Bujarueloko mendatea
Bujarueloko mendatea, aragoieraz: Puerto de Buixaruelo eta frantsesez: Port de Boucharo edota Port de Gavarnie, Pirinioetako Bujaruelo ibarra eta Gavarnie artean dagoen mendate bat da, Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Sobrarbe eskualdea eta Frantziako Pirinio Garaiak departemenduko Bigorra eskualdea elkarlotzen ditu. 2.260 metroko garaieran dago.
Bujarueloko mendatea | |
---|---|
Geografia | |
Altuera | 2.270 m |
Mendikatea | Pirinioak |
Lurraldea | Pirinio Garaiak |
Mendatera Huescako probintziatik bidezidor batez igotzen da, aldiz, Gavarnietik D-923 errepidearen luzapen bat den bide batetik etor daiteke.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.