Bubastis
Bubastis[1] (antzinako grezieraz: Βούβαστις, Boubastis edo Βούβαστος, Boubastos; egiptoeraz, Pi-Bastit «Basteten hiria»; hebreeraz, Pibeseth; egun Tell Basta) Behe Egiptoko antzinako hiria zen, Bastet jainkosaren omenez eraikia. Egiptoko hiriburu izan zen, Tebasen ordez, XIX. dinastiaren garaian (K.a. 1314 - K.a. 1200); Une gorena Xexonk I.aren erreinaldia izan zen (K.a. 950). Persiarrek suntsitu zuten K.a. 352. urtean. 1887-1889 urteetan egindako indusketek agerian utzi zuten Herodotok aipaturiko tenplu handia (K.a. 4.000 inguruan eraikia). Tenplu horretan egiten ziren Basteten ohorezko ospakizunak.
![](../I/GraniteBlockShowingCapturedForeignTowns-BritishMuseum-August19-08.jpg.webp)
Ramses II.aren erreinaldian mendean hartutako hiriak irudikatzen dituen inskripzioa.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.