Buranovskie Babuxki

Buranovskie Babuxki (errusieraz: Бурановские бабушки [bʊˈranəfskʲɪ(j)ɪ ˈbabʊʂkʲɪ], udmurteraz: Брангуртысь песянайёс, Brangurtyś pesänajos [brangurˈtɨɕ peɕanaj'jos], euskaraz: «Buranovoko amonak») udmurterazko folk musika taldea izan zen, 1970an sortua eta 2018an desegina. 2012an Errusia Eurovision Abesti Lehiaketan ordezkatu zuen Bakun Party for Everybody abestiarekin[1][2].

Buranovskie Babuxki
Taldekideak 2011n
Datuak
JatorriaBuranovo, Udmurtia Errusia
Musika motaFolk
Urteak19702018
Taldekideak
Anna Prokopieva
Valentina Serebrennikova
Jekaterina Antonova
Lehengo taldekideak
Jelizaveta Zarbatova
Grania Baisarova
Alevtina Begixeva
Zoia Dorodova
Galina Koneva
Valentina Piatxenko
Olga Tuktareva
Jekaterina Xkliaieva
Natalia Pugatxova
Informazio gehigarria
IMDB: nm5081465 Facebook: buranovskije.babushki Twitter: BBabushki VK: id172326347 Youtube: UCwjiw8eVpxphqfHJYgduzAA Spotify: 41SQL9YPQa81fLAAZ6nHwk iTunes: 529100719 Last fm: Бурановские+бабушки Musicbrainz: 328056e7-a317-49ac-9655-5e06ed2eedc2 Discogs: 2701562 Allmusic: mn0002932762 Deezer: 4188610 Edit the value on Wikidata

Historia

Buranovskie Babuxki taldea Udmurtiako Buranovo herrian sortu zen. 2010erako taldekideen batez besteko adina 70 urtekoa zen. Errepertorioaren oinarria udmurterazko abesti herrikoiak dira[3].

Lehen aldiz, taldea hasi zen abeslari ospetsuen abestien udmurterazko bertsioak egiten 2008an, Udmurtiako Estatuko Filarmonikoan Ama Hizkuntzaren Egunaren ospakizunean Boris Grebenstxikov eta Viktor Tsoiren abestiak udmurteraz abestu zituztenean. Harrezkero, behin eta berriz, prentsan eta telebistan arreta-objektu bihurtu ziren[4][5][6][7].

2012an Errusia Eurovision Abesti Lehiaketan ordezkatu zuten Bakun Party for Everybody abestiarekin. Udmurteraz eta ingelesez abestu zuten eta bigarren postuan gelditu ziren[1][2].

2014ko urtarrilaren 2an, Sotxiko Olinpiar Jokoetako zuzi-erreleboko eramaileetako bat Galina Koneva izan zen, Buranovskie Babuxki taldeko 75 urteko kidea[8].

2014an, Ksenia Rubtsova ekoizleak jatorrizko kideen kontratua amaitu zuen eta 8 kide berri kontratatu zituen, besteak beste, Anna Prokopieva, Jekaterina Antonova eta Valentina Serebrennikova. Kide berriak Udmurtiako hainbat herritakoak dira[9].

2016an Joensuuko (Finlandia) Laula kanssain musika jaialdian aritu ziren[10].

Kideak

  • Alevtina Begiveva (j. 1958)[11]
  • Grania Baisarova (j. 1949)[11]
  • Galina Koneva (j. 1938)[11]
  • Jekaterina Xkliaieva (j. 1937)[11]
  • Jelizaveta Zarbatova (1927–2014)[11][12]
  • Natalia Pugatxova (1935–2019)[11][13]
  • Olga Tuktareva (j. 1968)[11]
  • Valentina Piatxenko (j. 1937)[11]
  • Zoia Dorodova (j. 1940)[11]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Eurovision 2012: 'Buranovo Grannies' to represent Russia» BBC News 2012-03-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-09-28) (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  2. (Ingelesez) «Grand Final. Events Baku 2012» Eurovision Song Contest jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-05-10) (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  3. (Errusieraz) «Бабушки вернулись с "Евровидения"» РИА Новости 2010-03-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-05-29) (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  4. (Errusieraz) Абаж, Иннокентий. «Бурановские бабушки» Netlore jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-03-15) (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  5. (Errusieraz) Яшина, Юлия. «Бурановские бабушки» споют в ижевском зоопарке» Известия Удмуртской Республики 2011-02-25 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-04-29) (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  6. (Errusieraz) ««Бурановские бабушки» по-удмуртски «зажгли» в Нарве» BaltInfo 2009-10-15 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-04-29) (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  7. (Estonieraz) Sikk, Rein. «Udmurdi vanaemad laulavad rokki» Eesti Päevaleht 2009-05-25 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-05-28) (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  8. (Errusieraz) Норский, Валерий. «Олимпийский огонь пронесла "Бурановская бабушка"» Rg.ru 2014-01-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-02) (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  9. (Errusieraz) ««Бурановских бабушек» заменили на молодых» KM.ru 2014-09-29 (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  10. (Errusieraz) ««Бурановские бабушки» выступили в Йоэнсуу на фестивале» Daily Карелия 2016-08-08 (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  11. (Ingelesez) «Buranovskiye Babushki (Russia)» Esckaz jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-07-22) (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  12. (Errusieraz) Зайнуллин, Евгений. «Ушла из жизни автор песен «Бурановских бабушек»» Комсомольская правда 2014-01-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-16) (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  13. (Errusieraz) «"Бурановская бабушка" Наталья Пугачева скончалась незадолго до дня рождения» Вести.ru 2019-11-26 (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.