Bruno Giorgi
Bruno Giorgi (Mococa, São Paulo, 1905eko abuztuaren 13a - Rio de Janeiro, 1993ko irailaren 7a) brasildar eskultorea izan zen.
Bruno Giorgi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mococa, 1905eko abuztuaren 13a |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | Rio de Janeiro, 1993ko irailaren 7a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Grande Chaumière Akademia |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | arte abstraktua Brasilgo modernismoa |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
Erroman eta Parisen egin zituen ikasketak, eta 1939. urtean itzuli zen São Paulora. Han bizi izan zen hasieran, baina geroago Rio de Jainerora aldatu zen. Rio de Janeiron Arte Ederretako Batzorde Nazionaleko kide izan zen 1952-1954 bitartean. 1951 eta 1957 urteen artean São Pauloko I, II eta IV. Bi Urtekoetan parte hartu zuen Giorgik, eta 1953. urtean Eskulturako Sari Nazionala eman zioten. Hasierako lanetan errealismoaren kutsua nabarmentzen zaio, baina gerora molde estilizatuagoak erabili zituen. Barrokoak, eta batez ere, Henry Moore eskultorearen irudiek eragin handia izan zuten Giorgiren obran, eta haien eraginez hasi zen forma etzanak eta makurtuak irudikatzen. Oso lan sinple eta plastikoak egin zituen, oro har, eta bere estiloak eragin handia izan du Brasilgo eskultore gazteen belaunaldietan. Giorgiren obra nagusiak hauek dira: Brasilgo gazteriaren monumentua, Kultura ministerioko lorategietan, Rio de Janeiron; Dois Guerreiros brontzezko obra eta Meteoa, Brasilian biak; Camponesa, Rio de Janeiroko Arte Ederretako Museoan ikusgai dagoena, eta Tel Aviveko Weizmann Institutuko Errituala, marmolez egindako eskultura.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bruno Giorgi |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.