Burdinazko Dibisioa
Burdinazko Dibisioa (alemanez: Eiserne Division) 1919an sortutako armada bat izan zen, Alemaniako bolondresez osatuta. Burdinazko Dibisioa Baltikoan borrokatu zuen, Alemaniar Inperioa lurrak okupatu eta gero. Hasieran Reichswehrren agindupean egon zen, eta 1920an 16.000 gizonez osatuta zegoen gutxi gorabehera.
Burdinazko Dibisioa | |
---|---|
Mota | Freikorps |
Sorrera | 1919 |
Deuseztatzea | 1920 |
Herrialdea | Alemania |
Unitate nagusia | Mendebaldeko Errusiako Bolondresen Armada |
Ideologia | Armada Zuria |
Gerrak eta guduak | |
Battle of Cēsis (en) |
Burdinazko Brigada
Lehen Mundu Gerra amaitu eta gero, alemaniar 8. armada, boltxebikeengandik ihesean zebilen Ekialdeko Baltikoan. Armadaren ihesia babesteko 1918ko azaroaren 29an Burdinazko Brigada sortu zen, 600 bolondresez osatuta.
Riga hiriaren babesa, Baltische Landswehr (Baltikoko Dukerri Batuaren armada) eta Burdinazko Dibisioaren objektiboa, porrot erraldoia izan zen eta 1919ko urtarrilaren 3an Letoniako Errepublika Sozialista Sobietikoa ezarri zen. Boltxebikeen armada gehien bat Letoniako Errifledun Dibisioaren gizonez osatuta zegoen. Urtarrilaren erdialdean ia Letonia osoa kontrolpean zuten eta Prusia inbaditzeko planak egiten ari ziren. Hau ez gertatzeko Herritarren Komisarioen Kontseiluak errekrutamendu masiboa agindu zuen.[1]
Hasieran tropa gaizki entrenatuak Libau-n (Liepāja) setiatuta zeuden, erregairik gabe eta munizio gutxirekin.
Burdinazko Dibisioaren sorkuntza
Urtarrilaren 16an Kumme koronelak Josef Bischoff jeneralari dibisio propioa sortzeko botereak ematen zizkion. Erabaki honek tropak erretiratzea debekatzen zuen eta geratzen ziren 300 gizonen-taldea "Burdinazko Dibisioaren" izenpean osatv zuten. Laguntza iristean, taktika berriak ere erabiliz, erasoa gelditzea lortu zuten Windau (Venta) ibaiaren alboan, frontea denbora batez egonkortuz. Momentu berdinean, boltxebikeek bestelako arazoei aurre egin behar zieten, frontea ahulduz.
Otsaila hastean 6. Erreserbako armadak operazioak hasi zituen Kurlandian. Libauko (Liepāja) agintaritza, Burdinazko Dibisioa, Erreserbako armadak eta Guardia dibisio bat Rüdiger von der Goltz generalaren aginpean gelditu ziren. Martxoaren hasieran Mitaurantz (Jelgava) ofentsiba bat garatu zuten eta Olaine herria okupatu zuten, Lehen Mundu Gerran okupatutako posizio bera. Maiatzaren 22an Riga errekuperatu zuten Baltische Landswehren laguntzarekin. Porrot honengatik Boltxebikeek Letoniatik alde egin zuten.
Hala ere, Dibisioa Andrievs Niedra eta Kārlis Ulmanisen arteko gatazkan ere sartuta zegoen; lehenengoak Letonia pro-alemaniar bat nahi zuen eta bigarrena Estoniarekin aliatuta zegoen. Tropek Boltxebikeen aurka beste ofentsibarik eratu behar ez zutenez, Ententearen agintaritzaren eta Reich-aren baimenarekin, bost batailoi eta hiru artilleria bateria berri Letonian sartu ziren. Wendeneko Guduan jasotako galerak ezin izan zituzten sustainatu, eta gainera bolondres askok boltxebikeak borrokatzeko soilik eman zuten izena, orduan, borrokatzeari uko egin zioten. Rigatik alde egin eta gero Burdinazko Dibisioa Olainen ezarri zen berriro.[1]
Konposizioa
1919ko udan 14.000 gizon inguru izatera handitu zen. Hiru infanteria erregimentuz eta artilleria erregimentu batez osatuta zegoen, zalditeria eta hornidura zerbitzuak ere bazituzten.
Bolondresek akordio bat sinatu zuten Baltikoko herrialdeetan lurrak orekatzen laguntzen zuten hilabete bakoitzerako eta Letoniako herritartasuna bermatzen laguntzeko. Reicheko mezulariz, soldadu ez profesionalez, abokatuz, langabez eta hainbat jende motaz osatuta zeuden.
Hainbat iheslari eta gizatxar sartu ziren armadan, Alemaniatik alde egiteko baina gehienak kanporatuak izan ziren eta Alemaniara birbidaliak. Dibisioaren ideologia nagusienak atzerakoismoa, monarkismoa eta nazionalismoa ziren.
Borrokak bi aldeetatik etengabe egon ziren eta heriotza zibil ugari eragin zituzten. Presoek sarritan lapurtzen edo hiltzen zuten. Aurrealdearen atzean gertatutakoak ezin ziren gelditu. Riga hartu eta gero, Burdinazko Dibisioak egindako ankerkeriek atzerrian sentsazioa eragin zuten. Feldendarmeriaren gainkarga kontuan hartuta, benetako epaitegi militar bat ezarri behar izan zen.
Estatu Baltikoen ebakuazioa ofizialki 1919an hasi zen arren, Burdinazko Dibisioak jende gehiago errekrutatu zuen, eta horretarako, Alemanian errekrutamendu leku klandestinoak ezarri zituzten.[1]
Errusiar Askatasun Armadarako defekzioak
Hainbat alemaniarrek Dibisioetatik alde egin zuen Pavel Bermondt-Avalov atamanaren agindupean jartzeko eta boltxebikeak beste fronteetan borrokatzera joateko. Mendebaldeko Errusiako Bolondresen Armada sortu zen eta Lituaniara bidali ziren Rigatik pasatu eta gero; nominalki Armada Zuriaren agindupean jarri ziren.[1]
Burdinazko dibisioan jarraitzen zuten guztiak 1919ko abenduan Memel-en sartu ziren, eta handik Alemaniara jo zuten.
Dibisioaren desegitea
Alemanian sartu zirenean dibisioa desegin zen. Alemaniako agintariek amnistia eman zieten Letonian egindako krimenengatik eta Reichswehrrean sartu ziren batzuk; beste batzuk Berlineko fabriketara edo Pomeraniara joan ziren, abeltzain moduan lan egitera.
Kide ospetsuak
- Heinz Guderian (2. mailako ofiziala 1919ko apiriletik abuztura)
- Rudolf Berthold
- Bruno Loerzer
- Kurt Andersen
Erreferentziak
- (Alemanez) von der Goltz, Rudiger. (1920). Meine Sendung in Finnland und im Baltikum. Leipzig: Koehler.
Bibliografia
- Alemanez
- Hagen Schulze, Freikorps eta Republik, Boppard, 1969
- Josef Bischoff, Die Lette Front 1919, Berlin, 1935
- Von der Golz, Meine Sendung, Finlandian eta Baltikum, Leipzig, 1920
- Erich Balla, Landsknecht wurden wir ..., Berlin, 1932
- Gustav Noske, Von Kiel eta Kapp, Berlin
- Lituanieraz
- Peniķis jauna, Latvijas atbrīvošanas kaŗa vēsture ISBN 9984-19-951-7
Kanpo estekak
- (Ingelesez) The Iron Division axishistory.com orrian.