Bruno Munari

Bruno Munari (1907ko urriaren 24a - Milan, 1998ko irailaren 30a), italiar diseinatzailea eta artista izan zen.

Bruno Munari

Bizitza
JaiotzaMilan, 1907ko urriaren 24a
Herrialdea Italia
 Italiako Erresuma  (1907ko urriaren 24a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1998ko irailaren 30a)
HeriotzaMilan, 1998ko irailaren 29a (90 urte)
Hobiratze lekuaMilango monumentuzko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea, eskultorea, argazkilaria, margolaria, diseinatzaile grafikoa eta artista grafikoa
Lantokia(k)Milan
MugimenduaFuturismoa
concrete art (en) Itzuli

Discogs: 2403105 Edit the value on Wikidata

XX. mendeko artearen, diseinu industrialaren eta grafikoaren protagonista esanguratsuenetarikotzat jotzen da. Munarik oinarrizko ekarpenak egin zituen hainbat eremuetan (pintura, eskultura, zinematografia, diseinu industriala, diseinu grafikoa…). Haurtzaroan jolasen bitartez emandako garapenaren inguruan, alde anitzeko ikerketa eratu zuen. Ikerketa hau, Ikusmenezko mugimenduaren, argiaren, fantasiaren eta sormenaren arloetan eratu zuen hain zuzen ere.[1]

Bizitza

Bruno Munari Milanen jaio zen, baina bere haurtzaroa eta nerabezaroa Badia Polesinen pasatu zituen. 1925ean Milanera bueltatu zen. Bertan, bere osaba ingeniariarekin lan egiteko.

1927an, Marietti eta mugimendu futuristarekin harremanetan jarri zen, hainbat museotan erakusketak aurkeztuz. Hiru urte geroago, Ricardo Ricas Castagnedirekin kidetu zen, zeinekin diseinatzaile grafiko bezala egin zuen lan 1938ra arte.

Munarik futurismoaren aro goiztiar batean hartu zuen parte. Mugimendu honetan parte hartu izanagatik, soma daitezke bere umorearen zentsua eta bere arintasuna.  Mugimendu honetan Munarik sortutako obra esanguratsuenak honako hauek dira: Aireko Makina (Machinna Aerea, 1930), artearen historiako lehen sakelekoa, eta Alferreko Makina (Machinne inutil[2] , 1933).

1939tik 1945era diseinatzaile grafiko bezala egin zuen lan Mondadori editorialarentzat, eta aldi berean, Tempo aldizkariarentzat zuzendari artistiko bezala. Bestalde, bitartean, haurrentzako literatura idazten hasi zen. Gehienbat bere seme Albertori zuzendutako ipuinak idatzi zituen.

1940ko hamarkadaren amaieran AKM (Arte Konkretuaren Mugimendua) eratu zuen. Mugimendu honek abiapuntu bezala balio du arte abstraktu italiarren laginen analisian, “Arteen sintesia” sortuz, ohiko pinturari komunikazio instrumentu berriak txertatuz, eta industria-gizonei eta artistei, erakutsiz, posible dela artearen eta teknikaren arteko baterakidetasuna.

1947an, Munarik “Concavo-convexo” eskultura sortu zuen. Honako obra hau 1949an Lucio Fontanak Galleria Naviglion, Milanen, aurkeztutako giro beltzaren aurrekari gisa jotzen dute adituek. Eskultura hau, urte haietan arteak jorratu zituen gaien seinale nabariena da. Arte mota honen mireslea aholkatuta dago, ez bakarrik era adimentsu batean, baizik eta zentzumen ugariko era batean ere.

1948an, Gillo Dorfles, Gianni Monnet, Galliano Mazzon eta Atanasio Soldati-rekin batera, Arte Konkretuaren Mugimendua sortu zuen, arte abstraktua alde batera utzi gabe. 1950. urtean, “Pintura proiektatua” sortu zuen. Honekin batera, artea egiteko modu berria dakar Munarik, non diapositibetan konposizio abstraktuak sartuz, eta argia Polaroid filtro baten bitartez deskonposatuz irudi abstraktuak lortzen diren. 1952an “Pintura polarizatuak” izeneko obrak sortu zituen aurreko teknika erabilita. Obra hauek,  1954an MoMA museoan “Munari’s Slides” izenarekin aurkeztu zituen.

1950 eta 1960ko hamarkadetan Bruno Munarik Milaneko artearen esparrua bereganatu zuen. Urte hauetan zehar “boom” ekonomiko bat ernatu zen, Munariren artista irudia bermatu zuena . Munari enpresa-aholkulari bilakatu zen, eta gerraostean, berpizte industrial italiarrean lagundu zuen aktiboki.

1950ko hamarkadan bere ikerketa bisualak “Negatibo-positibo” arte-lanak sortzea errazten zion. Lan hau kuadro abstraktuez osatutako bilduma bat da. Kuadro hauen bidez autoreak ikuslearen eskuetan uzten ditu lehen planoan agertzen diren irudien eta ondoko irudien formak eta bi hauen arteko harremanak.

1951n, Macchine Aritmiche (Makina Arritmikoak) izendaturiko lana aurkeztu zuen. Hauek mugimendu errepikakorreko makinak dira. Baina, salbuespen bat dute, mugimendu errepikakor hau kasualitatez ematen da. Eta, noiz behinka, moztu edo aldatu egiten da, geldiune edo aldaketa umoristikoak sortuz. Lan honen partaide dira Libri illeggibli (Liburu irakurtezinak) izeneko obrak, zeinetan kontakizuna guztiz bisuala den, hau da, liburu hauek ez dute ezer idatzirik.

1954an, arte zinetikoko objektuak eraiki zituen Polaroid leiarrak erabiliz, zeintzuk geroago adituen eskutik Polariscopi bezala izendatuak izan ziren. Hauei esker, argiaren deskonposizio-fenomenoa helburu estetikoetarako erabili zuen.

1953an, Il mare come artiagiano (Itsasoa artisau bezala) ikerketa-lana aurkeztu zuen, itsasoak denborarekin eraldatu dituen objektuak berreskuratuz. Bi urte geroago, 1955ean, Museo immaginario delle isole Eolie (Eolie irletako museo irudikaria) sortu zuen, zeinetan Ricostruzioni teoriche di oggetti immaginari (Objektu irudikarien berreraiketa teorikoa) aurkeztu zuen. Lan hau, antropologia, umorea eta fantasiarekin bat egiten duten konposizio abstraktuek osatzen duten bilduma da.

1958an, sardexka baten hortzak okertuz, hizkuntza berri bat sortu zuen, Forclette parlanti (Sardexka hiztunak) deiturikoa. Urte berean, Sculture da viaggio (Bidaietarako eskulturak) aurkeztu zituen, obra hauek eskultura kontzeptuaren iraultza sorrarazi zuten. Lan honetako eskulturen heina bidaietako objektu bilakatzea da, globalizazio-prozesuan zegoen munduko migratzaile berrien eskuetara ere arte-lanak hel zitezen.

1959an, “2000. urteko fosilak” izeneko bilduma sortu zuen, umore kutxu batez, teknologia modernoaren zaharkizuna erreflexio-puntu bezala erabilita.

60ko hamarkadan hainbat aldiz bidaiatu zuen Japoniara. Izan ere, hango kulturak gero eta gehiago erakartzen zuen Munari. Zen espirituak, asimetriak, diseinuak eta japoniar ohiturek gero eta gehiago liluratzen zuten diseinatzaile italiarra.

Hau dela eta, 1965ean Tokion Fontana a 5 gocce[3] (5 tantakako iturria)  deituriko iturria diseinatu zuen. Iturri honetako tantak ustekabe batean erortzen dira puntu jakinetan, horrela, sortzen dituzten uhinen artean intersekzioak eratuz. Tanta, uhin eta intersekzioek sortutako soinuak, ur azpian kokaturik dauden mikrofono batzuen bidez grabatuta geratzen dira. Ondoren, iturria kokatuta dagoen plazaren inguruan erreproduzitzen dira, soinu lasaigarriak eratuz.

Hamarkada honetan obra serialak egiten jardun zuen, adibidez; Aconá biconbi sfere doppie, None sfere in colonna, Tetracono, bestalde, zinemagintzari dagokionez Il colori della luce, inox, Moire, Tempo nel tempo, Scacco Matto eta Sulle scale mobili.

Ohorezko plaka

Izan ere, Marcello Piccardo eta bere bost seme-alabekin batera, obra zinematografiko abangoardistak filmatu zituen, Monteolimpinon, Comoren magalean, Cineteca di Monteolimpino deitu zituztenak.

1980ko eta 1990ko hamarkadetan, Munariren sormenak ez du geldierarik pairatzen, eta hainbat eta hainbat obra sortzen jarraitzen du; Filipesi[4](1981) eskulturak, Alta Tensione (1990) estrukturak eta hainbat altzairuzko eskultura, zeintzuk Napoleseko, Cesenaticoko, Riva del Gardako eta Cantúko itsas bazterretan. Gaur egun, oraindik ere, lan hauek ikusgai daude.

Bere ibilbideagatik hainbat titulu eta lorpen garrantzitsuak eskuratu ondoren, Munarik bere azken obra “El cuadrado[5] sortu zuen 91 urte zituela. Hilabete batzuk beranduago hil zen bere jaiotze-hirian, Milanen.

Munarik jasotako sariak

·        1954, 1955 eta 1979 urteetan, Compasso d’Oro saria ADI (Associazione per il Disegno Industriale).

·        1957an, Urrezko domina Triennale di Milano Libri illeggibli obragatik.

·        1974an, Andersen saria umeentzako liburu onenagatik.

·        1974an, Ohorezko aipamena New Yorkeko Zientzietako Akademian.

·        1984an, Graphic saria Bologna Fairek emanda.

·        1986an, Lego saria umeen sormenaren garapenean egindako lanengatik.

·        1988an, Lan grafikoagatik Accademia dei Lincei saria.

·        1971, 1973 eta 1987an, Ulmeko Spiel Gut saria.

·        1989an, Arkitekturan Honoris causa izendatua Genovako unibertsitatean.

·        1990ean, ADCI Milan Sormenaren eta Komunikabideen Hall of Fame.

·        1992an, Marconi saria.

·        1994an, Cavaliere di Gran Croce  izendatua.

·        Harvard  unibertsitateko ohorezko lankide izendatua.

Munariren umeentzako liburuak

·        Elefantearen nahia. The World Publishing Company. 1945.

·        Gauaren iluntasunean. New York: G. Wittenborn. 1961.

·        Bruno Munariren Zooa. Cleveland World Pub. Co. 1963.

·        Laino arteko zirkua. New York: World Pub. Co. 1969

·        Zer izan nahiko nuke. Italian idatzi eta inprimatua, baina Harvill Pressen publikatua 1945.

·        Nor dago hor?  New York: W. Collins. 1980.

·        Romilda igela. Mantova: Maurizio Corraini 1997

·        Animaliak saltzeko. Mantova: Maurizio Corriani. 2004.

·        Urrundik uharte bat izan zen. Maurizio Corriani. 2006.

Erreferentziak

  1. (Italieraz) Treccani “Bruno Munari”. Azken kontsulta: 2016ko Maiatzaren 11.
  2. (Italieraz) Munart Machinne inutil. Azken Kontsulta: 2016ko Maiatzaren 12a.
  3. (Italieraz) Arredativo Fontana a 5 goccel. Azken kontsulta: 2016ko Maiatzaren 12a.
  4. (Italieraz) Tiscalinet Filipesi. Azken kontsulta: 2016ko Maiatzaren 12a.
  5. (Gaztelaniaz) Quedelibros “El cuadrado. Azken kontsulta: 2016ko Ekainaren 13an.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.