burghfield parrokia hiru eremu bereiziz osatuta dago: Burghfield Common, Burghfield Village eta Burghfield Bridge. Erromatarren garaitik habitatua izan da, eta landa- eta nekazaritza-historia du.
Burghfield | |
---|---|
herrixka | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-ekialdeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Berkshire |
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremua | West Berkshire |
Posta kodea | RG7 |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°24′40″N 1°02′31″W |
Azalera | 17.11 km² |
Mugakideak | Sulhamstead (en) |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 0118 |
Burghfieldeko elizan Richard Neville Salisburyko 5. kondearen alabastrozko irudia dago, Richard Neville, Warwickeko kondearen aita, Kingmaker-a (erregen egilea), York etxearen alde borrokatu zuena, bi arrosen gerran, eta Wakefield-eko guduaren ostean exekutatu zuten, 1460an. Hasieran Pontefract-en lurperatu zuten, baina bere semeak gorpua Bisham Abbey-ko familiaren mausoleora eraman arazi zuen eta bere irudia hilobi horretan altxatu zuten. Monasterioen desegitearen ondorioz Burghfieldera eraman zuten. Bere ondoan burukoa daraman andre baten irudia ez omen dator bat bere emaztea izateko data zuzenarekin, Bisham-en lurperatutako Salisburyko kondesa bat izan daitekeelarik.
Bere agintaldian arma atomikoen instalazio bat dago, Atomic Weapons Establishment (AWE) Burghfield izenez ezagutzen dena, buru nuklearren azken muntaketari, horien mantentzeari eta, azkenean, desegiteari dedikatua.