Burgu
Burgu[4] (ofizialki Elburgo / Burgelu) Arabako erdialdeko udalerri bat da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Izen bereko herria da udalerriko herriburua, haren mendebaldean dela, Dulantzi ibaiaren eskuin ertzean. Gasteiztik 12 bat kilometro ekialdera dago.
Burgu | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Burguko erdigunea | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Lautada | ||||||||||
Izen ofiziala | Elburgo/Burgelu | ||||||||||
Alkatea | Maria Natividad Lopez de Munain Alzola (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01192 | ||||||||||
INE kodea | 01021 | ||||||||||
Herritarra | burguar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°50′58″N 2°32′45″W | ||||||||||
Azalera | 32,09 km2 | ||||||||||
Garaiera | 615-878 metro | ||||||||||
Distantzia | 12 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 638 (2023) 9 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 41,84 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 23,06 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 48,28 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 84,27 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -2,74 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 4,98 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 28,84 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 6.27 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1337 | ||||||||||
Webgunea | http://ayuntamiento.elburgo-burgelu.com |
Geografia
Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Leintz-Gatzaga (Gipuzkoa).
- Hegoaldean: Bernedo.
- Ekialdean: Barrundia eta Dulantzi.
- Mendebaldean: Arratzu-Ubarrundia eta Gasteiz.
Historia
Burguren sorreraren agiria galduta dago. Hala ere, geroko agiriek hiribilduaren foru-agiria 1337koa zela argitzen dute, alboko Dulantzi sortu zen urte berekoa.[5]
Banaketa administratiboa
Zazpi herrik osatzen dute udalerria:
Demografia
Tradizionalki nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Burguk biztanle asko galdu zituen XX. mendearen bigarren erdialdean. 1990eko hamarkadatik aurrera, berriz, garraiobideen hobekuntzak eta Gasteizen hazkundearen eraginak bultzatuta, biztanle berriak erakarri zituen Burgura.
Burguko biztanleria |
---|
Politika
2011ko udal hauteskundeak
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Burguko alkatea EAJko María Natividad López de Munain Alzola da.
Burguko udalbatza | |||||
Alderdia |
Burguko udalbatza | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 2 / 7 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Alkateak
Hauek izan dira Burguko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[6] | |
Moises Diaz de Mendibil Lopez de Uralde[6] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Domingo Ruiz de Azua Saez de Gordoa[6] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Francisco Javier Valladolid Ladron de Gebara[6] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Alfredo Alday Lopez de Maturana[6] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pedro Fernandez de Lapeña Lopez de Lacalle[6] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pedro Fernandez de Lapeña Lopez de Lacalle[6] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria Natividad Lopez de Munain Alzola[6][7][8] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria Natividad Lopez de Munain Alzola[6][9][7][8] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria Natividad Lopez de Munain Alzola[6][7][8] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria Natividad Lopez de Munain Alzola[6][7][8] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria Natividad Lopez de Munain Alzola[6][7][10] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea[11] | |
Maria Natividad Lopez de Munain Alzola[12][10][13] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Ondasun nabarmenak
- Burguko bolatokia, Kultura Ondasun sailkatua. Herriko Eliza Nagusiaren absidetik hurbil dagoen eraikina da. Oina errektangulu formakoa da eta, hormak, harlangabez eginak. Sabaia, egurrezkoa. Aurreko aldea, hegoaldean, zabalik du eta, bertan, egurrezko hiru zutabe. Zutabeen oinetan, harri bana eta zapata bana. Teilatuak bi aldetara jotzen du eta teilatu gaineko hegia sarrerarekiko paraleloki jarria dago, zutabe lodi batzuez eutsita[14].
- Burguko 19. etxea, Kultura Ondasun sailkatua. Herriko ipar-ekialdean dago, errepidetik gertu. Oin errektangularra du eta bi solairu, behekoa eta lehena. Fatxada nagusian, beheko solairua portikoduna da: harrizko zutabeak, fuste ildokatu eta zutabeburu dorikodunak. Goiko aldea, adreiluz eta egurrez itxita dago. Teilatuak bi aldetara jotzen du eta, teilatugaina, fatxada nagusiarekin paraleloan jarria da. Teilatuko hegalen azpiak zuburuz teilatuta daude.[15]
- Burguko Pikuta, Kultura Ondasun sailkatua. Herriko plazan dagoen monumentua da, zutabea, lau harmailaren gainean eta prisma formako oinarria duena. Egurrezko oinarri soila, fuste laua eta zutabeburu dorikoa du. Gaineko aldean puntan bukatutako osagai konikoa du. Gaur egun, haize-orratza eta burdinazko gurutzea ditu gainean[16].
- Argomaizko paradore edo ostatua. Pizkundeko eraikin handi batean dago, Larreatarren jauretxean, hain zuzen. 1978tik dabil ostatu moduan.
- Natibitatearen eliza, XIII. mendeko abside aurregotiko bat duena.[17]
- Arraraingo San Joan baseliza, XII. mendekoa.
- Burguko bolatokia
- Burguko San Pedro parrokia
- Burguko San Pedro parrokiako ataria, XVI. mendekoa
- Burguko pikota
- Arraraingo San Juan baseliza
Garraioa
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
Bestalde, La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia Burguko Argomaiz herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- Euskaltzaindia: 150. araua: Arabako herri izendegia.
- (Gaztelaniaz) «Introducción histórica sobre la concesión de privilegios de villazgo», Burguko Udalaren webgunea.
- «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- (Gaztelaniaz) «La alcaldesa más veterana de Álava dejará el cargo para ser directora foral de Medio Ambiente» El Correo 2019-07-20 (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
- «"Emakumeon lana ez da gizonek daramaten ildoa errepikatzea" - Araba» Alea 2019-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
- (Gaztelaniaz) «Por orden de la señora alcaldesa.» El Correo 2008-04-27 (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
- (Gaztelaniaz) «EH Bildu refuerza su poder municipal en la Llanada alavesa» Diario de Noticias de Álava 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
- (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
- «EH Bildu nagusitu da Lautadan, Aguraingo alkatetza eskuratuta - Lautada» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
- (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- Burguko bolatokiaren izendapena EHAAn
- Burguko 19. etxearen izendapena EHAAn
- Burguko Pikutaren izendapena EHAAn
- Portilla, Micaela Josefa. (1967-2001). Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria. I - IX Publicaciones del Obispado de Vitoria y de la Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal de Vitoria.
Ikus, gainera
- Araba
- Arabako udalerrien zerrenda
- Arabako Lautadako kuadrilla
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Arraraingo San Juan ermita - Bisita birtuala
- (Gaztelaniaz) Burguko Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Elburgo/Burgelu», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Datuak: Q1382246
- Multimedia: Elburgo-Burgu / Q1382246
- Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Burgu