Buhen
Buhen, Kushen (Nubia)n dagoen finkapen bat da, non, Egiptoko faraoiek, euren herrialdearen hegoaldeko muga defendatzeko eta Nilotik, egungo Sudanetik Antzinako Egiptoko hegoalderaino zihoan merkataritza ibilbidea kontrolatzeko gotorleku garrantzitsu bat eraiki zuten.
Antzinaroa
Tinitar garaian datatutako antzinako finkapen bat lurpetik atera zen, baina Egiptoko Antzinako Inperioaren garaitik hasi zen, Buhen, merkataritza arloan garrantzia izaten, bereziki Kefren faraoiaren erregealdian, Egiptoko IV. dinastian, eskualdea bereziki balioztatu zuena bere dioritazko harrobiengatik, nondik Gizako bere hil multzoko estatuentzako beharrezko harria aterako duen.
Baina Egiptoko XII. dinastian izango da, lehenik Sesostris I.arekin, eta, ondoren, Sesostris III.arekin, Egiptoko Inperio Ertainaren garaian, bere behin betiko itxura hartuko duen garaia. Egundaino iritsi zaizkigun antzinako egiptoarrek eraikitako gotorlekuen adibiderik hoberena eta multzorik handienetako bat da, bere harresi bikoitz almenatuarekin eta benetako harresituriko hiri itxura ematen zioten bere lubakiekin.
Egiptoko bigarren tarteko aroan, Nedyeh izeneko tokiko printze bat, egiptoarren mende egotetik askatuko da, eta bere erresuma propioa sortuko du, Asuandik, Niloren bigarren urjauziraino hedatuko dena, eta Buhen pentsatu zuen hiriburu bezala. Hiksoekin aliatuko da, Egiptoko XVII. dinastiako tebastar printzeen eragina mugatzeko, nortzukin, garai hartan, borrokan hasi zen.
Kamosek aurrera egin eta Nedyehren tropak garaitu zituen, Buheneko gotorlekua zaharberritu zuen, non hilarri oroigarri bat altxatu zuen, honela, Behe Nubiako erresuma honi amaiera emanez. Orduan, eskualdea, azkenik, Egiptoren eraginpeko gunean sartu zen, laugarren urjauzitik haratago hedatuko zena. Buhenek, Egiptoko Inperio Berrirarte aurrera egingo du, Egiptoko XVIII. dinastiako faraoiek Horusen santutegia edertu zuten, bereziki, Hatshepsutek, Tutmosis III.ak eta Amenofis II.ak.
Berraurkikuntza eta salbamendua
Tokia, XIX. mendean aurkitu zen, baina noiz behinka baino ez zen indusi, eskualdea, urek mehatxatu zuten arte, Asuango presaren eraikuntzaren ondorioz. Erreskate misioetako indusketek, orduan, Buhen berraurkitu zuten, bere aletegi, kuartel, bere Horusi eskainitako tenpluarekin, baita gobernariaren egoitzarekin ere. Hondarrik garrantzitsuenak eraman ziren, mantentzeko, bereziki, tenpluko baxuerliebeak, tokia, inguruan eraikitako beste gotorleku batzuk bezala, Nubiako monumentuak salbatzeko nazioarteko kanpainaren baitan, eta Sudango Museo Nazionalean daude egun, Khartum hirian.
Beste hondakin batzuk erremediorik gabe galdu ziren ordea, eta Nasser lakuaren uren hondoan daude.