Bulet

Testugintzan, maketazioan, bulet esaten zaio testua antolatzeko erabiltzen diren puntu borobil, karratu txikitxo, edo antzeko ikur txikiari. Ingelesetik, bullet, ia bere horretan mailegatutako hitza da. Euskaraz bala bezala itzul zitekeen baina Euskaltermen-eta bulet hitza hobetsi dela ikus daiteke[1].

Wikipediako artikulu askotan topa daitezke zenbakiak (gure adibide honetan artikuluko erreferentziak zenbakiekin daude zerrendatuta) eta buletak. Irudiko adibidean 'Ikus, gainera' ataleko zerrenda buletekin antolatuta dago. Testu antolatzaile grafikoak dira.

Buletak testuak arintzeko erabiltzen dira. Argibide testu batean, esate baterako, eginbeharrekoak horrela zerrendatu daitezke, elkarren ondoa, segida horizontal batean: egin A, egin B, egin C, egin D...

Edo buletak erabiliz:

  • egin a
  • egin b
  • egin c
  • egin d
  • [...].

Erreferentziak

  1. Euskalterm bilaketa: EN bullet > EU bulet (4). www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.