Bukhis
Bukhis edo Bakha, Ra eta Osirisen haragitzetzat hartzen den zezenak jasotzen duen izena da. Monturen ka ere bazen. Ugaltze boterea eta lurraren emankortasunarekin lotuta zegeon egiptoar mitologian.
![](../I/Relief_Boukhis.JPG.webp)
- Izen egiptoarra: Bakh, Bakha. Izen greziarra: Bukhis
Ikonografia
Gorputz zuri eta buru beltzeko zezen bat bezala irudikatua zen, uraeus batekin, eguzki diskoa eta bi luma garaiekin; baita zezen burudun gizon bezala ere.
Gurtza
Hermontisen gurtzen zen "Mendietako eta ilunabarreko" zezen bezala. Baita Medamuden ere. Bere lurperatze tokia Bukheum deitua zen, eta orakulu bat zuen; 1927an aurkitu zuten Robert Mond eta U. B. Emeryk.
Makrobiok, Bukhisi buruz, ordu bakoitzean kolorez aldatzen zela dio.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.