Bujanda

Bujanda[1] Arabako ekialdeko Kanpezu udalerria osatzen duten bost herrietako bat da. 2007ko erroldan, 16 biztanle ditu. 1965 arte, Antoñana udalerriaren barruan zegoen.

Bujanda
 Euskal Herria
Bujandako ikuspegia
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaAraba
Administrazioa
Posta kodea01128
Geografia
Koordenatuak42°41′N 2°24′W
Garaiera615 m
Demografia

Kokapena eta geografia

Kanpezuko kontzeju txikiena da Oteorekin batera. Izki ibaiaren ertzean dago, zeinari herritarrek Aguamayor esaten zioten. Erreka horren maldetan, magal itzaltsu eta okerrenean dagoela ematen du herriak, haranaren azpialdetik begiratuta ezkerrean. Eskuineko aldean egin balute, hegoaldeko eguzkira begiratzen duten maldetan legoke Bujanda, bain badu beste azalpen bat du kokapenak: Eliza ondotik, berdin ikusten da alde batera Santikurutze eta bere gaztelu/elizaren muinoa (eskualdeko herri nagusia); eta beste aldera begiratuta Korresko gaztelua zegoen haitza. Bujanda bien artean dago estrategikoki, Gaztela eta Nafarroa konektatzen dituen Arabako “etorbide/haran” honetan talai paregabea[2].

Demografia eta biztanleria

Bujandako biztanleria
20002001200220032004200520062007
2121181718171616

Kanpezuko kontzejuetan erabili ohi diren goitizenetan, Bujandakoei Charrines esaten diete (Oteokoei bezala, bide batez)[2].

Ondasunak

Jasokundearen Andre Mariaren eliza, XIII. mendeko ataria daukana, da herriko eraikin nabarmena. Kanpandorrea XVII eta XVIII mendeen artean eraiki zuten Joan Larreak eta Joan Bautista Arbaizak. Barruan, San Faustoren erlikiak daude, gorpu ustelgabea nonbait. Eliza ondoko plazatxoari kanposantua esaten diote herrian.

Armarri ederrak dituzten etxe batzuk ere badira (Polencho etxea, adibidez, 17. mendekoa), eta latsagi bat ere bai.

Herriko kaleetako batek Urdai Gutxi izena du, juduen auzoa edo etxe multzoa bertan zirelako seinale.

San Faustoren istorioa

San Fausto da herriaren zaindari, eta ikurra, eta jaien ardatza (mugituta dituzten arren dataz, urriko lehen astera). Santuaren gorpu ustelgabea gordetzen da elizan.

Nekazarien ikur den santu mitiko bat da San Fausto, han-hemenka alegia desberdinak sortu dituena. Bujandakoaren kasuan, duela 1.400 urte inguru Katalunian bizi izan zen santua izan zen, eta han agindua emana zuen, hiltzen zenean igo zezatela asto baten gainera, eta eraman zezala astoak atseden hartu beharreko puntu batera. Nonbait Kataluniatik abiatu ziren astoa eta Faustoren gorpua, eta Bujandaraino iritsi. Herriko maldetan, hiru aldiz belaunikatu zen astoa (zurezko hiru gurutze daude puntu horietan 21. mendietan); eta hirugarren belaunikatzearekin, han utzi zuen gorpua astoak. Puntu horretantxe dago eliza eraikia, eta barruan San Faustoren gorputz ustelgabea[2].

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
19aAlda
Santikurutze
KontrastaUribarri HaranaDone Bikendi HaranaOteoOrbisoBujandaAntoñanaAlda
Santikurutze
19bSantikurutzeBernedoAngostinaKintaDurruma KanpezuBujandaSantikurutze

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren onomastika datutegia (azken berrikuspena: 2010-03-10)
  2. Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).

Bibliografia

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.