Bruno Kreisky
Bruno Kreisky (Viena, Austria, 1911ko urtarrilaren 22a - Viena, 1990eko uztailaren 29a) austriar politikaria izan zen.
Bruno Kreisky | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1971ko otsailaren 4a - 1971ko otsailaren 8a
1970eko apirilaren 21a - 1983ko maiatzaren 24a ← Josef Klaus - Fred Sinowatz →
1959ko uztailaren 16a - 1966ko apirilaren 19a ← Julius Raab - Lujo Tončić-Sorinj (en) →
1956ko ekainaren 8a - 1983ko irailaren 30a
1953ko apirilaren 2a - 1959ko uztailaren 16a | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Viena, 1911ko urtarrilaren 22a | ||||||||||
Herrialdea | Cisleithania (1911ko urtarrilaren 22a - 1918ko urriaren 31) Austria (1918ko azaroaren 12a - 1990eko uztailaren 29a) | ||||||||||
Heriotza | Viena, 1990eko uztailaren 29a (79 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) | ||||||||||
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Ezkontidea(k) | Vera Alice Kreisky (en) (1942ko apirilaren 23a - 1988ko abenduaren 5a) | ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Vienako Unibertsitatea | ||||||||||
Hezkuntza-maila | zientzietan doktorea | ||||||||||
Hizkuntzak | alemana Austrian German (en) | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, abokatua eta gerra-berriemailea | ||||||||||
Lantokia(k) | Viena eta Stockholm | ||||||||||
Enplegatzailea(k) | Austrian Federal Government (en) | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Influentziak | Otto Bauer (en) eta Karl Marx | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Austriako Alderdi Sozialdemokrata | ||||||||||
Biografia
Familia judu aberats batean hazi eta hezia. Hamasei urte zituela, Alderdi Sozialistako kide egin zen. Engelbert Dollfussen erregimen autoritarioak alderdia legez kanpo utzi zuenean (1934), Kreiskyk, beste kide batzuekin batera, Gaztedi Sozialista Iraultzaileak taldea sortu zuen. Kreisky kartzelan sartu zuten (1935-1936), eta saldukeriaz kondenatu zuten.
Eragozpenak eragozpen, zuzenbide-ikasketak amaitzea lortu zuen 1938an. Urte horretan bertan, naziek preso hartu zuten, eta kontzentrazio-esparru batera bidaltzekotan egon ziren. Bere familiako beste hogei kidek ez bezala, berak ihes egitea lortu zuen, Suediara.
Bigarren Mundu Gerra bukatu orduko, Stockholmera bidali zuten enbaxadore (1946-1950). Handik itzulitakoan, Austriako lehendakariaren kabinete pertsonalaren bigarren buru izendatu zuten, eta Kanpo Arazoetako idazkariorde (1953-1959).
Garrantzi handiko eginkizuna bete zuen Austriaren burujabetasuna lehengoratzeko negoziazioetan (1955). Gero, Legebiltzarreko kide (1956-1983), Kanpo Arazoetako ministro (1959-1966), eta Alderdi Sozialistako buru (1967-1983) izan zen, eta Austriako kantziler 1970etik 1983ra bitartean.
Sekularizazioa, goi-mailako irakaskuntza eta liberalizazio soziala bultzatu zituen, ekonomiaren modernizazioa, lanpostuen sorrera eta gizarte-laguntzaren onurak handitzea sustatzeaz gainera. Bere beste lehentasunetako bat neutraltasun aktiboa bultzatzea izan zen. Judu agnostikoa izanik, arabiarren eta israeldarren arteko gatazkan alderdikeriarik gabe jokatzeko gai ikusten zuen bere burua. Baina bake-elkarrizketetan Palestinaren Askapenerako Organizazioaren parte-hartzea bultzatu eta Israelgo buruzagi nagusiak gogor kritikatu izanak judu askoren haserrea piztu zuen. Austriako nazi zaharren aurrean izan zuen jarrera ere oso eztabaidatua izan zen. Bere lehen gobernuko hamaika ministrotatik lau nazi izandakoak ziren. Nolanahi ere, bera izan zen Austriako politiko inportanteena Bigarren Mundu Gerraren ondoren, itzal handikoa nazioarteko diplomazian, eta estatu bateko lehen gobernuburu judu eta alemanez hitz egiten zuena.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bruno Kreisky |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.