Burcharderen uholdea
Burcharderen uholdea edo Bigarren Grote Mandrenke (behe-saxoieraz /ɣroːtə mandrɛŋkə/ ahoskatua; danieraz: anden Store Manddrukning, euskaraz: «bigarren gizonen itotze handia») 1634ko urriaren 11 eta 12 arteko gauean gertaturiko zikloi estratropikala izan zen. Ipar Itsasotik zetorren sagailo zikloniko itzel batek Nordfriesland garbitu zuen.
Burcharderen uholdea | ||
---|---|---|
Mota | sagailo zikloniko | |
Honen izena darama | Burchard I (en) | |
Denbora-tarte | 1634ko urriaren 11 - 1634ko urriaren 12a | |
Kokaleku | Dithmarschen North Frisia (en) , Ipar itsasoa | |
Pertsona hilak | 11.500 | |
Suntsituak | Strand (en) | |
Dikeak gainditu, kostalde osoa eta milaka lagun arrastaka eraman (8.000 eta 15.000 pertsona artean itota)[1] eta kalte material katastrofikoak eragiten zituen. Halaber, Strand uhartearen zatirik handiena (1362an beste ekaitz-marea batek sortua) suntsitua geratu zen eta Nordstrand eta Pellworm eta zenbait Halligen uharte eratu zituen (hamar uharte alemaniar, dike babeslerik gabe).
Ekaitzak iraun zuen bitartean, ura Ribeko katedraleko pulpitura iritsi zen, eta horma horietako batean itsasgoraren markak oraindik ikus daitezke.
Anna Ovena Hoyer poeta ebanjelikoak Apokalipsiaren hastapenentzat hartu zuen.[2]
Erreferentziak
- (Alemanez) Riecken, Guntram. (1991). Hinrichs, Boy; Panten, Albert eds. Flutkatastrophe 1634: Natur, Geschichte, Dichtung. (2. argitaraldia) Neumünster: Wachholtz, 11–64 or. ISBN 978-3-529-06185-1..
- (Alemanez) Hinrichs, Boy. (1985). «Anna Ovena Hoyer und ihre beiden Sturmflutlieder» Nordfriesisches Jahrbuch 21: 195–221..