Budogia

Budogia, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. 2000 metroak aise gainditzen ditu Budogiak. Izan ere, Nafarroako bigarren mendia da garaierari dagokionean. Hala ere, Hiru Erregeen Mahaiatik hain hurbil izanik, badirudi apur bat zokoraturik gelditzen dela. Bere itxura muturbeltz eta gaindigaitzak ere zerikusia izanen du bazterketa horrekin. Ondorioz, gailur honetarainoko bideak urri eta bihurri izaten dira. Errazena Mahaiko lepora iristen dena da. Eskalada erraz baina zorabiagarri batek (II) gailurrean kokatuko gaitu zuzenean. Beste aukera bat Mahaiko bidean ere hasten da. Belagoako Txokoko bidea eta Linzakoak bat egiten duten kairn erraldoian bidetik atera eta Budogiako gandorra hego-mendebaldetik inguratuko dugu bidexka batetik. Handik aurrerakoa gandorraren gainaldetik ibiltzea izanen da, bidetik kanpo batzuetan eta kairn urriren laguntzaz. Azken aukera bat Belagoako Txokoan hasi eta Larreriako lepoan barrena egiten duena da. Bide luzeak Ukerdiren oinetaraino eramanen gaitu. Bertan bidea utzi eta zuzenean ekinen diogu Ukerdi eta Budogiaren arteko sakanari. Behin lepoan, gainez gain igoko gara gandorreraino.

Budogia
Datu orokorrak
Garaiera2.370
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°55′08″N 0°44′06″W
MendikateaLarrako mendigunea
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Budogia, http://www.euskal-herria.org/.

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.