Burdingintza
Burdingintza edo siderurgia burdina eta honen aleazioen metalurgia da.
Historia
Siderurgiaren historia historiaurrean hasten da. Aurkitutako lehenengo burdinazko tresnak K.a. 5. milurtekokoak Iranen eta K.a. 2. milurtekokoak Txinan, meteoritoetako burdin-nikelez eginda daude. Oraindik ez da ezagutzen noiz hasi zen mineraletatik, burdinaren urtzea, baina K.a. 2. milurtekoaren bukaeran burdina Txinatik Saharaz hegoaldera ekoizten zen. Burdina forjatuaren erabilera K.a. 1. milurtekoan ezaguna zen. Erdi Aroan zehar urtutako burdinatik burdin forjatua egiteko metodoak aurkitu ziren, fintzeko forjak erabiliz. Prozesu guzti hauetarako erregai modura egur-ikatza beharrezkoa zen.
Arrabioak baino karbono gutxiago eta burdin forjatuak baino gehiago duen altzairua, Antzinaroan ekoiztu zen lehenengoz. Burdin barren zementazio prozesuaren bidez, altzairua ekoizteko metodoak XVII. mendean asmatu ziren. Industria Iraultzan, egur-ikatza gabe burdin barrak ekoizteko moduak aurkitu ziren eta gerora altzairua ekoizteko erabili ziren. 1850ko hamarkadaren bukaeran Henry Bessemer altzairua egiteko prozesu berri bat asmatu zuen, prozesu honetan airea urtutako arrabiotik pasaraziz altzairu gozoa ekoiztuz. Hau eta XIX. mende eta aurrerako prozesuek burdin forjatuaren ekoizpenari bukaera eman zioten.
Hematite eta meteorito burdina
Aurkitu diren burdin gailu goiztiarrenak hematitez eginda daude, Egiptoko Khormusanenank k.a. 35.000. Egiptoko paleolitoa k.a. 30.000. urtean bukatzen da. Khormusatarrek tresna aurreratuak animalien hezurrekin ere garatu zituzten, ez zuten bakarrik harriekiko menpekotasuna.
Askoz geroago, metala, lurrera iristen diren meteorito guztien %6 hartzen duen, burdin-nikel meteoritoetatik ateratzen zen. Iturri hau askotan ziurtasun osoz identifika daiteke material horren ezaugarri kristalino bereziak direla eta (Widmanstatten irudiak), metala hotzean eta tenperatura baxuetan lantzen denean mantentzen baitira. Tresna hauen artean Iranen, K.a. 5. milurtekoan aurkitutako beira-aleak eta K.a. 4000. urteko Antzinako Egiptoko eta Sumerreko apaingarriak eta lantza puntak daude. Meteorito burdina K.a. 2. milurtekoan Aizkora Txinatar batean ere aurkitu zen.
Erabiera goiztiar hauek orokorrean erabilera zeremoniala edo apaingarria zuten. Meteorito burdina oso eskasa da eta metala seguru aski oso garestia, agian urrea baino garestiagoa. Hasierako Hititek Asiriatarrekin burdina (meteoritoetakoa edo urtutakoa) zilarrarengatik, 40 aldiz gehiagoko pisuarekin, trukatu zutela ezaguna da.
Meteorito burdina (kontaktatu baino lehenagoko) Ipar Amerikan tresna moduan erabiltzen zuten. 1000. urtea inguru hasita Groenlandiako Qaanaaqko jendeak arpoiak, labanak eta ahodun beste tresnak York lurmuturreko meteoritoetatik egiten hasi ziren. Normalean metalezko ilar tamainako zatiak hotzean kolpatzen ziren diskoak bihurtu arte eta gero hezurrezko euskarri batean bateratzen ziren. Tresna hauek Artikoko beste jendeekin trukatzeko ere erabiltzen ziren: Yorkeko lurmuturreko meteoritoarekin egindako tresnak handik 1.600 kilometroetara aurkitu izan dira. Robert Peary, Amerikako esploratzaileak, meteoritoko zatirik handiena New York hiriko Historia Naturaleko Museo Amerikarrera eraman zuenean, 1897an, oraindik 33 tona inguru pisatzen zuen. Meteorito burdinaren erabilera beranduetako beste adibide bat K.o. 1000 inguruko Suedian aurkitutako zeio bat da.
Meteoritoak zerutik erortzen direnez, linguista askok uste dute ingelesezko iron hitza (OE isern), Europako iparraldeko eta mendebaldeko hizkuntz askotan antzekoak dituena, “jainkoak” esan nahi duen aisar hitz etruskotik datorrela. Aurrekoa horrela izango ez balitz ere, hitza zelta edo hizkuntz italikoen forma aurre-proto-germaniarren mailegua izan daiteke.
Burdin hutsa
Egoera metalikoan dagoen burdin hutsa oso gutxitan agertzen da, bakarrik arroka basaltiko batzuetako inklusio moduan. Meteorito burdinaz gain, Groenlandiako Qaanaaqko jendeak Disko uharteko burdin hutsa erabili zuten.
Burdinaren urtzea eta Burdin Aroa
Burdinaren urtzea – oxidatutako burdin mineraletatik burdin erabilgarriaren erauzketa – kobrea eta eztainuarena baino zailagoa da. Metal hauek eta bere aleazioak hotzean landu edo labe sinpleetan urtu eta moldeetan sartu ahal badira ere, urtutako burdina beroan landu behar da eta bakarrik bereziki diseinaturiko labeetan urtu daiteke. Beraz ez da arraroa gizakiak burdin urtuaren teknologia bereganatzea brontzearen metalurgiaren milurteko batzuk igaro arte.
Burdinaren urtzea aurkitu zen data eta lekua ez da ezagutzen, alde batetik oso zaila delako ezberdintzea nikel duten burdinetatik atera den metala eta beroan landutako meteorito burdina. Nabaritasun arkeologikoa erdi ekialdeko zonaldean kokatzen du, K.a. 3. milurtekoan Brontze Aroan zehar. Hala ere, burdinazko tresnak oso urriak izan ziren K.a. XII. mendea arte.
Burdin Aroa definitzen da altzairuzko tresna eta armak modu zabal batean erabiltzeagatik, brontzezkoekin batera edo hauek ordeztuz. Trantsizioa denbora ezberdinetan gauzatu zen leku ezberdinetan, teknologia mundu zaharrean zehar hedatzen zen heinean. Mesopotamia K.a. 900. urterako Burdin Aroan zegoen. Nahiz eta Egiptok burdinazko tresnak ekoizten zituen, brontzea nagusi izan zen KA 663. urtean asiriarren konkista arte. Erdi Europan Burdin Aroan K.a. 500. urtea inguru hasi zen eta India eta Txinan K.a. 1200 eta 500 urteen inguruan. K.a. 500. urtea inguru Nubia burdina ekoizle eta esportatzaile nagusi bat bilakatu zen. Hau, burdinazko armak erabiltzen zuten, asiriarrek Egiptotik kanporatu eta gero izan zen.