Bujacoko dorrea
Bujaco dorrea Caceres (Extremadura, Espainia) hiriko sinbolo ezagun bat da, vertako Plaza Nagusian dagoen eraikin deigarriena. Caceresko alde zahar monumentalaren ipar-mendebaldeko sarbidea babesteko funtzioa izan zuen bere garaian.
Bujacoko dorrea | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Extremadura |
Probintzia | Cáceresko probintzia |
Udalerria | Cáceres |
Koordenatuak | 39°28′31″N 6°22′16″W |
Izena
Dorrearen izena, agian Abu Ya'qub kalifarenetik dator, dorrearen eraikitzailea hura izan baitzen Al-Andalusen garaian. Beste batzuek lotzen dute izena buhaco hitzarekin: trapuzko panpina esan nahi du honek, eta 1820 eta 1962 artean dorrearen goialdean kokatua egon zen estatua erromatar bati (Genio andrógino estatua) izen horrekin deitu ohi zitzaion hirian.
Deskribapena eta historia
Eraikin guztiz arabiarra da arkitekturan, oinplano karratukoa, berrerabilitako harlandu erromatarren gainean eraikia. Funtsean harlangaitzezkoa da, eta ertzetan harlanduzkoa du. Almohade garaiko beste eraikin militar asko bezala, dorrea harresiarekin arku indartsu batek lotua egin zen. Almenadun erringla batek errematatzen du, eta hiru matakan ditu, bi alboetan, eta beste bat aurrean, baina azken hau geroago gehitua. Mendebaldean, Plaza Nagusira begira, Foruen Balkoia esaten zaion dago dago, 16, mendekoa da eta boluta-mentsulekin eta armarriarekin apainduta dago. Dorreak 10 m-ko aldea eta 25 m-ko altuera du.
Dorre hau da 12. mendeko almohadeek hiria berreraiki zutenekoa. Tropa kristauak Caceres lehenengo aldiz 1169an hartzeko gai izan zirenean, eraikuntza hori erabli zuten beren onurarako, baina denbora gutxian berrskuratu zuten musulmanek 1173ko udaberrian, sei hilabeteko setio baten ondoren Bujacoko dorrea izan zelarik da zaldun kristauek defendatutako azken gotorlekua. Almohadeen kalifak 40 defendatzaile exekutatzeko agindu zuen setioa gainditzean.
Dorreak birmoldaketak izan ditu denboran zehar. 1672tik 1791ra bitartean, udaletxeko erlojua zegoen bertan, eta horregatik Erlojuaren dorrea ere deitu zioten. Mende amaieran, erloju hori San Mateo dorrera eraman zuten, eta, ondoren, beste bat jarriko zuten Bujacon, 20. mendearen erdialdera arte. 1820an tenplete txiki bat eraiki zuten dorrearen almenarrean, hiriko Genio andrógino estatua barruan zuela. 1963an hasi kendu zuten tenpletea eta estatua, eta beste aldaketa batzuk egin ziren: itxuraren aldetik, dorrearen kareztatzea kendu zuten eta horrela harlangaitza bistan geratu zen. Azken birmoldaketa horrek Erdi Aroko kutsua eman zion, garai hartan Caceresen egin ziren erreformetan ohikoa zena.
21. mendean erabilera publikorako erabiltzen da dorrea. Caceres hiriko "hiru kulturen" interpretazio zentro bat dago bertan.[1]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Centro de Interpretación de las Tres Culturas de la Torre de Bujaco» Turismo Cáceres 2018-01-16 (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko Wikipediako «orre de Bujaco» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-11-13ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.