Bulería
Bulería, gaztelaniazko bullería hitzetik eta hori bulla (euskaraz, iskanbila) edo burlería hitzetatik (euskaraz, iseka), Jerez de la Fronterako flamenko aldaerarik tipikoena da, orokorrean zortzi silabako hiru edo lau bertsoduna.
Ezaugarriak
Buleríak flamenkoko aldaera alai, jaitsu eta iskanbilatsu bat da. Bere erritmo azkar eta konpas berbikoiztuagatik bereizten dira, beste kantu batzuk baino egokiagoa dena iskanbila eta txaloak egiteko. Jai flamenko oro amaitzeko erabiltzen den dantza da (non, zirkuluerdi bat osatuz eta banan banan, interpreteak musika lanaren zati bat dantzatzera irteten diren).
Buleríak soleátik datoz, honen lehen interpretea zen Loco Mateok hala amaitzen baitzituen bere soleare edo soleák. Bere kantu iskanbilatsuagatik, orokorrean dantzatzeko modukoa bereizten dira, bere jatorria XIX. mendearen amaieran dagoelarik. Euren erritmo azkar eta konpas berbikoiztuagatik bereizten dira, alaitasun oihuak eta iskanbila ahots adierazkorrak beste edozein estilok baino egokiago onartzen dituena. Euren tonalitatea nagusia edo txikia izan daiteke. Alabaina, flamenkoenak (atximurka gehienekoak) doriar moduan daude. Bulería, kanturako zein gitarrarako aldaerarik konplexuenetako bat da.
Interprete aipagarriak
Beste batzuen artean honako cantaorrak aipa daitezke:
- Terremoto de Jerez
- Camarón de la Isla
- La Paquera de Jerez
- José Mercé
- Fernando de la Morena
Honako gitarristak ere aipa daitezke:
- Manuel Moreno Junquera "Moraíto Chico"
- Manuel Morao
- Paco de Lucía
- Tomatito
- Paco Cepero
- Diego del Morao