Bryant Myers
Bryan Robert Rohena Pérez, izen artistikoz (Carolina, Puerto Rico, 1998ko apirilaren 5a) abeslari eta konpositorea da. Reggaetoia eta trap latinoa abesten du.
Bryant Myers | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bryan Robert Rohena Pérez |
Jaiotza | Carolina (en) , 1998ko apirilaren 5a (25 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | Puerto Rican Spanish (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, abeslaria eta kantugilea |
Izengoitia(k) | Bryant Myers |
Genero artistikoa | Latin trap (en) Reggaetona |
Musika instrumentua | ahotsa |
bryantmyers.net | |
Biografia
Bryan Myers Lomo Alta, Carolina, Puerto Ricoko auzo batean jaio eta hazi zen, zonalde arriskutsu batean: kale eta kalexka[1]
“Batzuetan ez genuen gosaltzen ezta bazkaltzen, nire amak ezin zituen oinetako berriak erosi, horrek diru asko irabazteko gogoak pizten zizkiten nire familia mantendu ahal izateko. Nire ama eta nire anaiak ezer ez galtzeko”. Bryant Myers argentinako hedabideei egindako elkarrizketa batean. Infobae.
Abestiak idazten hasi zen bere etxean ikasten ari zenean, geroago Jose M Lazaro Dr. ikastetxean ikasketak utzi zituen bere musika ibilbidea jarraitzeko. lann izeneko anai bat du. Saskibaloia asko gustoko du, txikitatik praktikatzen duelako.
Bera kristautasun fedean sinisten zuen. 2013an grabatzen hasi zen eta bere sare sozialetan bideoak igotzen zituen instagramen, youtuben… Baina 2015an ofizialki musika munduan sartu zen.
Musika ibilbidea
Hasiera
Bere lehenengo etapan artista bezala, kolaborazio bat egin zuen eta remix batzuk argitaratu zituen. Bryant Myers 2010-20ko hamarkadaren erdian “trap latino” estiloa difunditu zituzten abeslarien artean dago.
Genero berri hauek, azken hamarkadan komertzialki gehien hazi dena izanik, musika mota hau eskatzen zuten trap-entzule berrien harrera eragin zuen Bryant Myersek. Myers eta trapa paraleloki definitu ziren.
Arrakastak
16 urte zituenean bere lehenengo abestia argitaratu zuen, “Esclava”[2] izenekoa. Abesti hau ikastolan idatzita dago, goiz horretan bere lehengusua aurkeztu zuen, Luis Beauchamp Llanos; Artistikoki Anonimus izena moduan ezaguna 2015ean abestia elkarrekin kaleratzea erabaki zuena. «Esclava-k» orain 360 millio bisita ditu.
2016an musika ibilbidea jarraitu zuen, "Cuatro Babys" abestiarekin. Maluma, Noriel eta Juhnerekin kolaboratuz.
Gaur egun abeslari oso famatu bat da eta hainbat abesti gehiago argitaratu ditu.
Diskografia
Estudioko albumak
- 2018: La oscuridad
- 2020: Bendecido
Elkarlaneko albumak
- 2019: Cambio de Clima ( Miky Woodz- egaz)
- 2023: KR & Bryant MA (Kevin Roldán-egaz )
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Hadad, Por Camila. (2017-07-06). «La conmovedora historia de vida de Bryant Myers, el pionero del trap» infobae (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
- (Gaztelaniaz) Bryant Myers. 2023-11-14 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).