Bruz
Bruz (bretainieraz Bruz) Ille eta Vilaine departamenduan dagoen Bretainiako udalerria da, Bro Roazhon lurralde historikoan. Rennes hiriaren metropoli eremuaren barnean dago. 2012ko erroldaren arabera 16.670 biztanle ditu.
Bruz | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Bretainia | ||||||||||
Departamendua | Ille eta Vilaine | ||||||||||
Barruti | Renneseko barrutia | ||||||||||
Izen ofiziala | Bruz | ||||||||||
Posta kodea | 35170 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 48°01′29″N 1°44′45″W | ||||||||||
Azalera | 29.95 km² | ||||||||||
Mugakideak | Saint-Jacques-de-la-Lande, Chartres-de-Bretagne, Chavagne, Goven, Guichen, Laillé eta Pont-Péan | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 19.651 (2021eko urtarrilaren 1a) 561 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 656,13 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Września udalerria | ||||||||||
ville-bruz.fr |
Geografia
Rennes hiritik 14 kilometro hegoaldera dago. Vilaine ibaiaren ibaiadarrek zeharkatzen dute herria, aipagarrienak Seiche eta Boël dira.
Historia
neolito garaian populatua izan zen, hori erakusten dute herrian dauden bi menhirrek.
Redones leinu zeltiarraren lurraldea zen erromatarrek okupatu zuten arte. Rennes eta Rieux arteko errepide erromatarra bertatik pasatzen zen. Mendeetan zehar Bruz biztanleria txikia zuen nekazal eremu bat izan zen.
1730an Pont-Péan meategia ireki zen jarduera ekonomiko berria ekarriz. 1787-88 artean tentsio une larriak bizi izan ziren burges eta nobleen artean, berehala Frantziako Iraultza ekarriko zutenak. XX mendea hasterako 1000 langile zituen meategiak eta herria ere handitzen hasi zen.
Bigarren Mundu Gerraren barnean Rennes bonbakatzera zihoazen hegazkinek Bruz ere jo zuten eta kalte larriak eragin zizkioten 1944ko maiatzaren 8an. Gerraren ondoren hiriaren berreraikuntza hasi zen
Iruditegia
- Udaletxea.
- Carcé gaztelua.
- Cicé gazteluaren hondarrak.
- Saint-Armel etxaldea.
- Cas Rougé menhirra.
- Boël ibaia.