Buduburam

Buduburam Ghanako errefuxiatu-zelai bat da, Akkra hiriburutik 44 kilometrora dagoena. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak (UNHCR) 1990an zabaldu zuen, eta etxea zen Liberiako 12.000 errefuxiaturentzat.[1] Ihes egin zuten bere herrialdetik Liberiako Lehen Gerra Zibilean (1989–1996) eta Liberiako  Bigarren Gerra Zibilean (1999–2003), horrez gain, beste errefuxiatu batzuk Sierra Leonakoak ziren hango gerra zibileko (1991-2001) iheslariak. Liberiako eta nazioarteko GKE talde eta boluntario-erakundeak dira zelaiko antolatzaileak. Lehen hezkuntzako Carolyn A. Miller eskolak ia 500 haur hartzen zituen.[2]

Buduburam
Iheslarien esparrua
Administrazioa
Estatu burujabe Ghana
Region of GhanaCentral Region
District of GhanaGomoa East District
Geografia
Koordenatuak5°32′N 0°28′W
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Sorrera1990

Bilboko Athletic-en jolasten duen Iñaki Williams futbolariaren gurasoak errefuxiatu-zelai honetan elkar ezagutu zuten, ama Liberiakoa eta aita ghanatarra.[3]

2017an 42.000 baino gehiago dira zelaiko errefuxiatuak, gehienak Liberiakoak dira, eta oraindik jasotzen ditu errefuxiatu berriak aldizka.

2011ko otsailean, Ghanako Informazioko ministroak adierazi zuen Buduburam ez zela beharrezkoa, eta biztanleek pentsatu beharko zutela Liberiara itzultzeko, edo Ghanako beste nonbaiten bizi izatera joateko.[4]

Erreferentziak

  1. Boiko-Weyrauch, Anna. (2009-12-3). «Future of Liberian Refugees in Ghana Uncertain» voanews.com.
  2. .
  3. Lafont, Romain. (2015-12-13). «La panthère basque» L'Equipe.
  4. .

Kanpo estekak

Geografia
Ghana
Artikulu hau Ghanako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.