Bulego
Bulegoa informazioa ekoitzi, jaso, komunikatu eta oro har prozesatu egiten den lantokia da. Bulego lanaren antolaketaz arduratzen den arloa bulegotika da. Bulegariak dira bulegoetan lan egiten duten pertsonak.
Bulegoaren helburu nagusia bulegariei lana egiten laguntzea da. Bertako lan-eremuak bulegoko ohiko jardueretarako erabiltzen dira normalean, hala nola irakurketa, idazketa eta ordenagailu lanetarako. Hauek dira bulego motak[1]:
- prestakuntza gunea;
- talde lanerako bulegoa;
- hitzaldi-gela;
- negozio-prozesuen azpikontrataziorako gunea;
- aldi baterako erabilerarako bulegoa.
Bulego-eraikina bulegariek erabiltzeko diseinatutako espazioak dituen merkataritza-eraikin bat da. Bulego-eraikinen helburu nagusia administrazio- eta kudeaketa-eskaintza ematea da.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «9 Office Types You Probably Don’t Know About» Medium.com.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.