Bulgariera
Bulgariera[1] (български, ˈbɤ̞ɫɡɐrski ahoskatua) Bulgarian eta Serbia zein Ukrainako inguru batzuetan mintzatzen den hizkuntza indoeuroparra da. Zehazki, Bulgaria, Dobrudja, Hego Valakia eta Besarabian hitz egiten den hizkuntza hego-eslaviarra da. Mazedonia, Grezia eta Turkian ere bulgarieraren dialekto bereziak mintzatzen dira.
Bulgariera | |
---|---|
български език | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Bulgaria, Ukraina, Moldavia, Serbia, Mazedonia, Grezia, Turkia eta emigrante taldeak |
Hiztunak | 13 milioi inguru |
Rankinga | 88. hizkuntza mintzatuena |
Ofizialtasuna | Bulgaria, Europar Batasuna |
Eskualdea | Balkanak |
Araugilea | Bulgarieraren Zientzia Institutua |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak balto-eslaviar hizkuntzak Eslaviar hizkuntzak Hegoaldeko eslaviar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, hizkuntza azentuala, hizkuntza fusionatzailea, adjective-noun (en) ![]() ![]() |
Denbora gramatikalak | orainaldia, past imperfect (en) ![]() ![]() ![]() |
Modu gramatikalak | admirative (en) ![]() |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, bokatiboa, akusatiboa eta datiboa |
Alfabetoa | Bulgarian alphabet (en) ![]() ![]() |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | bg |
ISO 639-2 | bul |
ISO 639-3 | bul |
Ethnologue | bul |
Glottolog | bulg1262 |
Wikipedia | bg |
Linguasphere | 53-AAA-hb |
ASCL | 3502 |
IETF | bg |
Alfabetoa
Karaktere zirilikoz idazten da:
А а /a/ | Б б /b/ | В в /v/ | Г г /g/ | Д д /d/ | Е е /ɛ/ | Ж ж /ʒ/ | З з /z/ | И и /i/ | Й й /j/ |
К к /k/ | Л л /l/ | М м /m/ | Н н /n/ | О о /ɔ/ | П п /p/ | Р р /r/ | С с /s/ | Т т /t/ | У у /u/ |
Ф ф /f/ | Х х /x/ | Ц ц /ʦ/ | Ч ч /tʃ/ | Ш ш /ʃ/ | Щ щ /ʃt/ | Ъ ъ /ɤ̞/, /ə/ | Ь ь /◌ʲ/ | Ю ю /ju/ | Я я /ja/ |
Historia
![](../I/Bulgarian_dialects_by_Todor_Bozhinov.png.webp)
Alfabeto zirilikoz idatzia, bulgariera zaharra (IX-XI. m.) Ekialdeko Elizako hizkuntza eslaviar ofiziala izan zen eta eragin handia izan zuen gainerako hizkuntza eslaviar handien garapenean. Bulgariar literaturak ospe handia hartu zuen mundu eslaviar osoan XIV. mendera arte. Otomandar Inperioaren zapalkuntzak (1396-1878) eten zuen literatur aberastasun hori eta abertzaletasunak XIX. mendean indar berezia hartu arte, bulgarierak ez zuen berriro literatura higikunderik izan.
Bulgariera moderno batua
Bulgariera moderno batua XIX. mendean sortu zen. Tradizio aberatseko hiztegiaz gainera, bulgariera modernoak grezieratiko, turkieratiko, errusieratiko eta frantsesetiko maileguak hartu ditu nagusiki.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |